patu

[1] iz. 1. Gizon-emakumeen etorkizuna eta azken helburua xedatzen duen indar naturaz gaindikoa eta inpertsonala. 2. Antzinako Erroman, jainkoengan, gizakiengan eta gertakizunetan eragina zuen indar jarkiezina. 3. Ik. mamur. [2] iz. (Ipar.) Hitzarmena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zoria, zortea, halabeharra]
    Heg. ezinbeste, halabehar, zori, adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub., asturu zah., fortuna Ipar. zah.
    [hitzarmena]
    Ipar. g.e. egiune, elkar-hartze, elkartasun, hitzarmen, itun, ituntze, kontratu, akordio Ipar., paktu Ipar., itunpen g.e., ongunde g.e., elkargo zah., abeniko Ipar. zah., aliantza Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) hado, destino, fatalidad (2) alianza, pacto
    fr (1) destin, fatalitè (2) pacte, trailtè, alliance
    en (1) fate (2) agreement, pact

    Agian norberak bere bidea jorratzen dik, edo agian patu mugatu bat zaukak gutako bakoitzak, eta, orduan, egiten dugun edozein gauza ondo zagok. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)