Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:09 pm on 2009/12/29 Permalink | Reply
    Tags: K   

    karsoil 

    izond. (zah.) Burusoila, soila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [burusoila] burusoil, soil, garbal Sort. g.e., kaskasoil beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es calvo, -a
    fr chauve
    en bald

    Zeren bizitzaren eskolan beti baita zer ikasi eta zertan eskolatu, baita ileak urdindurik ditugunean edo garbal eta karsoil gaudenean ere… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karsoil

    karsoil (FlickrCC)

     
  • Maite 11:11 am on 2009/12/13 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kukurusta 

    kukurusta from Maite Goñi on Vimeo.

    iz. (Ipar.) Gandorra

     
  • Maite 10:57 am on 2009/12/08 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kaltarkitsu 

    izond. g.e. Kaltegarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [kaltegarria] galgarri, galtzaile, hondagarri, hondatzaile, kaltegarri, kaltegarrizko, suntsigarri, suntsitzaile, kaltekor Ipar., damugarri Zub., kaltetsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es perjudicial, dañino
    fr pernicieux, -euse; nuisible
    en damaging, harmful, bad, detrimental
    (Elhuyar Hiztegia)

    Zuei bada, nere damai bezela, erregutzen dizuet alegin guzian, gorde dezazutela beti onelako bizitza eta pobreza, gai onetan entzun gabe inoren esan eta kontseilu kaltarkitsuak. [Aita San Frantzisko Asiskoaren bizitza, Manuel Antonio Antia (klasikoak.wikispaces.com)

     
  • Maite 9:44 am on 2009/12/04 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kalipu 

    iz. (Ipar.) Indarra, eta bereziki kemena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    [adorea] adore, ahalgo, bihotz, indar, kemen, animo Heg. beh., balore Heg., kuraia Ipar., errutasun Gip., agoñu Zub., bihoztasun g.e., bihoztoitasun g.e., kementasun g.e., alaitasun zah., erru zah., aginte Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es iz. (Ipar.) energía, ánimo, ímpetu, fuerza, esfuerzo; valor, coraje
    fr iz. (Ipar.) force, énergie, esprit
    en  iz. energy, encouragement, strength (Elh.)
    port  energia, ímpeto, ânimo, vontade, força (WR)

    Entzun

    Ez al da zure erantzukizun gorena, zure ardura nagusia, zure zinpeko eginkizuna, horien bizia errespetatzea ez ezik, euren bizia salbatzen saiatzea indar, kalipu, kemen eta adimen guztiarekin? [Harreman arriskutsuak, Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ez zen alabari barkatzeko gai izan eta oraintxe, hainbeste urteren buruan ere, ez zuen aski kalipurik ukan. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Orduan zure kalipu guztia bilduko duzu eta ausartzia tinkoz garaipena bilatuko. (Gerraren antzea, Sun Tzu)

    kalipu (FlickrCC, Julen Landa)

     
  • Maite 7:25 am on 2009/11/26 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kriseilu 

    iz. Oliozko argiontzi mukiduna, zintzilikatzeko gako bat duena; kandela sartzen den ontzi gardena, zintzilikatzen dena edo zintzilik eramaten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [oliozko argiontzi metxaduna] argiontzi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Kriseilu askoren argitara irakur daiteke poema eta autoreak berak ere ez du ulertzen eta ezin du argitu hitz bakan horiekin lortu duena. [Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kriseilu (FlickrCC)

    kriseilu (FlickrCC)

     
  • Maite 10:00 am on 2009/10/03 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kezulo 

    iz. Tximinia, kebidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  tximinia, kebide, ke-aho, ke-hodi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    […], eltze, tupin, padera, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kriseiluak; hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean; ta hantxe egon ohi ziren askotan, ke-zulo azpian, lurruntsu, laratzetik behera zilintzilika, zezinaren itxuran, baserri hartakoen “azkiñiko” busti ta basaz lohituak. [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kezulo

    kezulo (FlickrCC)

     

     
  • Maite 9:00 am on 2009/09/30 Permalink | Reply
    Tags: K   

    korta 

    iz. 1. Saroea. 2. (B) Ukuilua. • korta txiki edo erdi. Udako saroea. || korta nagusi edo oso. Neguko saroea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) sarobe, saroi, bazka-zelai  (2) ukuilu, tegi, abeltegi, abeletxe, eskorta, artegi (ardiak), behitegi (behiak), itegi (idiak), txahaltoki (txahalak), txerritegi, txerrikorta, zaltegi (zaldiak), zalditegi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Alabengatik geratu nintzen zuloan, gerra garaian zaldi korta batean ez amaitzeko ahaleginak eginez.  [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    korta

    korta (FlickrCC)

     

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel