Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:14 pm on 2017/10/08 Permalink | Reply
    Tags: K   

    korapilo 

    iz. 1 iz. Soka, hari edo beste gauza malgu batean, edo biren artean, egiten den lotura, mutur batetik edo bietatik tiratzen denean gogorragoa gertatzen dena. Hariaren bi muturrak korapilo batez lotu. Zapiaren muturreko korapiloa. Korapilo estua. Korapiloa egin, lotu, askatu. Korapiloz beteriko mataza. Korapilo begiztaduna. Marinel korapiloak. 2 iz. Irud. Mihian korapilorik gabe mintzatu. Korapilo bat zeukan zintzurrean. Iruditzen zaio korapilo bat edo zama pisu bat barren hartan baduela. 3 iz. Kezka nahasia. Ez baitakit nola askatu atsekabearen korapiloa. Baina, artean, Martarentzat ez ziren bukatu korapiloak. 4 iz. Arazo edo auzi baten zailtasun nagusia. Ik. koska 3. Hor dago korapiloa. 5 iz. Kontakizun edo drama batean, gertaeren haria biltzen den gune gorena. Film bat egiteko besterik ere behar da: korapiloa, “istilua”. 6 iz. Itsasoan erabiltzen den lastertasun neurria, milia bat orduko lastertasunaren baliokidea. Hamar korapiloko abiaduran ibili da belaontzia. 25 korapiloko haize boladek arriskuan jarri zuten ontzia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [lotura]: marapilo Bizk., moropilo Bizk., troinu Bizk.
        [kezka nahasia]: iltze, koska

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. nudo (2) iz. (hed.) enredo, embrollo, lío, problema, complicación (3) iz. (Eraik.) nudo (4) iz. (Itsas.) nudo (5) iz. (Lit.) (Zin.) nudo, enredo (6) iz. (Elektr.) nudo
    fr (1) iz. nœud (2) iz. (hed.) enchevêtrement, embrouillement, confusion, complication (3) iz. (Lit.) trame ; nœud (4) iz. (Itsas.) nœud
    en (1) iz. [ilea, haria, soka] knot (2) iz. [kezka nahasia] complication, problem; muddle (3) iz. (Lit.) plot (4) iz. (Itsas.) knot
    port (1) iz. nó (2) iz. (hed.) enredo, embrulhada, embrulho

    Ba al dago korapilo hau askatuko duenik?

    korapilo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:51 pm on 2017/09/11 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kridatu 

    ad. kridatu, krida/kridatu, kridatzen du ad. Ipar. Aldarrikatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal hiztegian

    kridatu (L, S; Urt III 95, Chaho, Dv, Foix ap. Lh), gridatu (Lh (BN)). Ref.: A; Lrq.

    1. Publicar, proclamar. “Proclamer, publier à cris, à son de tambour, de trompette” H. “Annoncer” Lh. Arnoa kridatzen dute, eta minagrea saltzen. ES 197. Hauk dira Jaunak igorriak munduaren bazter zabaletan lege sainduaren kridatzeko. Ib. 124s. Atabala soinuz, nola kridatzen zuten […] ezarriren zituztela zephoak bestia gaixto batzuen hatzemaiteko. Elsb Fram 180. “Vendre aux enchères” Lh.

    2.Gronder” Lh.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [aldarrikatu]: aldarrikatu, oihuztatu, aldarri egin Ipar., pregonatu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) proclamar, publicar
    fr proclamer
    en proclaim
    port du ad. (Ipar.) proclamar, publicar

    Karrikaz karrika, erabakitzeko eskubidea kridatzen.

    kridatu (Argazkia: eitb.eus)

    Save

    Save

    Save

    Save

     
  • Maite 9:08 pm on 2017/07/20 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kereila 

    iz. 1 iz. Zuz. Epaileari edo dagokion organoari aurkezten zaion salaketa, auzia abiarazten duena. Epaitegiak ez du elkartearen kontra jarritako kereila onartu. 2 iz. Arrangura, liskarra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kereila (-ella Lar, Añ, Chaho ap. Lh, H (V, G); khereilla Lh), kerela, kereilu (kherellü S (Foix) ap. Lh).

    1. Querella. Baldin zenbeitek berzeren kontra khereillarik badu. Lç Col 3, 13 (He errenkura, TB eskatima, Dv, Bibl arrangura, Ol akarbide, Ker asarre, IBe inork inoren aurka zerbait balu). Gura dot relajadu kerellea. Lazarraga 1185v. Haren kerela hartzen du Iinkoak, eta nork ere gaixki tratatzen baititu paubriak, haien kontre mendekatzen da furioski. Tt Arima 124. Ilten bada juan zan nire kerellia. Mg PAb 81. Auzi edo kerelliari jarraitu nai badeutsazu. Astar II 29. Utzirik bere kereillak, / bakhea elkarrekin haiñ ontsa egiñ zuten. Gy 222. v. tbn. fB Ic I app. 20.

    2. “(Adj.), inquiet” Lh.

    Sinonimo eta antonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [kereila 1] : auzi || errekontziliazio.
    [kereila 2] : liskar, kexa, arrangura || maitasun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) querella
    fr iz. (Zuz.) plainte
    en iz. suit, action; complaint; charge, accusation
    port iz. querela

    Tramiterako onartu dute Durango bonbardatu zutenen aurkako kereila [Samara Velte, Berria.eus (2017-07-20 )]

    kereila

     
  • Maite 11:15 pm on 2017/07/16 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kirrinka 

    iz.  Karranka, batez ere zolia. Orgaren kirrinka. Ezin jasan dezaket ate horrek egiten duen kirrinka. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kirrinka (V-m-gip, G, AN, BN-baig, S, R-uzt ap. A; Aq 1124 (AN), Dv, H), girringa (AN-gip ap. A; Añ (AN)).

    1. (Sust.). Chirrido (de una puerta, del eje de un carro, etc.; de un insecto, ave, etc.). “Chirrido, sonido despreciable” Añ. “Kirrinka, chirrido (de ruedas) (311)” LE-Ir. “Grincement aigu, bruit strident” Dv. “Eztezaket iasan athe horrek egiten [duen] kirrinka” H. Cf. NEtx LBB 102: Alako “kirrink” otsa atera du [ateak]. Cf. kirrin-kurrunka. v. 1 karranka, 1 karraska. Martineten kirrinkarik ezta ezagün. Eskual 6-3-1908, 4. Kirkirren kirrinka. EgutTo 26-2-1918 (ap. DRA). Burdi orrek darua / bideskako kirrinkaz / zelaiko gentz osua. Laux AB 27. Kirrinka latza dagie saraspean txitxarrak. TAg GaGo 6. Orgak zaharrago eta kirrinka handiago. Herr 9-10-1958, 4. Sagu eta marmaluek zaukuten tauletarik ihardesten, kraska xehe batzuz, eta ere, aizeak, athe-lehiotako kirrinken intzirinaz. Larz GH 1959, 91. Gurdia txarrago ta kirrinka andiago. Zait Plat 151. Gurdia zenbatez ariñago, ardatzak kirrinka miñago. EZBB I 137.

    2. (Adv.). Chirriando. Pozak darabitz orren / aldartetsu ta zaleki, / girringa ta txioka. EA Txindor 27. Kirrinka dago masta. “Cruje”. Gazt MusIx 79. Aga ausia kirrinka. “Gime”. Ib. 137.

    Sinonimoak: iz.

        [karranka]: karranka, kirrika, kirrinkada, kirrizka, kirrizkada, kurrinka Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chirrido, chillido; crujido
    fr grincement, craquement
    en squeaking, creaking
    port chio, chiado

    Ezin jasan dezaket ate horrek egiten duen kirrinka. (Hiztegi Batua) 

    kirrinka (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:02 pm on 2017/07/09 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kili 

    iz.  Bizk. g.er. Kili-kilia, kilika. kili egin iz. Bizk. Kili-kili egin. Txakur zaharrari kili egiten dio katutxo jaioberriak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kili (V-ple-arr-m, B; Mic 6r, Lar, Añ; kilia det. H), gili (V-m-gip, L, S), kiri. Ref.: A (kili, gili); Iz ArOñ (gilixa). Tr. Documentado en Moguel, Zavala, Azkue y autores vizcaínos del s. XX, principalmente en la expr. kili(-kili) egin. Es más frecuente la forma con reduplicación. Moguel, Azkue y D. Agirre emplean la forma gili, que tbn. se encuentra en sendos ejs. de Euskal Esnalea y Jaungoikozale Egutegia. Hay kiri en Otxolua y Erkiaga (en éste junto a kili-kili).

    Cosquilleo, cosquillas. “Por lo menos en V se usa más repetido: kili-kili” A. “Gílixa xakok, tiene cosquillas” Iz ArOñ. v. kilia; cf. hazkilia. Sorbalda inguruko gilia baeukan. A Ezale 1897, 340a. Kili arin aura. ‘Aquel ligero cosquilleo’. Gand Elorri 24. Kili gozo ori. ‘El dulce cosquilleo’. Ib. 130. Kantu-kili legun. ‘Sabrosa invitación al canto’. Ib. 217. Elastiku garratzagaz marruskatu […] eban, arpegiko azalean kiri ta ikutuera minberea sentiduaz. Erkiag BatB 45.

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.

        [kilika]: kilika, kilikadura, kili-kili, kilima Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) cosquillas, cosquilleo
    fr iz. (B) chatouille
    en iz. (B) tickle
    port iz. (B) cócegas

    Kili-kili egiten dit lepoan zure ileak. [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kili (argazkia: guff.com)

     
  • Maite 11:45 pm on 2017/07/08 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kuraios 

    adj. Ipar. Adoretsua, bihoztuna. Ingurukoen laguntzarekin, beti aitzina doan ama kuraiosa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kuraios (H), kuraioso, korajus (S ap. Lrq; Chaho, Gèze), kurajos (Urt), kurajoso (Urt), kurajus, koraios (Chaho).

    Valiente, decidido, valeroso, enérgico. “Animosus, kurajósa, balénta” Urt II 109. “Leones animosi, lehoin, lehoñ kurajósoak” Ib. 110. “Courageux” H. v. korajetsu. Tr. Documentado en autores septentrionales desde mediados del s. XVII. En el s. XX sólo se encuentra un ej. de Arradoy. La forma general es kuraios. Hay korajus en los suletinos (en Tartas koraios; en Maister tbn. kurajus). Meritu gehiago dute Kapitain kuraiosek eta deliberatuek. Harb 453. Soldado koraios, resolutu eta deliberatu hau. Tt Onsa 65. Alexandro handia baino kapitain kuraios <-j-> eta balentagoa. ES 145. Soldadu kuraios <-y-> batek bezala. He Gudu 84. Armak har itzazü gizon korajus batek bezala. Mst I 19, 4 (Ch balent, Ip bihoztoi). Gizon kurajus eli bat bezala. Ib. 11, 4. –Nola Sakramendü hunek errendatzen gitü Giristino perfeit? –Fedian borthitz eta kuraios eginez. CatLan 128. Gizon kuraios <-joz-> batek eztu behar estonatu. AR 309. Zenbat gizon famos / aintzindari kuraios / […] ez dire jautsi / lurreko harren janari? Monho 140. Afable zira eta behar denian korajus. ‘Courageux’. Etch 578. Badohaz Oñaterat kuraios guziak. Hb Esk 162. Kuraiosenek <-y-> harmak hartu zituzten. Elsb Fram 117. Guzietarik kuraiosenak, Jaun Doni Petrik, Jesus arnegatu [zuen]. Lap 286 (V 130). Jinkoak berritzen zütian bere hitzemaitiak […], Samuel Profeta handiaren amaz; Judith korajusaz Holoferna gaitzari büria muztü zianaz. Ip Hil 8s. Kuraioso egon zaite / Dituzien deretxotan. (1929). LuzKant 118. Ikusten dut zirela / Biziki kuraios. (1965). Ib. 125. Kolpe horrek behar zuen kapitain kuraios hortarik egin Jainkoaren soldado bat beldur gabea. Ardoy SFran 78.

    Sinonimoak: izond. Ipar.

        [adoretsua]: adoretsu, ausarditsu, ausart, ausarti, errutsu, gori, gupidagabe, indardun, kartsu, kaskail, kemendun, kementsu, saiatu, bipil Ipar., fetxo Ipar., kalipudun Ipar., kaliputsu Ipar., suhar Ipar., azarri Bizk., pijo Gip., mutiri Ipar./Naf., bihoztoi Zub., animotsu g.e., dulabre g.e., ekin g.e., kopetadun g.e., alai zah., bulartsu zah., hardit zah., animoso Heg. beh., baliente Heg. beh., bihoztun Heg. beh., balent Ipar. zah., baleroso Heg. zah., bulardetsu Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) valiente, audaz
    fr izond. courageux
    en izond. courageous, brave
    port izond. corajoso(a), valente

    Ikusten dut zirela biziki kuraios.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    kuraios (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2017/07/05 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kartalazotu 

    ad. kartalazotu, kartalazo/kartalazotu, kartalazotzen da/du ad. Ipar. Zabartu, axolagabetu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kartalazotu. Abandonarse, descuidarse. Lazotzen ari da jendea, hots, kartalazotzen; gaixtatzen urtherik urthera. EOnAlm 1927, 26 (ap. DRA).

    Sinonimoak:ad. Ipar.

        [zabartu]: arduragabetu, axolagabetu, zabartu, ezaxolatu Ipar., laxatu Ipar./Naf., antsikabetu g.e., ezantsiatu Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (Ipar.) abandonar(se), descuidar(se)
    fr se laisser aller, se négliger
    en let yourself go
    port abandonar-se, descuidar-se

    Laxatzen ari da jendea, hots, kartalazotzen. (Elhuyar Hiztegia)

    kartalazotu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel