Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:27 am on 2010/07/04 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kosko 

    iz. 1. Buru-hezurra, kaskoa. 2. Kozkorra. Ogi-, harri-koskoa. 3. Oskola. 4. MIKOL. Agarikaleen ordenako onddoetan, errezel orokorraren behe-zatia, perretxikoa heltzean, hankaren oinaldean zorro-moduko bat eratzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:32 am on 2010/06/19 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kikara 

    iz. Kafea eta beste zenbait edari hartzeko erabiltzen den ontzia, katilua baino txikiagoa eta eskutoki bakarra duena; kikara baten edukia. • kafe-kikara. Kafe hutsa hartzeko erabiltzen den kikara txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [taza]
    taza g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es taza [pequeña]; jícara (continente y contenido)
    fr tasse
    en cup [small]

    José Saramago, In Memoriam

    […] noizbehinkako bezeroa da, eta beti ematen du hutsarte galdu bat betetzearren etortzen dela hona, orain luzeagorako eseri dela dirudi, paperezko poltsa bat ireki eta bertatik orri solteek osaturiko multzo bat ateratzen du, zerbitzariak tokia bilatzen du, baso bat ur eta kikara ipintzeko, platerean azukre kozkorra uzten du, eta alde egin baino lehen goizean zehar egin duen komentarioa errepikatzen du, egunaren hotzaz mintzatzen da, Eskerrak gaur lainorik ez dugun, zuzentzaileak irribarre egiten du, albiste atsegina jaso berri bailuen, Egia da, eskerrak gaur lainorik […] [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kikara

    kikara (FlickrCC, Dan.Farrell)

     
  • Maite 12:32 pm on 2010/06/16 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kolokan 

    adb. Irmo finkatu gabe.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aiko-maiko, kili-kolo, kordokan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) tambaleando(se), balanceando(se) (2) dudando, titubeando, vacilando; sin certeza, sin precisión
    fr (1) branlant, -e ; chancelant, -e (2) hésitant, -e ; titubant, -e
    en (1) staggering, tottering; swinging (2) hesitating

    Kolokan baino gehiago, esan dezaket geratu nintzela luma bat haizetan bezala, non erori asmatu ezinda eta gainera larrituta, aztoratuta eta guztiz izututa. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:41 am on 2010/06/06 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kadira 

    iz. (Ipar.) Aulkia, jarleku bizkardun besorik gabekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 2:59 pm on 2010/05/13 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kanpoeder 

    izond.  Kanpokoekin xalo eta atsegin dena.

    Sinonimoak: izond.
    [kanpolarrosa]
    kanpolarrosa Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (persona) afable con forasteros o extraños

    Kanpo-ederra, etxean gerra [Elhuyar Hiztegia]

     
  • Maite 8:18 am on 2010/04/29 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kili-kolo 

    (lgart.) 1. iz. Balantza, higidura. 2. adb. Ongi finkatu gabe, koloka. Harri hori kili-kolo dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) koloka, kolokan, kordoka, loka, ezbaina, kanpix, kilin-kalan, balantzaka (2) erdizka, dud-mudaka, dena beharrean (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) balanceo, oscilación (2) oscilante, vacilante, tambaleándose, suelto, -a, a punto de caer
    fr (1) balancement, oscillation (2) oscillant, -e ; branlant, -e ; incertain, instable
    en oscillating, wobbly, loose; uncertain

    KILI-KILI berbea antxiñatiko berbea da. Ta guztiok arin ulertuten doguna. Orregaitik, kili-kili egitea adierazoteko eztago zetan berba barririk asmau. Kili-kili ibiltea ondo da (kili-kolo ibiltea baño oba), kili-kili egin gura jakonari kili-kili egiteko. Ta kili-kili egiten ibiltea adierazoteko, ze berba politagorik ez egokiagorik KILI-KILI berba bikotxa bera baño? [Kili-kili. Barre-ipuñak, Paulo Zamarreta (Euskal Editoreen Elkartea, 1991)] (Klasikoen gordailua)

     
  • Maite 7:16 am on 2010/03/22 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kirmen 

    izond. Leiala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: leial, fidel, zintzo, hitzeko, berbako (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fiel, leal
    fr fidèle, loyal, -e
    en faithful, loyal

    Zaldi bat, besterik ez! esango du norbaitek, baina Orreagako guduan protagonisten artean badu tokirik. Arriskurantz doala, Mikeloten lagun kirmena izango da. [Pertsonaiak: Aralar, Ortziren Hortza, Josetxo Orueta]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel