Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:30 am on 2013/04/14 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lizar 

    iz. BOT. Oleazeoen familiako eta Fraxinus generoko zuhaitz kaduzifolioen izen arrunta. • lizar arrunt. Hosto oposatu eta inparipinatuak, panikulatan bildutako lore apetalo eta asepaloak eta samara-motako fruituak ditu. Eskualde atlantikoan hazten da (F. excelsior). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:30 am on 2013/04/01 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lore(-)hauts 

    iz. BOT. Anterek sortzen duten hautsa, polen-alez eratua. • polen-ale. Landare hazidunen anteretako zelula amen meiosiaren ondorioz eratutako gorputz txiki eta forma aldakorrekoa. Hiru geruzaz osatuta dago eta barnekoan ernalketa burutuko duten nukleoak eratzen dira.  (‘polen’, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan)

    Sinonimoak: iz.
    [polena]: polen (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
    es polen
    fr pollen
    en pollen
    port pólen

    Erleak bizirako ezinbestekoak dira, ezti, ezko, lore hauts eta erregin eztia ekoizten baitituzte, baina ere munduko landareen polinizazioa % 80an segurtatzen baitute. [Erlegintzak sufritzen, Sinadurarik gabe, (2009-05-21, 7. orr.) Herria] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    lore-hauts (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:16 am on 2013/03/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lepande 

    iz. 1. Lepoa inguratuz jartzen den katea-modukoa edo beste zernahi apaingarri.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    lepande (Lar ® VocCB, Izt 26r, Dv, H).

    Collar. “Collier, chaîne, ornement que l’on porte autour du cou” H. Ikusi zuen otso andiak / zeukala ark lepandea, / artzen ziona lepo guztia / burni-arantzez betea. It Fab 138 (v. tbn. 126). Kollare edo lepande urrezko bat. LE Urt 39. Jarri zion bere lepoaren inguruan urrezko lepande bat. Ur Gen 41, 42 (Urt urrelephoko). Ederrak dira zure masallak ala nola usatortolarenak: zure lepoa lepandeak bezela. CantCS (G) 1, 9 (V y V-m lepande).

    Sinonimoak: iz. neol.

     [lepokoa] : lepoko, koilare Heg., iduneko Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es collar
    fr collier
    en [bitxia] necklace; [animaliena] collar
    port colar

    Ederrak dira zure masallak ala nola usatortolarenak: zure lepoa lepandeak bezela. CantCS (G) 1, 9 (V y V-m lepande).  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lepande

     
  • Maite 11:25 am on 2013/02/24 Permalink | Reply
    Tags: L   

    legatz 

    iz. 1. ZOOL. Gadidoen familiako itsas arrain osteiktiea, 80 cm-rainoko gorputz luzexka, bizkarralde arre-grisaxka, albo eta sabel zilarreztatuak eta aho handi eta beltza dituena. Atlantikoko ekialdean eta Mediterraneoan bizi da eta oso preziatua da sukaldaritzan (Merlucius merlucius). 2. Delako arrainaren 2,5 kg-tik gorako alea. • tarteko legatz. Tartekoa, 1.500-2.400 g bitartekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:16 am on 2013/01/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lumalari 

    iz. Idazlanak, eta bereziki literatur lanak, egiten dituen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [idazle] idazle,
    idazlari, izkiriatzaile Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es escritor, -a
    fr écrivain
    en writer
    port escritor, -a

    Gauza jakina da Euskal Idazleen Elkartea burutzekotan dabiltzala gure Herriko lumalariak. ARGIAk ezin zuen nolanahi ere gertakizun hori pasatzen utzi eta zor zaion begirunea betetzen saiatu da bere lehendakaria den Anjel Lertxundiri mutur aurrean magnetofoia ipiniz. [Andu Lertxundirekin euskal Idazleen elkarteaz, Argia (1982-10-17)]. Joxemi Zumalabe, orain gurekin ez zauden arren [pdf-tik aterata]

    Aitortu zuen, halaz guztiz, obra berriaren atarian egoki zetorkeela hitzaurre deigarria, gauzari zorrotz eta sendo heltzen zekikeen lumalari baten bizkar-bultzada, sinadura eta guzti. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Argazkia: Ruben Plaza (Noticias de Gipuzkoa)

     

     
  • Maite 11:34 am on 2013/01/12 Permalink | Reply
    Tags: L   

    laztan 

    1. iz. Maitasunaren adierazgarri den besarkada, musu edo fereka. Laztan estu bat eman zion. 2. iz. eta izond. Maitea, kutuna. Nire bihotzeko laztana. Adiskide laztana. 3. izond. (L) Pertsona garbi eta apaindua. • LAZTAN EMAN. Laztandu. Aitari laztan emanik, irten zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: 
    laztan iz.
    [besarkada]
     besarka, besarkada, besarkaldi Ipar., orakada Bizk.
    [musua]
     muin, musu, musuka, pot Ipar., apa Bizk., muxu adkor., ma haur., pa haur., apaka zah.
    laztan izond.
    [maitea]
     kutun, maite, txatxan Bizk., kuttun adkor., kario Zub. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) caricia, arrumaco, carantoña, mimo (2) abrazo; beso (3) amado, -a, querido, -a (4) aseado, -a
    fr (1) caresse, câlinerie, cajolerie (2) embrassade, accolade (3) cher, chère, chéri, -e
    en (1) caress, stroke, gentle touch (2) hug, embrace (3) dear, loved, beloved
    port (1) carícia, afago (2) abraço (3) amado(a), querido(a)
    grez

     
  • Maite 8:16 am on 2013/01/07 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lafiatu 

    da/du ad. Edari alkoholiko gehiegi hartzeak burua nahastu; delako egoeran gertatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘mozkortu’ begiratuta)

    Sinonimoak: ad.
    [horditu]
     horditu, arraildu Ipar., katutu Bizk. beh., total egin Gip. beh. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Aldaerak:

    lafiau, lapiau (Eibarko euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es emborrachar(se), embriagar(se)
    fr (s’)enivrer, (se) saouler
    en to get/make drunk
    port to get/make drunk
    grez μεθύσω

    Eibarko euskaratik ateratako adibideak:

    • Zapatu guztietan lafiautzen da. / Todos los sábados se emborracha. (TE)
    • Horrek harrapatzen jittuk harrapatzekuak! beti lafiauta dabik. / (IL)
    • Asko edan eta lafiau egin da ederto / (IL)
    • Hik asko edaten dok eta aspaldixan lafiauta habil. / (IL)
    • Astelehen guztietan erdi lafiauta biharrera juaten zana. (Zirik 75). / (JSM)

    lafiatu (FlickrCC, Cayusa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel