maskor

iz. 1. ZOOL. Hainbat animaliaren kanpoestalki gogorra. Ohiz karekizkoa izaten da, baina kasu batzuetan eta zati batean behintzat, kitinazkoa, adarkizkoa edo silizezkoa izan daiteke. 2. TEKNOL. Eskuarki bi atal (bata finkoa eta bestea higikorra) izaten dituen metalezko molde iraunkorra. Barrunbearen forma piezarenari dagokio xehetasun guztietan. Galdaketan serie handiak doitasun handiz egiteko egokia da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[kuskua]
oskol, kusku Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es concha
fr coquille, coquillage
en shell

Olatuen marmarra, kaioen txilioak, maskor batez belarriraturik behinolako tuneletatik jalkitzen ziren garrasiak laxo-laxo ari ziren airean. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

maskor (FlickrCC, visualpanic)