Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:42 pm on 2020/04/11 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lixiba 

    1 iz. Arropak, izarak eta kidekoak garbitzeko eta, bereziki, zuritzeko erabiltzen zen isurkari alkalinoa, errautsarekin egiten zena. Arropa lixiban berotu eta beratu baino lehen. Hiru edo lau lixibatan igarotako oihala. Borrokatzen bazara tentazioen kontra, hauek izan arren zikinenak, haiekin garbituko zara, lixibako hauts lohiak zapiak garbitzen dituen bezala. Lixiba ura.

    2 iz. Sodio hipokloritoaren ur disoluzioa, desinfektatzeko edo garbitzeko erabiltzen dena. Iurretako enpresa batek 1.000 litro lixiba isuri ditu Ibaizabal ibaira, nahi gabe. Lixiba usaina beti amaren eskuetan.

    3 iz. Lixibatzea. Ik. bokata. Lixiba egin. Arropa zuri, lixibara askotan doana, errazago garbitzen da. Zortzi lixiba edo behar ditu matazak zuritzeko. Nire alkandora lixiban dut eta horregatik nago ohean. Lixiba ontzia.

    4 iz. Batera lixibatzen den arropa multzoa. Lehen errautsez egosten zen lixiba. Lixiba zuritu. Emaztea lixibako arropa bezala astindu du. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak lixiba iz. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    [arropak garbitzeko isurkari alkalinoa]: gobada Gip., bokata Ipar./Naf.    

    [lixibatzea]: bokata, gobada Gip.    

    [batera lixibatzen den arropa-multzoa]: bokata, gobada Gip.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. lejía (2) iz. colada
    • fr (1) iz. eau de javel (2) iz. lessive
    • en (1) iz. lye; bleach (2) iz. wash, washing, laundry
    • port (1) iz. água sanitária, alvejante, cândida (2) (de ropa) barrela, coada

    Testuinguruan

    Egun osoan lixiba eta amoniako potoen artean sartuta daukat sudurra. Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 2001)

    Argazkia: casalista.com

    Amonak lixiba zabaldu du. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:59 pm on 2020/03/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    luzatu 

    luzatu, luza, luzatzen (Hiztegi batua)

    1 da/du ad. Luzeago bihurtu, luzera handitu. Erraza da horrelakoen zerrenda luzatzea. Bi zangoen puntetan gorputza luzatuz. Urratsa luzatu. Arazo honetan laburtzea da zaila, ez luzatzea. Soinekoa luzatu beharra daukat.

    2 da/du ad. (Denbora-bitarteez mintzatuz). Epea luzatu. Egunak hozten eta gauak luzatzen direnean. Bizia luzatzen badio. Hamabost urtez luzatuko ditut zure egunak. Kontakizuna ez luzatzeko. Ez naiz gehiegi luzatuko alde makurra erakusten.

    3 da ad. Pertsonez mintzatuz, hazi. Zure semea luzatua aurkitzen dut. Nola luzatu den aspaldian Iñaki!

    4 da ad. Landareez mintzatuz, garatu. Urazak, nahiz batzuk luzatuak izan, agertu orduko eramaten zizkidaten eskuetatik.

    5 da/du ad. Luzera guztian hedatu. Besoak luzatu. Azpeitiraino luzatzen den ordokia. Zezen gaixoa kordokan mihia luzaturik hiltzen ikustea. Inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

    6 da/du ad. Zerbait egiteko edo gertatzeko uneaz mintzatuz, atzeratu. Ik. berandutu. Bekatutik ateratzea egunetik egunera luzatuz. Gerora ezin luza daitekeen gauza. Geroko luzatu. Jendartean azaltzea franko luzatu badu ere. Ez ahal da luzatuko agindu zaigun liburuaren bigarren zatia! Gehiago luzatu gabe, esan dezadan esan nahi dudana.

    7 du ad. Norbaiten eskumenean jarri. Aulki bat luzatu dio. Eskua luzatu zion.

    Sinonimoak

    ad.    [berandutu]: atzeratu, berandutu, geroratu, berandu Ipar., gibelatu Ipar., belutu Bizk., tardatu Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) da/du ad. alargar(se), prolongar(se); crecer (2) da/du ad. retrasar(se), demorar(se), alargar(se) (3) da/du ad. extender(se), alargar(se), estirar(se) (4) dio ad. poner al alcance de; ofrecer; dar (5) du ad. (Kir.) estirar
    • en (1) da/du ad. [luzeago egin, bihurtu] to lengthen (2)  da/du ad. [pertsona, landarea, ilea] to grow (3) da/du ad. to prolong, to extend (4) da/du ad. [atzeratu] to postpone, to put off; to delay (5) da/du ad. to stretch (6) dio ad. [eskura jarri] to pass, to give, to hand
    • fr (1) da/du ad. (s’)allonger, (se) prolonger (2) da/du ad. (s’)ajourner, (se) remettre, reculer (3) da/du ad. (s’)étendre, (s’)allonger ; pousser (4) da/du ad. (s’)étirer (5) dio ad. tendre ; offrir ; donner
    • port (1) da/du ad. prolongar-se, alargar-se ; crescer (2) atrasar-se, demorar-se

    Testuinguruan

    Ez dakigu zenbat luzatuko den egoera hau. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:21 pm on 2020/03/13 Permalink | Reply
    Tags: L   

    larrialdi 

    iz. Larritasunezko unea edo denbora. Ik. estualdi. Larrialdi estu hartan. Bere ezbehar eta larrialdietan. Larrialdi hurbilik ikusten ez zutenez gero, ez ziren kezkatu hizkuntza lantzen. Gero beste larrialdi bat gertatu zitzaidan.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (V-gip, G-azp, AN-gip-larr-5vill; Izt). Ref.: Iz Ulz ; Asp Leiz ; Elexp Berg; Gte Erd 275 y 19. Situación apurada, trance; apuro, momento apurado. “Apuro, lance” Izt. “Apuro, congoja” Asp Leiz. ” Hasierako larrialdia joan ondoren (G-azp, AN-gip)” Gte Erd 275. ” Larrialditan ibilli da (AN-5vill)” Ib. 19. v. larriune, larrigiro.

    Sinonimoak:

    larrialdi iz. [larriunea]: ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, hinka, kinka, larri, larridura, larrimin, larritasun, larriune, arrangura Ipar., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., zinak eta minak Ipar., angustia Heg., elorrio Bizk., istilu Gip., hertsidura Zub., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., trantze Heg. beh., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    • es (1) iz. momento crítico; crisis; aprieto; urgencia; mal rato (2)  iz. (Med.) urgencia
    • en (1) iz. critical moment; tight spot; fix (2) iz. casualty (ward); emergency room (Am)
    • fr (1) iz. angoisse, crise, gêne, oppression (2) iz. urgence
    • port (1) iz. momento crítico; crise; urgência (2)  iz. (Med.) emergência

    Testuinguruan

    Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdiko egoera ezarri du (berria.eus, 2020-03-13)

    Argazkia, eitb.eus

     
  • Maite 11:07 pm on 2020/02/06 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lur(-)jausi 

    iz. lur jausi, lur-jausi iz. Luizia. Uholde eta lur-jausien eraginez salbamendu lanak zaildu egin dira. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    LUR-JAUSI (V-gip; A Apend; -jauzi G-bet, AN-ulz). Ref.: Zt; Iz Ulz (luryauzíe); Elexp Berg. “Desprendimiento de tierras (G-bet)” Zt (comunicación personal).  Bitan ondoa jan lurjausiak, / bitan jausiormagintza. SMitx Arantzazu. Euskal-sinismenaren poema (1949). “>Aranz 97. (G-bet ap. Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A ; lujauzi G-bet ap. Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A ). “Tierra corrida” Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegiari (1905-1906) dagokio.”>A.

    Sinonimoak: iz.

        [luizia]: luizi, lurtadura, luperi Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desprendimiento [de tierra(s)]; corrimiento de tierra(s)
    fr éboulement [de terre, de rochers]
    en landslide, landfall
    port desprendimento de terras

    AP-8a itxita dago Zaldibar parean, lur-jausi baten ondorioz  (Goiena.eus, 2020-02-06)

    lur-jausi (Argazkia: SOS Deiak – 112)

     
  • Maite 9:43 pm on 2020/01/27 Permalink | Reply
    Tags: L   

    larde 

    izond. (zah.) Koldarra, beldurtia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (SP→Dv, A, H). ” Lardea, appréhensif. Larde naiz horren egitera, j’appréhende de faire cela” SP. “1. craintif, qui a peur; 2. timide, qui a une honte honnête de ce qui blesse la pudeur” H (que cita los dos ejs. de Oihenart).
    Gero ahutz-araldea, / potarentzat lardea. O Po 35. Etziren ber zu batere / larde, gaurgoitik, oinaren / puntan bihotza duenaren. Ib. 44.
    2. “(Sust.) (SP, O), appréhension, peur” Dv (pero no aparece como sust. en ninguno de los dos).

    Sinonimoak: izond. zah.

    [beldurtia]: beldurti, bihozgabe, ikarakor, ikarati, izukor, izuti, koldar, txepel, izipera Ipar., lotsakor Ipar., oilobusti Ipar., makal Bizk., kakati beh., kakatsu beh., beldurbera g.e., beldurkor g.e., lepozale g.e., ihabali zah., lotsor Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. cobarde, medroso, -a; temeroso, -a
    fr izond. poltron, -onne ; lâche
    en izond. coward, chicken
    port izond. covarde; temeroso, -a

    -Hago isilik, oilo larde hori! #gaurkohitza

    larde (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:26 pm on 2020/01/10 Permalink | Reply
    Tags: L   

    letreiatu 

    ad. du letreiatu, letreia, letreiatzen || Hitzez mintzatuz, letrak banaka eta hurrenez hurren izendatu. Letreia itzazu zeure izen-abizenak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    letreiatu. 1. letraiatu (SP, Ht VocGr 430), leteriatu (Chaho). Deletrear, leer. “Épeler” SP. “Par syllabe, letraiatuz ” Ht VocGr. Ungi eta trebeki lehen-bizitik letreiatzen haurrér irakats diezezuen. Lç ABC A 3r. [Profetek] irakasten dute letreiatzen, baina zuk erakusten duzu barreneko sensua. SP Imit III 2, 2 (Ch ematen dute letraren axala, Mst leterak emaiten zitizie). 2. Deletrear, transcribir. Paperera jaulki beharko ditugu, letreiatu, tresnaren batean jasoak daudenak ere. MEIG VI 130. Zertarako saiatu behar du bere alorrekoak ez direnak ikasten, fisiko batek, esaterako,. apophthegma eta hendiadyoin zuzen letreiatzen? MEIG VII 183s.

    Sinonimoak: iz.

    [kibizta] : begizta,  txori, begiten, txibista

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. deletrear
    fr du ad. epeler
    en du ad. to spell
    port du ad. deletrear

    Interneten bila ibili naiz, baina ez dut aurkitu euskaraz letreiatzeko alfabetorik. [Letreiatzen hasita, @artzubi (artzubi.eus, 2020-01-09)]

    letreiatu (Gaurko hitza, CCO Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:22 pm on 2019/12/08 Permalink | Reply
    Tags: L   

    labainkatu 

    ad. da. labainkatu, labainka/labainkatu, labainkatzen || Labaindu. Ur gainean labainkatzen den ontzia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    labainkatu. Deslizarse. v. labaindu.  Ur-gañean ontzia labainkatzen dan baño bigunago. TAg Uztaro (1937). “>Uzt 76.

    Sinonimoak: ad.

    [irristatu]: irrist egin, irristatu, labain egin, labaindu, limurtu, txirristatu, laprast egin Bizk., laprastatu Bizk., lerratu Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. deslizarse, resbalar(se)
    fr ad. glisser, patiner
    en ad. slip, skid
    portad. deslizar, escorregar

    Ur gainean labainkatzen den ontzia. (Elhuyar hiztegia)

    labainkatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel