kikara

iz. Kafea eta beste zenbait edari hartzeko erabiltzen den ontzia, katilua baino txikiagoa eta eskutoki bakarra duena; kikara baten edukia. • kafe-kikara. Kafe hutsa hartzeko erabiltzen den kikara txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[taza]
taza g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es taza [pequeña]; jícara (continente y contenido)
fr tasse
en cup [small]

José Saramago, In Memoriam

[…] noizbehinkako bezeroa da, eta beti ematen du hutsarte galdu bat betetzearren etortzen dela hona, orain luzeagorako eseri dela dirudi, paperezko poltsa bat ireki eta bertatik orri solteek osaturiko multzo bat ateratzen du, zerbitzariak tokia bilatzen du, baso bat ur eta kikara ipintzeko, platerean azukre kozkorra uzten du, eta alde egin baino lehen goizean zehar egin duen komentarioa errepikatzen du, egunaren hotzaz mintzatzen da, Eskerrak gaur lainorik ez dugun, zuzentzaileak irribarre egiten du, albiste atsegina jaso berri bailuen, Egia da, eskerrak gaur lainorik […] [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

kikara

kikara (FlickrCC, Dan.Farrell)