olana
iz. Liho, kalamu edo kotoizko oihal gogor eta sendoa, aire zabalean dauden salgaiak estaltzeko, kendu-ipiniko aterpeak egiteko, etab.etarako erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. Liho, kalamu edo kotoizko oihal gogor eta sendoa, aire zabalean dauden salgaiak estaltzeko, kendu-ipiniko aterpeak egiteko, etab.etarako erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
adb. (Ipar.) (zah.) Oinuts, oin–has. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
adond. Ipar.
[oinutsik] : hanka hutsik, oin-has, oinutsean, oinutsik, ointuts Ipar., ortutsik Ipar., ortozik Bizk., oinutsg.e.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es descalzo/za
fr pieds nus, nu-pieds
en barefoot, barefooted
port descalço(a)
Entzun:
Denek ortuts zeuden hondartzan, harea kiskaltzen bazegoen ere.
Haren oin ortutsek tipi-tapa jotzen zuten behegaina, eta nire buru gainetik pasatzen. [Pedro Páramo, Juan Rulfo/Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)] (Egungo Euskararen Hiztegia)
Orburua edo alkatxofa (Cynara cardunculus var. scolymus) barazki mota bat da, hosto berdez osatutakoa bihotz mamitsuaren inguruan.
Euskal Herrian Nafarroako Erriberakoa da preziatua. “Tuterako Orburua” Kalitateko Jatorrizko Deiturak babesten du, eta Nafarroako Erriberako 33 udalerritan laboratzen da, batez ere Erriberako hiriburuaren eraginpeko eremuan. “Blanca de Navarra” izeneko mota bakar-bakarrik laboratzen da. Barietate hori besteetatik bereizten duten ezaugarriak bere forma biribildua eta goiko aldean duen zulo zirkularra dira, bere hostoak ez baitira elkartzen lore-burua ixteko. (Wikipedia)
ERREZETAK ORBURUEKIN (sukaldean.com)
@euskaljakintza "orburu" edo "erburu", Tutera aldean hainbeste lantzen den barazkia 🙂
— Danel de Prado (@daneldeprado) June 16, 2013
du ad. 1. Oihuka esan, aldarrikatu. Gaztaina-saltzaileak gaztainak ez ezik, lanpernak, karrakelak eta lapak ere oihuztatzen zituen. 2. Oihuka egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ad.
[oihuka esan] : aldarrikatu, aldarri egin Ipar., kridatu Ipar., pregonatu Heg.
[oihu egin] : alarau egin, deiadar egin, garrasi egin, oihu egin, oihukatu, oihuz egon Ipar., heiagora egin Ipar. g.e., oihutu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) vocear, vociferar, pregonar (2) gritar, clamar, chillar, relinchar
fr crier, proclamer
en shout, clamour for, cry out for
port gritar, clamar
Entzun:
Han bildutakoek euren desadostasuna adierazteko hitz gogorrak oihuztatu zituzten.
iz. BOT. Iridazeoen familiako eta Iris generoko landare belarkara eta bizikorren izen arrunta. Lerro-formako hosto luzeak, eta bukaerako luku batean kokatutako lore more, urdin, zuri edo horiak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da. Lirioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Ahoskera:
iz. ANAT. Muskulu soleoaren eta bikien tendoi batu eta sendoa, orpoan dagoena. Akilesen tendoi ere esaten zaio. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Akilesen tendoia, Akilesen zaina edo tendoi kalkaneoa orpoko tendoia da. Oin zolako giharra, gihar gastroknemioa eta gihar soleoa orpo hezurrari lotzeko funtzioa du. (Wikipedia)
Sinonimoak: iz. ANAT.
[orpazurda] Akilesen tendoia, Akilesen zaina edo tendoi kalkaneoa (Wikipedia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es tendón de Aquiles
fr tendon d’Achille
en Achilles tendon
port calcanhar
Hau amorrua!! Berasaluzek orpazurda apurtu du! [De Rerum Natura, Zaldieroa (Berria, 2013-04-30)]
iz. Horizontea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[horizontea] : hodeiertz, horizonte, odaiertz, zeruertz, zerumuga, marboil neol., ikusmuga g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es horizonte
fr horizon
en horizon
port horizonte
Egun epel zoragarria, gardena eta argitsua; zuhaitzen artean armiarma sare ixpien modukoak zebiltzan hegan, aire lehor eta garbiari dirdaia zerion eta gauza guztiei esmalte fin eta leuna ematen zien aire hark, halako eran non ostertzean ageri zen guzti-guztiak akuarelaz edertua ematen baitzuen. [Eszterren ondarea, Sandor Marai / Ander Irizar (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ostertzean ez dira zerua eta itsasoa bereiziko, hegomendebaldeko haizeak eta behelaino zerrendek, itsaso izurtuak eta lanbro iraunkorrek goia eta behea batu eta berdinduko baitituzte. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply