Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:13 pm on 2012/10/21 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hauteskunde 

    iz. (pl.) Karguak, eta bereziki herriaren ordezkari eta mandatariak hautatzeko botazioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:21 am on 2012/10/03 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hotzeri 

    iz. Hotzak eragiten duen arnasbideetako gaixotasuna, muki-jario neurriz gainekoa dakarrena. • hotzeri-belar. Ik. (uretako) astaperrexil.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [marranta]
    hoztura, kostoma Ipar., katarro Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enfriamiento, resfriado, constipado, catarro
    fr rhume
    en cold, chill [illness]
    port resfriado, resfriamento

    Sukarra, gorputz osoa ondoezik; hotzeri ederra harrapatua zuen. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hotzeri (FlickrCC, anieto2k)

     
  • Maite 8:02 am on 2012/09/19 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haize(-)errota 

    iz. Haizeak eraginda dabilen errota.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.
    [haize-eihera]
    haize-eihera (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es molino de viento
    fr moulin à vent
    en windmill
    port moinho de vento

    Eroa ote da ba; batekoz beste hartzen ditu gauzak gehien-gehienean, zuria beltzatzat eta beltza zuritzat, halako hartan haize-errotak erraldoitzat hartu zituenean bezala, eta fraideen mandoak dromedariotzat, eta ahari-taldeak etsaien gudarostetzat, eta beste hamaika gauza tankera honetan; horrela bada, ez da oso zaila izango, nik aurreneko aurkitzen dudan neska nekazaria Dulzinea dela sinistaraztea; eta, sinisten ez badu, zin egingo […] [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haize-errota (FlickrCC, bontxi)

     
  • Maite 9:09 am on 2012/08/29 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haize erre 

    Haize bero eta lehorra.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    HAIZE ERRE (V, G), HAIZERRE (V-gip; A). Ref.: A (aize-erre); Iz ArOñ (aisé-erre, aizerria). Viento cálido. “Aisé-erre, viento cálido y seco. Aizeerria ibili da” Iz ArOñ. “El viento abrasador” Ib. Aixe erreak zeu [Gernikako aretxa] igartzerik / Iñoz ez eien jaritsi. AB AmaE 76. Ordu deungan onentzat / asi zan gudea / mats eldu eztanentzat lez / urrilgo aize errea. Azc PB 275.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es viento cálido y seco
    fr vent chaud et sec
    en hot, dry wind
    port vento cálido e seco

    Haize erreak gogor jotzen zuen arroiletan. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    haize erre (FlickrCC, by NidalM)

     
  • Maite 1:11 pm on 2012/07/28 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hankaz gora 

    adlag. Buruz behera, alderantziz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [azpikoz gora]
    azpikoz gora, erroz gora, gain-azpi, goikoz behera, azpikoz gainera Bizk., azpikoz gain g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es patas arriba
    fr sens dessus dessous
    en upside down

    Gordelekuan ezkutatuta egon nintzen, geldirik, zerura begira, aieru beltzenak uxatu ezinik. Erabaki nuenean etxean ez zela inor gelditu, tentu osoarekin sartu nintzen leihotxotik komunera. Sukaldera joan nintzen. Dena hankaz gora zegoen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006) Orr.: 251] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Soingainekodun txakurtxoa haietan etzan zen, hankaz gora. [Ispiluaren kalteak, Edorta Jimenez (Elkar, 2008) Orr.: 68] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 7:21 am on 2012/07/02 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harrikada 

    iz. 1. Jaurtitako harri batez jotako kolpea, harri-ukaldia. Harrikada eman zion bekoki erdi-erdian. 2. Harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea. Zubitik harrikada batera dagoen sagastian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [harri batez jotako kolpea]
    harri-ukaldi
    [harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea]
    harri-iraitzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) pedrada (2) a (un) tiro de piedra
    fr (1) coup de pierre (2) à un jet de pierre
    en (1) a blow from a stone (2) [distantzia] a stone’s throw

    Zakurrak atzetik darraio, baino urrun samarretik, harrikada kontuan eskarmentu luzea duenaren antzera, eta beldurtzen hasteko nahikoa du ikustea gizona makurtzen dela, eta harri bat hartzen duelakoa egiten duela. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Hori da hori harrikada! [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Harrikadak, Mikel Iturriaren bloga

     
  • Maite 10:53 am on 2012/06/23 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hanka egin 

    du ad. Ihes egin, aldegin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [ihes egin]
    eskapatu, ihes egin, ihesari eman, itzuri, ihesari lotu Ipar., ihes izan g.e., ihesi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es irse, marcharse, fugarse, pirarse, pirárselas
    fr fuir, échapper
    en to run away, to flee, to clear off
    port ir (embora)

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel