Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:17 am on 2011/01/10 Permalink | Reply
    Tags: M   

    moxal 

    iz. Urtebete arteko zaldia, arra nahiz emea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [urtebete arteko zaldia (arra zein emea)]
    txiko Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es potro, caballo joven [macho o hembra]
    fr poulain
    en [arra] colt; [emea] filly

    Hiritik ordubetera oinez, zeppelina pausatu zen toki berean, zalditegi bat zegoen hainbat moxal eta zaldirekin. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    moxal (FlickrCC, ynskjen)

    

     
  • Maite 9:29 am on 2011/01/09 Permalink | Reply
    Tags: M   

    musuzapi 

    iz. Sudurretako mukiak kentzeko erabiltzen den zapi txiki aproposa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:06 am on 2010/12/09 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mitxa 

    Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak ontzat ematen ez duen hitza da, berez:  mitxa* e. metxa. Eta pena da, metxa eta mitxa ez baitira gauza bera. Eta mitxa idatzi nahi denean metxa idaztea, hitza eta hitzaren izpiritua ez errespetatzea da.

    Ipar Euskal Herrian “mitxa” ez zaio metxari erraten, baizik eta pospoloari. Baina beste adiera bat ere badu, are garrantzitsuagoa, Orotariko Euskal Hiztegian ageri den antzera:

    mitxa (BN ap. Lh; H). “Il se dit de matières inflammables et à moitié brulées, préparées pour le briquet. Zure dunda mitxarik gabe da, votre étui à mèche est sans mèche” H. “Allumette” Lh. Mutilak zigarreta bat piztu nahi izan zuen […]; bi mitxa erabili behar izan zituen heltzekotz. Mde Pr 153. (Fig.). Ba, egiazki, arno gaitza da hau! Zer mitxa duen!!! Larz GH 1934, 487.

    Mitxa da norbaitek bere baitan daukan energia, indarra, bizitasuna. Eta energia, indar edo bizitasun hori ez da “metxa”, eta ez da zuzen “mitxa”-ren ordez “metxa” zuzentzea, indar edo energia hori adierazteko.

    Eneko Bidegain

     
  • Maite 8:23 pm on 2010/12/06 Permalink | Reply
    Tags: M   

    malur 

    iz. (batez ere Ipar.) Ondikoa, zorigaitza. Aurten gertatu zaigun malurak erdiratu dit bihotza. Malur egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [ondikoa, zorigaitza]
    ezbehar, koaita, miseria, zorigaitz, zorigaizto, zoritxar, dohakabetasun Ipar., dohakaitz Ipar., lazeria Ipar., makur Ipar., ondiko Ipar., desditxa beh., desgrazia beh., alditxar g.e., gaitzegoki g.e., helkaitz g.e., lankerio g.e., behargabe Ipar. g.e., destorbu Zub. g.e., asturugaitz zah., dohaingaitz zah.UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desdicha, desgracia
    fr malheur, disgrâce
    en bad luck, misfortune

    Hala eta guztiz ere, inoiz ere ez malur handiagorik, maitasun ziztadak jaso nituenean baino. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:57 pm on 2010/10/26 Permalink | Reply
    Tags: M   

    murtzi 

    iz. (Ipar.) Behaztopa, oztopoa. • MURTZI JO. Behaztopatu, oztopo egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [behaztopa, oztopoa]
    debeku, eragozgarri, eragozle, eragozpen, eragozpide, estropezu, galarazpen, oztopo, oztopobide, traba, trabagarri, behaztopa Ipar., behaztopagarri Ipar., faxeria Ipar., poxelu Ipar., baragailu Zub., enbarazu beh., behaztopa-harri jas., eragaitz jas., molestia Heg. beh., atzerabide g.e., atzeragarri g.e., atzerapen g.e., behaztopabide g.e., eragozketa g.e., baragarri Ipar. g.e., enpatxu Ipar. zah., harzaragarri Ipar. zah., trabu Ipar. zah., trebukagarri Ipar., destorbu Sort. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es obstáculo, estorbo, impedimento
    fr trébuchement, obstacle, gêne
    en obstacle, handicap, hindrance, impediment; nuisance
    ja 障害物 (shōgaibutsu); 迷惑 (meiwaku)

    Murtzi jorik, mustupiletako bat hartu dut. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:32 am on 2010/10/25 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mandrainkeria 

    iz. Alferrik egoteko bizioa.

    Sinonimoak: iz.
    [alferkeria]
    alferkeria, alfertasun, alprojakeria Heg., baldankeria, lasaikeria, nagi, nagikeria, nagitasun, trapukeria, zabarkeria, laxokeria Ipar., totalkeria Ipar., nasaikeria Bizk., aroikeria zah., bagaitasun zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es vagancia, holgazanería, pereza
    fr paresse, fainéantise, flemme
    en laziness, idleness
    ja 怠慢 (taiman)

    Lanera bueltatzeko garaia heldu zitzaien. Mandrainkeria zein txarra zen gogoratzen zuten atseden hartzen zuten bakoitzean.

     
  • Maite 10:27 am on 2010/09/25 Permalink | Reply
    Tags: M   

    maskor 

    iz. 1. ZOOL. Hainbat animaliaren kanpoestalki gogorra. Ohiz karekizkoa izaten da, baina kasu batzuetan eta zati batean behintzat, kitinazkoa, adarkizkoa edo silizezkoa izan daiteke. 2. TEKNOL. Eskuarki bi atal (bata finkoa eta bestea higikorra) izaten dituen metalezko molde iraunkorra. Barrunbearen forma piezarenari dagokio xehetasun guztietan. Galdaketan serie handiak doitasun handiz egiteko egokia da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kuskua]
    oskol, kusku Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es concha
    fr coquille, coquillage
    en shell

    Olatuen marmarra, kaioen txilioak, maskor batez belarriraturik behinolako tuneletatik jalkitzen ziren garrasiak laxo-laxo ari ziren airean. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    maskor (FlickrCC, visualpanic)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel