Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:29 pm on 2010/03/14 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kurkulux 

    iz. Tortolosa. Abereen astragaloa, umeek jostatzeko erabiltzen dutena. Bereziki ardi-aziendena baliatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:47 am on 2010/03/03 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kera 

    (1) iz. Mota, itxura, tankera. (2) iz. Geldialdia, etenaldia. Kera bat egin. • kera-dei. MIL. Koartel edo kanpamentu bateko tropa ordu jakin batean isil dadin egiten den deia. Gerra-garaian edo setio-egoeran, jendea ordu jakin batean etxera joan dadin ematen den abisu edo deia (ordu horretan alerta-neurri bereziak hartzen dira eta elektrizitatea moztu egiten da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) mota, itxura, tankera, antz (2) geldialdi, etenaldi (3) mota, klase (4) asto (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es apariencia, aspecto, traza; clase, especie; semejanza, parecido / detención, alto /
    fr apparence / halte
    en appearance / halt

    “Egun atsegina izan ezazu”, nahiz eta honelako esaldietara ohiturik zegoen egon, zenbaitetan, pentsatzen jartzean, arrotz egiten zitzaizkion Josebari, kortesiazko usadio ihartuen kera hartzen zien, ilunabarretan batez ere. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:43 am on 2010/02/10 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kulubiz 

    iz. ITSAS. Arrantzarako flotagailua, sareak eta tretzak non dauden adierazten duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: buia, tuntuiz, mundil  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es flotador, boya, corcho [de pesca]
    fr bouée
    en float [for fishing]

    Izketan beti “la mar” esaten zun. Orrela diote españarrak maite dutenean. Maite dutenak ere artzaz gaizki esaka aritzen dira bein edo bein; baña beti “ño”ka mintzatzen zaizkio, emakumea bailitzan. Arrantzale gazte batzuk ordea, sokalendako kulubiz eta igeritakoak zeuzkatenak eta tiburoi gibelen galesti-denboran motorrezko txalupen jabe egin ziranak, oiek “el” izen-aurrekoa ipintzen zioten, “el mar” esanaz. [Agurea eta itsasoa, Ernest Hemingway / Anjel Goenaga] (http://www.susa-literatura.com)

    kulubiz (FlickrCC, multisanti)

     
  • Maite 8:17 am on 2010/01/18 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kuxian 

    adb. (Ipar.) Berehala, behingoan, orduan bertan. Sartzen da, eta kuxian, hasten zaio mokoka gizon gaixoari. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Ipar.
    [berehala, behingoan, orduan bertan]
    abian, aurki, berbertatik, berehala, berehalako batean, berehalakoan, bertan behera, bertatik, egun batetik bestera, hitzetik hortzera, laster, hain laster Ipar., sarri Ipar., bertan Sart., aida batean Bizk., segituan Gip., hain sarri Zub., egunetik biharrera jas., bertarik Ipar. g.e.

    es inmediatamente, al momento, en seguida, al instante, al punto
    fr tout de suite
    en immediately

    Eta kuxian, orduan bertan, erabaki nuen ostegun arrastiriko entrenamendura ez nintzela joanen. [Anaiaren azken hitza, Daniel Landart (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:49 am on 2010/01/08 Permalink | Reply
    Tags: K   

    karmindu 

    da/du ad. (Ipar.) Kirastu, mindu. Urak karmindu ziren. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    karmindu (L-sar ap. A; Lar, H; kh- SP (sin trad.), Dv, H), kermindu (kh- H, que cita a He).

    Agriar(se), amargar(se). “Amargarse” Lar. “Amargado, karmindua” Ib. “Aigrir en parlant des mets et des boissons” Dv. “Ranciarse una vianda” A. Anhitz gizon hil zedin uretarik, zeren kharmindu izan baitziraden urak. Lç Apoc 8, 11 (He kharmindu; TB kharats egin, Dv, Ip kharastu, Ur (G) kirastu, Ur (mingotx V), Ker, IBe, BiblE mingots biurtu, Ol mindu). Ene sabela kharmin zedin. Lç Apoc 10, 9 (He kharmindu; TB suminduraz bethe, Dv kharats egin, Ip kharasterazi, Ur (G) garrasterazi, Ur (V), Ol mingo(i)ztu, Ker mingostu, IBk kiratsez bete, IBe, EBibl garraztu). Ezpaiñak karmindurik, bihotza khexorik. Harb 312.

    (Uso fig.). “Elkharren ganat kharmintzea, s’aigrir l’un à l’égard de l’autre” H. Badire bihotz batzu […] guzia halaber garrasten eta khermintzen dutenak. He Phil 345 (SP 342 samintzen). Gaitzak eta adinak kharmindu eta garkharastatu zutenetik, […] arbuio baizik ez zuen. Prop 1901, 46.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [garraztu]: bizitu, garraztu, mikaztu, mindu, mingartu, mingostu, ozpindu, samindu, behazundu g.e., lapastu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (Ipar.) volver(se) amargo
    fr da/du ad. (Ipar.) (s’)aigrir, (se) rancir

    Urak karmindu ziren. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:32 am on 2010/01/06 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kukutu 

    da/du ad. (Ipar.) 1. Estali. Piltzarrez lepo belarriak kukuturik. 2. Ezkutatu, gorde.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [estali] Ipar. estali, tapatu beh., bozatu Ipar. zah., gerizatu Ipar. zah. [ezkutatu, gorde] ezkutatu, gorde, ostendu Bizk., ostu Bizk., kukuldu g.e., ezabatu zah.

    es cubrir(se), tapar(se); esconder(se), ocultar(se)
    fr (se) couvrir; (se) cacher
    en to cover; to hide

    Ohe estaliaren pean kukutu orduko, egunean zehar hanpatu desira lehertu zen, sinesgaitz: hitzik gabe eta sakonki maitatu ginen, aurre eta atze iritziak baztertuz. [%100 Basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:09 pm on 2010/01/02 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kolko 

    iz. Jantziaren eta bularraren arteko hutsunea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: (1) bularralde (2) barne, barru, gogo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es seno, regazo, pecho
    fr sein, giron, poitrine
    en breast, bosom

    Lehenagoko denboretan, heldua, zuhurra eta arduratsua zitzaien inguruko guztiei, eta gaur egun ere, lehengo giderretik, heldu, zuhur eta arduratsu ageri da, bere kolko babestailea seme-alabak gerizatzeko zabaltzen duela orain. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kolko

    kolko (FlickrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel