Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:21 am on 2014/12/02 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oñoña 

    iz. Ipar. ‘gozokia’.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [gozokia]: gozo, gozoki, karamelu, orazukre, gormandiza Ipar., goxo adkor., goxoki adkor., bonboi Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) caramelo, golosina, dulce
    fr friandise, bonbon
    en sweet (Br); candy (Am)
    port bala, guloseima

    Entzun:

    Bestalde, eguberrikari, San Josepe eskolako burasoek oñoña xokolatezkoak salduko dituzte ostirale aratsaldean eskoletxean eta ere aratsean Eliza atean mezatik landa. [IZTURITZE, SINADURARIK GABE, “HERRIETAKO KRONIKAK: BAXENABARRE” (2004-12-23, 5. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oñoña (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:25 am on 2014/11/11 Permalink | Reply
    Tags: O   

    orekada 

    iz. Norbait beso artean hartzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘besarkada’)

    Sinonimoak: iz.
    [besarkada] : besarkada, besarka, besarkaldi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es abrazo
    fr embrassade, accolade, étreinte
    en embrace, hug
    port abraço

    Entzun:

    Orekada hartan, zerbait antzeman nion, baina ez nekien zer. [Hauts bihurtu zineten (moldatua), Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    orekada (Karobi Photography, @kharobi)

     
  • Maite 7:11 pm on 2014/10/21 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oinatz 

    iz. 1. Oinak lurrean uzten duen aztarna edo seinalea. Gizakien eta abereen oinatzak ugari ageri ziren. 2. (hed.) Aztarna, seinalea, marka. Hizkuntzaren oinatz zaharrenak ezagutarazteko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

    [oin-arrastoa]: oin-arrasto (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) huella, rastro, pisada, holladura (2) (hed.) huella, vestigio, indicio, rastro, pista
    fr (1) cime, sommet (2) (hed.) vestige, indice, signe, piste, marque
    en (1) footprint, footstep; track (2) (hed.) trace, vestige
    port (1) pegada, pisada (2) vestígio, rastro, indício

    Entzun:

    Zenbat oin, zenbat oinatz, zenbat oinaze, utzi ote dute grabatua bide zahartuotan? [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oinatz (Argazkia: Karobi Photography, Ander Morea)

     
  • Maite 9:48 am on 2014/10/12 Permalink | Reply
    Tags: O   

    onkai 

    iz. Norbait edo zerbait estimazioa, saria, onespena jasotzeko duin egiten duen nolakotasun edo ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘meritu’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    onkai (Lar -> H, Bera), ongai (Bera).

    Mérito, merecimiento. “Preconización, el proponer los méritos de algún nombrado para Prelado, norbaiten onkaiak otsandetzea, […] onkaien otsandea” Lar. v. ongaitasun. Jargoitu izan diran / Errege guztiak, / argitara dituzte / aitormen egiak: / Donostiaren onkai / otsare aundiak. Echag 214. Erderazko itz-neurtuari etzioten arkitu meritu edo onkairik aski saritzeko. Otag EE 1883b, 238. Kantariak dabiltz / erleak lorak lez batzen, / nobiak eukazan onkaiak / eurakaz alabau daien. AB AmaE 146. Amando iauna onkaiz bete-beterik, Riktrudis baiño iru urte lenago il da ioan zan Iaungoikoagana. Ag AL 169.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [merezimendua]: merezi, merezimendu, meritu beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mérito, merecimiento
    fr mérite
    en merit; credit
    port mérito, merecimento

    Entzun:

    Erderazko itz-neurtuari etzioten arkitu meritu edo onkairik aski saritzeko. Otag EE 1883b, 238.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    onkai (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:54 am on 2014/07/29 Permalink | Reply
    Tags: O   

    onik 

    adb. Ongi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ongi] : ongi, ondo, ederki, osasunez, ezbeharrik gabe (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bien
    fr bien
    en fine, well, OKy
    port bem

    Entzun:

    Gizonezkoaren autoa Hondarribiko kanpin batean aurkitu dute. Ertzaintza Pasaia eta Hondarribi arteko mendi inguruan zebilen haren bila, eta duela minutu gutxi batzuk jakinarazi dute onik agertu dela.  [Onik agertu da Hondarribi inguruan galduriko 34 urteko gizonezkoa, Berria.eus (2014-07-29)]

    Onik irtengo al nauk gaixoaldi honetatik! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    onik (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:06 am on 2014/07/07 Permalink | Reply
    Tags: O   

    osti-zaparrada 

    iz.  Udako euri zaparrada itsu-itsua.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    OSTI-ZAPARRADA (G-azp). Ref.: Gketx Loiola; Gte Erd. “Chaparrón de verano. El pueblo confunde osti con Hostia” Gketx Loiola. “Zaparrada itsu itsua dator (V-gip, G-azp-goi), osti zaparrada egin du (G-azp), uri zaparrata handia egin du (BN-ciz)” Gte Erd 111. Normalmente empleado hoy con el sentido de ‘gran cantidad de hostias, golpes’.

    Sinonimoak: iz.
    [zaparrada] : euri-uhar, tzarraka, zapar, zarraswta, erauntsi, indriska, euri-jasa  (hiztegi ezberdinetan ‘zaparrada’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chaparrón de verano
    fr averse d’été, douche d’été
    en summer downpour, summer shower
    port aguaceiro de verão

    Entzun:

    Tribunal Konstituzionalak EPSV pentsio osagarriei emandako osti-zaparradaren ondoren (udako euri zaparradei deitzen zaie osti-zaparrada, ez izan gaizki pentsatuak), Jaurlaritzak eta erakunde finantzariek bat egin dute inor ez dadin pentsioon «gatibu» gelditu. [Gatibu, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-07-04)] (Berria.eus)

    Gernikako bonbardaketan hartu zuen min, eta geroztik, 87. urtean doakion bere bizitza luzean Gernikaz oroitu da, berotik hotzerako aldaketa bortitza zela, antzigarrezko egunsentiak zirela, egun euri-bustien umeltasuna batzuetan, bat-bateko trumoi eta osti-zaparrada bestetan, belaunak oinaze minsorra eragiten zion bakoitzean. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    osti-zaparrada (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:05 am on 2014/06/16 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ostruka 

    iz. ZOOL. Estrutionidoen familiako hegazti estrutioniformea, 2 m-ko altuerakoa eta hego laburrak, lepo eta hanka oso luzeak eta bi behatzez hornitutako oinak dituena. Afrikako sabana eta basamortuetan bizi da. Korrika ibiltzen da (Struthio camelus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ostruka (Dv, A).

    Avestruz. “Autruche” Dv. v. austrutx. Ostruka, huntza, maloiña eta aztorea. Dv Deut 14, 15 (BiblE ostruka; Ol sai-ankaluze, Ker egalper). Larreko abereek, erainsugeek eta ostrukek goresten naute. Dv Is 43, 20 (BiblE ostruka; Ol egalper, Ker abestruz).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) avestruz (Struthio camelus)
    fr autruche
    en ostrich
    port avestruz

    Entzun:

    Min dut, min ahal-adina, aurten herri honetan ezkurrik ez bildua; hala eta guzti, lakari-erdi bat bidaltzen diot; neronek, mendira joan eta bilduak dira banan-banan; ostruka arrautzak adinakoak izatea nahiko nuke nik, baina ez dut handiagorik aurkitu ahal izan. [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ostruka (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel