Tagged: N Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:53 am on 2011/05/28 Permalink | Reply
    Tags: N   

    noizbait 

    adb. Aldiren, uneren batean (ezezkoak ez diren esaldietan erabiltzen da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:adond.
    [noiz edo noiz]
    behin edo behin, noiz edo noiz, noizean behin, noiz edo behin, aldizka (Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (ezezkoak ez diren testuinguruetan) alguna vez, en algún momento
    fr quelquefois
    en sometime, someday

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:42 am on 2010/11/15 Permalink | Reply
    Tags: N   

    negargura 

    iz. Negar egiteko gogoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [negar egiteko gogoa]
    negargale Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ganas de llorar
    fr envie de pleurer
    en urge to cry

    Eta horrek negargura ematen zizun, eta ez zenekien zergatik. [Mundu txikia, Alberto Barandiaran (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:55 am on 2010/08/08 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nakan 

    iz. MED. Larruazaleko orban pigmentudun txiki, biribil eta laua, kolorez horixka edo marroixka dena. Normalean nahikoa ugariak izan ohi dira eta zenbait kasutan ilea ere izaten dute. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:54 am on 2009/11/08 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nagiak atera 

    Nagiak atera:

    Gorputza mugitu gabe luze eduki ondoren (lo egin eta gero, bereziki) nagitasuna edo moteldura kentzeko gorputz-adarrak edo soilik besoak luzatzea, muskuluak tentsioan mantentzen diren bitartean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • Iñaki Murua 9:40 am on 2009/11/08 Permalink

      Artista!

    • Josu O. 11:30 am on 2009/11/08 Permalink

      Horretan nabil ni gaur ere! 😉
      Oso ekintza polita

    • Maite 6:48 pm on 2009/11/08 Permalink

      Findu beharra daukat ideia pixka bat, baina…zenbat eta bisualagoa, orduan eta errazago geratuko da hitza, ezta???
      Mila esker bioi! 😉

  • Maite 7:14 am on 2009/10/27 Permalink | Reply
    Tags: N   

    narritari 

    iz./izond. g.e. Txantxetan edo isekaz aritzeko joera duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adarjotzaile, burlagile, harpajole, irrilari, isekari, trufari Ipar., trufatzaile Ipar., burlati g.e., histari g.e., nausale Ipar. g.e., burlari zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Oi ene, ez duzu aurkituko narritari hoberik! [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:55 pm on 2009/09/12 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nasai 

    1. izond. (Ipar.) Ugaria. Iturri nasai bat. 2. adb. (Ipar.) Ugari. Zuganik badu argia nasai, laguntza usu. 3. Ik. lasai. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) laxo, lasai, espaziotsu, zabal (2) ugari, oparo, jori, narotsu, franko (3) eskuzabal, emankor (4) libre, aske (5) lasaka, laxo, lizun (6) nasaiki  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bai, jakin balu nola amorostua nenbilen eta nolako hurrupaldiak egiten nituen, bekatu edo ez bekatu, zoriona nasai zerion iturri batetik. [Bihotzeko mina, Janbattitt Dirassar (Elkar, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:07 am on 2009/04/20 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nabasi 

    izond. (batez ere Z) 1. Besteekiko harremanetan familiartasunez jokatzen duena, herabe ez dena, ausarta. Ez da on ororekin nabasi izatea. 2. Familiartasuna, ausardia adierazten duena. Hitz sobera nabasiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) barneko, etxeko, mami, min (2) ausart, mutiri, ozar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Jeloskorra banintz, balio handiagoko norbaitekiko nengoke jeloskor, eta ez mari txepel, tuntun, nagi, ezdeus, berekoi, histeriko, arrunt, nabasi eta sexu-grinak jotako horiekiko… [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel