Tagged: J Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:57 am on 2009/03/05 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jaukal 

    izond. Bikaina, miragarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bikain, miresgarri, hobezin, sekulako, berealdiko, zoragarri, eder, harrigarri… (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Euskara, bitxi jaukal hori! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 12:02 am on 2009/02/26 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jaitsapen 

    iz. Beherakada; zerbaitek beherantz egiten duen aldietako bakoitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: eroraldi, beherakada,  beheititze, gainbehera, gainbeheraldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Izugarrizko jaitsapena du erakunde horrek.

     
  • Maite 12:04 am on 2009/02/16 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jarki 

    da ad. (B) 1. Buru egin, aurpegi eman (objektua -i kasu-atzizkiaz). Jarki haize gogorrari. Ezin jarki zitzaion urlasterrari. 2. Ekin (aditz osagarria -t(z)era eran). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) buru egin, aurpegi eman, aurre egin, jazarri, aurka egin, kontra egin (2) oldartu, eraso, jazarri,  jauki (3)  ekin, hasi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Horri guztiari jarki eta gogor eginez pentsamenduaren munduan garrantzia izan duen euskaldunik badela esan beharra dago ordea, eta bide beretik baita Euskal Herriaren iraupena bera kinka larrian egon denean euskal pentsalarien ekarria funtsezkoa izan dela ere. [Filosofiako gida, Askoren artean] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:47 am on 2009/01/09 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jaidura 

    iz. (batez ere Ipar.) Joera, bereziki arimaren edo gogoarena; grina. Amodioak goiti du jaidura, eta ezin geldi daiteke gauza beheretan.

    Sinonimoak: jaiera, jas, grina, gogobizi, joera, zaletasun, irrits, gar, su, lera.

    Eta, bestalde, denon ezaguna da itsasoko jendearen mihi arina eta berriketa lotsagaberako joera, alberdanian aritzeko jaidura. [Euskal karma, Jon Alonso]

     
  • Maite 12:11 am on 2008/12/09 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jori 

    1. izond. Dagokionetik ugari duena edo ugari ematen duena, oparoa. Uzta joria. Iturri bat txit joria. Lur joria. 2. adb. Joritasunez, ugari. Ur garbia jori dariola. • GOLKO JORIKO EMAZTEKI. (Ipar.) Bular handiko emakumea.

    Sinonimoak: (1) ugari, oparo, naro (2) joritasun, oparotasun, ugaritasun, narotasun

    Haren gorputz argalaren hezurrak larritzen ziren bular jori haiek ukitzean. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala]

     
  • Maite 6:27 am on 2008/11/04 Permalink | Reply
    Tags: J   

    jagole 

    iz. eta izond. (B) Jagoten, zaintzen duena. Aingeru jagolea. • gau-jagole. Gauzaina.

    Sinonimoak: (1) gordetzaile, zaintzaile, zaindari, zain… (2) zaintzaile, begirale, artatzaile, begirari, artadun… (3) talaiari

    Alferrik ekingo diote Euskaltzaindiko hizkuntza jagole guztiek batzuen eta besteen arau urratze askatzaile hauen gibeletik. [Hitzak eta giltzak, Iñigo Aranbarri]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel