Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:48 am on 2014/06/05 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ostilika 

    iz. Zeruan, euria ari duenean edo egin ondoren eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri-tantetan errefraktatzen denean agertzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ostilika (G-to; -ill- Bähr OstGp 55), ostilleka (G-to, AN-larr), ostilike (G-goi), ostalika (G-azp-to), ostraillika (Bähr OstGp 55), ostraillaka (G-azp-bet, AN), ostralika (G-azp-goi-to; oz- G-azp, AN), ostreilaka (G; -ella- Lar, Izt 65r, Dv (G), H (G); oztreill- G), ostreillaja (G-goi), ostrelika (G-to), ostreliaka (Izt C 236), ostrilika (G-goi), ostrillaja (G-goi), ostrillaka (G-goi-bet), ostrilake, ostrolika (G-to), ostraillia (G-to), kostrillaka (G-bet), ostrailiki. Ref.: A (ostraillaka, oztralika); Bähr ArcGp 397-398; JMB At (ostilike); Ur, carta a Bon 16-3-1958; Echaide Nav 39.

    Arco iris. “Beste alderdietan ostraillika, ostillika, ostalika” Bähr OstGp 55. Azkue, s.v. oztralika, cita a Araquistain, pero no lo encontramos. v. ortzadar, ostadar, ostarku. Arren señale izango zala odei ondoan agertuko zan ostrilakea. Gco I 95. Jainkoak esan zien, etzuela ugolderik geiago lurrera bialduko, eta bere itzaren sinisgarritzat ostrellaka eman zien. Lard 10. Ostrellaka bat zegoan esertokiaren inguruan. Ur (G) Apoc 4, 3 (Ur (V) ustarkuba).

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [ostadarra]: ostadar, uztargi, ostarku Bizk., ortzadar Ipar./Naf., Erromako zubi Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es arco iris
    fr arc-en-ciel
    en rainbow
    port arco-íris

    Entzun:

    Maite itzazu ostilika guztietako koloreak ebatsi dituzten gautxoriak (moldatua). [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Halako egun batean, esate baterako, ostilika arraroa osatuko da, gortina kiribil gorri, berde, urdin eta egundo ikusi gabeko koloretakoak zabalduko dira zerutik zintzilik itsasoraino (moldatua). [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ostadar (Argazkia: Karobi Photography, @Karhobi)

     
  • Inaki Agirre 7:45 am on 2014/06/04 Permalink | Reply
    Tags: O   

    otamen 

    iz. Jatordu nagusietatik kanpo egiten den janaldi arina. Bideko otamena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [ahamena]: ahamen, ahokada, poxi Ipar., mokadu Heg., kopau Bizk., ahutzeta g.e., ahotara Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bocado, piscolabis [bideko ~ un bocado para el camino]
    fr bouchée, morceau [à manger]
    en snack; bite; light meal
    port boquinha, lanche

    Entzun:

    Hura ostatuari zetxekion, merenduak, hamarretakoak eta gisako otamenak egiteko leku aproposa. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    otamen (FlickrCC, Joxe Aranzabal)

     
  • Inaki Agirre 9:20 am on 2014/05/21 Permalink | Reply
    Tags: O   

    otan 

    iz. Iparra seinalatzen edo adierazten duen burdinazko pieza imandu birakorra, hondoan haizearrosa duen kutxatxo gehienetan kristalezko batean finkatzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘iparrorratz’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    “(L-côte), brújula” A. “Otana da bere baitharik ipharrari buruz itzultzen den orratz bat” Herr 11-9-1958, 1. Mariñelen kart’eta otana. Daranatz EE 1911a, 26. Aintziña, itxasorratz edo otana asmatu aurretik. Euzkel-Egutegi 8-4-1923 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.
    [otan] : iparrorratz, itsasorratz, konpas (Labayru Ikastegia eta UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru Ikastegia eta Word Reference hiztegiak):

    es brújula
    fr (Itsas.) boussole, compas
    en compass
    port bússola

    Entzun:

    Aintziña, itxasorratz edo otana asmatu aurretik. [Euzkel-Egutegi 8-4-1923 (ap. DRA)]

    otan (FlickrCC, Christophe Ducamp)

     
  • Maite 12:31 pm on 2013/12/25 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oles 

    iz. Diosala, agurra; atera heltzen denak egiten duen deia. Olesa eta ate-jotzea da; nor ote dugu? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    oles (V, G ap. A; Lar, Añ, H), olas (Aq sg. A).

    Fórmula de saludo al llamar a la puerta; fórmula de saludo en gral. “(Fórmula de) llamar a la puerta” Lar. “Ahao, llamando”, “hola, interjección” Lar y Añ. “Modo de llamar a la puerta: oles, nor da emen?” Añ (s.v. puerta). “Palabra que se pronuncia para llamar a uno cuyo nombre se ignora” A. Eta iñor bada atean, / oles, oles egiten. Mg in VMg 93 (cf. OLES EGIN). Oles! ta oles! etxekotxoak! Or Eus 141. Oles, ezkonberriak; / Jaungoikoak gabon! Ib. 366.

    (Vc, Gc ap. A). (Sust.). “Invocación” A. Olesa ta ate jotia da: nor ete dogu? Mg PAb 153. Deituten badeustazu errukizko oles ta txistuakaz. Ur MarIl 48. Orregaitik eztozu zeuk be iñori oles edo jeupada bat esateko asmorik artu izan. Ag Kr 72. Oles jakiña, aurpegi ona, / afaria laister gertu. Or Eus 90. Ekin zion Xalbatek oles antzo. Etxde JJ 110. Agertu-olesa egin eban. Erkiag BatB 91. Kristo ta Anima ezkontideen alkar arteko olesak. Gazt MusIx 181.

    Sinonimoak: iz.
    [diosala] : agur; diosal; salutantzia (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es saludo, salutación
    fr salutation, salut
    en greeting, salutation
    port cumprimento, saudação

    Entzun: 

    Nere irudituan, Eske Garai edo Oles Aro asmatu horren giroan sartu behar da pertsonaia honen inguruko usarioa, baina, gure Eske Garaia hagitz ugaria eta zabala da, egun honetara bakarrik mugatzeko. (…) J. M. Satrustegik, bere aldetik, euskal usarioan aspaldi handitik eskeko leloa adierazten duen Olez edo Oles hitzarekin uztartu zigun Olentzeroren hasierako Olen – hori. (…) Euskal usarioan, oles egiteak, holako zerbait esan nahi du: santu edo pertsonaia mitiko baten izen (edo biografia) errukarria inbokatuz (koplatuz) jende izandun guziagan errukia sorrarazi. (…) Baina hortara, Orentzero horrek, denaz ere, gure olesaro horren hasiera adieraziko luke, izanez ere, abenduan hasi eta San Joanak arte, urte erdia oles eginez bizi izan baita gure herritarrik alprojena. (…) Hala eta guzi, Orentzero hori oles aro bihurtzeko, gehisko behartu dira hor kontuak; izan ere, Orentzero baita, nere ustez, misterio honen izen markatu gabea edo jatorrizkoa. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zoaz, kapitaina, ene partetik oles egin daniar erregeari. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Oles, nor da hemen? Añ, Orotariko Euskal Hiztegia

    oles (irudia: zabalganabatuz.org

     
  • Maite 7:58 am on 2013/11/08 Permalink | Reply
    Tags: O   

    orezta 

    iz. Orina, larruazalean eratzen den orban ilun biribila.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [orina] : peka Heg., orainen Bizk., orin Gip., nakan g.e., natu Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es peca, lunar, lentigo
    fr tache de rousseur, grain de beauté
    en freckle; mole
    port sarda, sinal, pinta

    Entzun:

    Orezta bat zuen bizkarrean, eskuinean, erdialdean, bizkarrezurretik gertu, margolari batek margotua bezala, justu han eta ez beherago, justu tamaina hartakoa eta ez ttipiagoa, eta oin muturrekin belarrean jolasten zen. [Orain galdera berriak ditut, Lander Garro (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    orezta (Wikimedia Commons)

    orezta (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:36 am on 2013/10/24 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oinbular 

    iz. ANAT. Giza oinaren erdialdeko zati arkutua, orkatilaren aurrekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [oin-lepoa] : oin-lepo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es empeine
    fr cou-de-pied
    en instep
    port peito m do pé

    Entzun:

    Lehenengo, oinazpi guztia; gero, oinbularra, eta, amaitzeko, taloia eta berna oinazpiarekin lotzen dituen ertza. [Sexua noiznahi, Luis Elberdin (Gaiak, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oinbular (Wikimedia Commons, moldatua)

     
  • Maite 7:44 am on 2013/09/12 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ordoki 

    1. iz. Eremu laua, zelaia. Mesopotamiako zelai eta ordoki ederretan. 2. izond. Laua, berdina. Zola ez dute karrikek arras ordoki. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    iz. Ipar. [zabalaldia]: lautada, zabaldi, zabalgune, zelaidi, meseta Heg., ordeka Gip., zabaltoki Gip.

     izond. Ipar. [laua]: berdin, laño, lau, zelai, arraso g.e., plaun Ipar. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. llanura, planicie (2) izond.  llano, -a; plano, -a; liso, -a
    fr (1) iz. plaine (2) izond. plat, -e
    en (1) iz. plain (2) izond. flat, level
    port (1) iz. planície, planura (2) izond. plano(a), liso(a); llano(a)

    Entzun:

    Badago Bardea imajinatzean desertu bat baino ikusten ez duenik. Hainbat kilometro luzera diren ordokiak, edo hareaz betetako mendi lehorrak.  [Lakua izandako basamortua, Saioa Alkaiza (Berria, 2013-09-06)]

    ordoki (Wikimedia Commons)

    ordoki (FlickrCC, SamFa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel