Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:12 pm on 2017/11/14 Permalink | Reply
    Tags: K   

    karkara 

    iz.  Algara. Ik. karkaila. Irri karkarak. Hura barre karkarari eutsi ezina! || Behorraren irrintzi karkarak. Eztul karkarak. karkaraz adb. Karkaraka. Irri karkaraz. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [karkara] : barre-algara, karkaila, zantzo, algara (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere Ipar.) risotada, carcajada
    fr iz. éclat de rire
    en iz. loud laugh, laughter, guffaw
    port iz. (batez ere Ipar.) Æ’ risada, gargalhada

    Hura barre karkarari eutsi ezina! (Hiztegi Batua)

    karkara (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:41 pm on 2017/10/31 Permalink | Reply
    Tags: K   

    koipelustre 

    adj. Pertsona koipetsua, zeozer lortzearren beste baten ganean, eskean, ibilten dana. (Arratiako Udalen Mankomunitatea)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    koipelustre. Adulador. Diruzale, andinaiko, koipelustre, ekiñ beti ta eragiñ mingañ zorrotzari. Ag Kr 130.

    Sinonimoak: adj.

    [koipelustre] : gogaikarri (Arratiako Udalen Mankomunitatea)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adulador
    fr flatteur
    en (colloquial) sweet-talker; (slang, offensive) butt kisser; (formal) sycophant, flatterer, cajoler
    port adulador(a), bajulador(a)

    Diruzale, andinaiko, koipelustre, ekiñ beti ta eragiñ mingañ zorrotzari. Ag Kr 130. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    koipelustre (Ilustrazioa: Ulises)

     
  • Maite 8:36 pm on 2017/10/27 Permalink | Reply
    Tags: K   

    errepublika 

    iz. Agintaritza eta boterea pertsona bakar baten eskuetan ez dauden, eta estatuaren buruzagitza hauteskunde bidez hautatzen den gobernu era; era horretan gobernatzen den Estatua. Errepublikako lehendakaria. Frantses errepublika. Espainiako Bigarren Errepublika. Errepublika garaian. Errepublika erakundeak. Gora errepublika! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    errepublika (Urt I 315, Lar, Añ), erreplubika, errepulika, arrepublika, republika, republiko.

    Estado, comunidad política; república. Israeleko republikarekin deus komunik etzindutelarik. Lç Eph 2, 12 (Dv baldarna). Rejimentua / ifinzu abisadurik, / ez dagiala / bide ez daben gazuarik; / oi dafinela / republikea garbirik, / bazterrok bere / oi ondo gobernadurik. Lazarraga 1203r. Republika gobernatzen dutenek egin dezaten justizia ongi. Ber Trat 76r. Republikoaren edo jeneralki hiri baten edo probinzia baten profeitutan. Tt Arima 67. Franziako Errepublika, bata, ezin partitua edo sathikatua dena. Revol 65. Franziako republikako lurretik ilki. Ib. 64. Ill eban Tiberio Grako Errepublikiari kalte erdi bat egin eutsalako. Mg PAb 213. Khendurik azken monarka / iphiñtzen errepublika? Gy 97. Libre bizitu ziran [iputzak] / republika onetan, / iñoren mende gabe / lenengo urtetan. Afrika 33. O, au bada kapitan, / ura berriz kabo, / agintzeko arrepublikaren / zai dago. KarlBB 253. Errepublika dela gobernu zuhurra, / guzien ontasuna; oi! Hori gezurra! Zby RIEV 1909, 232. Erreplubika! Erreplubika esan du, apaiz jauna? Nun beste bat Leaburukoa baino andiagorik? A Ardi 38. Tostartekuean fraternidá, kofradidxetan libertá da arrañen presidxuen igualdá; aur itxo! iñok pentsa barik, Bermion armata errepublikie. Ort Oroig 16. Biar bezela ipiñtzen bada / ona da errepublika. Tx B II 141. Estadua bearrezkoa dala diñoe: erri-jaurgo edo errepublikea bai, baña agintaritza nagusi ta guzti. Eguzk GizAuz 43. Paul Deschanel gure errepublikako president ohi bat barne. Zerb Azk 35. Lenago, errepublika denporan, Plaentxiako alkate izatia ukatu ei eban. SM Zirik 100n. Santoña ori pamatua izan zan errepublika-garaian. AZink 54. Errepublikak sikuan geratu eban lege ori. Gerrika 62. Errepublika ezin finkatuz egonak ziren batzu eta lehenagoko erregeen denbora gogoan beste batzu. Larre ArtzainE 187. Frantsesek ere, luzaroan, gorroto izan zuten horrelaxe Errepublika. MIH 133.

    v. tbn. EgiaK 86. Hb Egia 19. Elsb Fram 75. HU Aurp 84. Itz Azald 210. Prop 1906, 98. A Ardi 37. Barb Sup 3. Const 23. Lab EEguna 86. MendaroTx 128. Vill Jaink 129. Arti Ipuin 49. NEtx LBB 286. Erreplubika: Arti Tobera 273. Errepulika: Or QA 77. Republika: OA 165. Gy 277. Tx B II 97. Ldi IL 171. Alkain 48. Republiko: Lç Ins G 8r.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [gobernu-mota] república (2) iz. [nazioa edo estatua] república
    fr (1) iz. république
    en (1) iz. republic
    port (1) iz. república

    Kataluniako Errepublika aldarrikatu du Kataluniako Parlamentuak.

    errepublika (Argazkia: EFE agentzia)

     
  • Maite 11:26 pm on 2017/10/26 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kordokan 

    adb. Kordoka, koloka. Kordokan gara beti. Zer atsegina, zezen gaixoa kordokan mihia luzaturik hiltzen ikustea! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    KORDOKAN (kh- S ap. Lh; Dv, H, Foix ap. Lh). a) Vacilando; tambaleándose. “Khordokan izatea, vaciller; au fig., balancer, hésiter” Dv. “Khordokan izaitea, egoitea, ibiltzea, être branlant, être hésitant. Khordokan den zuhaitza, l’arbre qui branle et menace de tomber. Khordokan dagoen sinhestea: le foi qui est vacillante” H. “(Foix), dans la perplexité” Lh. Kordokan gare bethi: xoillki zuk borthizten gaitutzu. Ch III 14, 2 (SP ezin gaudezke zutik). Bainan dudan eta kordokan egotea bera ez othe liteke zorakeriaren mukurrua? Dh 185. Jainkoaren eta debruaren artean kordokan ematea. Ib. 185. Ez duzu hemen gehiago edireiten kordokan dagoen handitasun baten hondar erromesak baizen. Dv Telem 53. Etzabiltzan gerlaren ondotik, hark iresten zuenaz geroz Angelesa eta eman ezin nola yokatuzko kordokan. (Interpr?). Hb Egia 117. Ez dut zeren khordokan gelditu: xede hazkar bati lothu behar naiz. Dv LEd 238. Galbide hestu hunetan khordokan nagoelarik. Ib. 54. Eta nola khordokan baitzagoen, eta galdeari ez baitzuen deusere ihardesten […]. Dv Tob 7, 11. Oihu marraskaz eta zalapartan ari zen […]. Lepoa moztearekin kordokan ari zelarik […]. HU Aurp 48. Zer atsegina, zezen gaizoa kordokan mihia luzaturik hiltzen ikustea! HU Zez 77. Orretarako erarik banu […] enuke burua kordokan erabiliko. A Ardi 95s (cf. nota: “Burua kordokan erabili, mover la cabeza de un lado a otro”). (Forma con palat. expresiva (?)). Haurra xutik abiatzen da eta badoha andarka eta khorjokan. Etcheb Zeruari 181 (ap. DRA, que cita este ej. tbn. s.v. andarka, pero con la forma khordoka). b) “Il est en danger, kordokan da” Ht VocGr 345. c) “(Sc), algo enfermo (estar)” A.

    Sinonimoak: adlag.

        [kordoka]: koloka, kolokan, loka, kordoka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es suelto, -a; movedizo, -a; insegurant
    en unstable, insecure
    port movediço(a); inseguro(a)

    Bainan dudan eta kordokan egotea bera ez othe liteke zorakeriaren mukurrua? Dh 185.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    kordokan (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:02 pm on 2017/10/23 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kantail 

    iz. 1 iz. Batez ere Ipar. Ertza. Baxera-kantail hautsia. 2 iz. Batez ere Ipar. Zatia. Ogi kantaila. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ertza]: bazter, ertz, hegi, karel, muga, izkina Ipar., kantoi Ipar.
        [zatia]: atal, baldo, parte, puska, zati, peza Ipar., porro Ipar., porroska Ipar., zizter Ipar., pusketa Gip., porrokin Zub., lagin Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (batez ere Ipar.) borde, rincón, ángulo, esquina (2) iz. (batez ere Ipar.) pedazo, trozo; cacho (col.) (3) iz. (batez ere Ipar.) roca
    fr (1) iz. bord (2) iz. pièce, morceau
    en (1) iz. edge, border; side (2) iz. [pusketa] piece, bit, fragment
    port (1) iz. borda, beira, margem (2) pedaço

    Katua sofaren kantail batean zegoen etzanda.

    kantail (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 11:06 pm on 2017/10/16 Permalink | Reply
    Tags: K   

    katigatu 

    ad. katigatu, katiga, katigatzen 1 da ad. Punta duen zerbait nonbait atxikirik gertatu; punta duen zerbaitetan atxikirik gertatu. Ik. trabatu. Katigatu zitzaion adarra sasitzan. Sasietan katigatutako ardi ilea. 2 da ad. Haria edo kideko gauzak ezin askatu direla gertatu. Gereziak elkarri katigatuta ateratzen ziren. Katigatu da mataza. 3 da ad. Zerbait, nonbait, ezin askatu dela gelditu. Bisigua jaten ari zela, hezur bat katigatu zitzaion eztarrian. Eskuak arrakalan katigatuta zituztela gelditu ziren. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    katigatu. v. gatibatu; kateatu.

    Sinonimoak: ad.

        [lotu]: kateatu, lotu, estekatu Ipar., amarratu g.e., uzkaldu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. (Heg.) engancharse, quedarse prendido (2) da ad. (Heg.) enredarse, enmarañarse (3) da ad. (Heg.) trabarse, prenderse, asirse, engancharse (4) du ad. (Teknol.) enclavar
    fr da ad. s’accrocher, s’emmêler
    en (1) da ad. to get caught (2) da ad. to get tangled, to rope sb in
    port (1) enganchar-se (2) da ad. (Heg.) enredar-se, emaranhar-se

    Hurrengoan ez nazazu gauza hauetarako katigatu. (Elhuyar Hiztegia)

    katigatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

     
  • Maite 11:17 pm on 2017/10/14 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kalamudi 

    iz. Kalamu-alorra, kalamu-landa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kalamudi (Aq 1087 -> A (AN)). “Cañamar” Aq y A.

    Sinonimoak: iz.
    [kalamudi] : kalamu-alor, kalamu-landa (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cañamar
    fr chènevière
    en hemp field
    port canhameiral

    Bidaian kalamudiak ikusi genituen.

    kalamudi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel