Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:30 am on 2012/06/13 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oroipen 

    iz. 1. Oroitzapena, oroimenean gordetzen den eta gogora etortzen den iraganeko irudia. Horra bada sei urtez gerozidatzitako oroipenak. 2. Oroimena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [oroitzapena]
    gogoramen, gogorapen, gomuta Bizk., akordu g.e., memoria g.e.,oroi g.e., oroimen g.e., oroitza g.e., oroitzapen Ipar. jas.
    [oroimena]
    g.e. gogo, memoria, oroimen, oroitzapen, memorio Ipar.,gomuta Bizk., gomutapen Bizk., oroite g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) memoria (2) recuerdo
    fr (1) mémoire (2) souvenir
    en (1) memory (2) memory, remembrance

    Galdako Gogora ekimenaren bidez, gaur gerra aurreko umeen oroipena izango da protagonista, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, 19:00etatik 21:00etara. (Galdako Gogora)

    oroipen (#galdakogogora)

     
  • Maite 7:49 am on 2012/04/03 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oliaran 

    iz. Oliba, olibondoaren fruitua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [oliba]
    oliba (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es oliva, aceituna
    fr olive
    en olive

    Omiasainduz asten dituk Bausko neskatxak zaku ta zorro, oliaran gorrixka ta gingilkara betetzen. [Mireio, Nikolas Ormaetxea, “Orixe” (1930)] (Klasikoen gordailua)

    oliaran (FlickrCC, ecstaticist)

     
  • Maite 9:23 am on 2012/03/31 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oroimen 

    iz. 1. Ikusi, entzun, ikasi, sentitu direnak gogoan gordetzeko eta gogoratzeko ahalmena; gogoa, iraganeko oroitzapenen gordelekutzat hartua. Gure oroimen ahularen lagun etorri den liburua. 2. Oroipena, oroitzapena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ikasitakoak-eta gogoan gordetzeko ahalmena]
    gogo, memoria, oroitzapen, memorio Ipar., gomuta Bizk., gomutapen Bizk., oroipen g.e., oroite g.e.
    [oroitzapena]
    g.e. gogoramen, gogorapen, oroipen, gomuta Bizk., akordu g.e., memoria g.e., oroi g.e., oroitza g.e., oroitzapen Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) memoria (2) recuerdo
    fr (1) mémoire (2) souvenir
    en (1) (ahalmena) memory (2) (oroitzapena) memory, remembrance

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 12:29 pm on 2012/03/24 Permalink | Reply
    Tags: O   

    orbain 

    iz. 1. Ebakiondoa, ebaki edo zauri batek osatu ondoren larruazalean uzten duen seinalea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ebakiondoa]
    arraiza, ebakiondo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cicatriz, costurón
    fr cicatriz, costurón
    en scar

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:47 am on 2012/03/05 Permalink | Reply
    Tags: O   

    orakada 

    iz.  Bizk. ‘besarkada’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [besarkada]
    besarka, besarkada, laztan, besarkaldi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es abrazo
    fr embrassade, brassée
    en embrace, hug

    Ez leuke batek pensamentu loi, orakada zikin eta berba atsitubetan jausi gura. Astar II 16.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    orakada (FlickrCC, coofdy)

     
  • Maite 8:47 am on 2011/11/01 Permalink | Reply
    Tags: O   

    Omiasaindu 

    iz. Santu guztien eguna. Domu Santuru egunean hilerrian biltzen gara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [Domu Santu]
    Domu Santu Bizk., Domu Santuru Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es festividad de Todos los Santos, día de Todos los Santos
    fr toussaint
    en All Saint’s Day

    Ezko argi piztuen erdian hegats prekariotik dilindatzen zuen, Omiasaindu bezperan mexikarrek karriketan pasearazten zituzten zapi beltzez estaliriko kaskezurraren aldamenean. [Ezer gabe hobe, Itxaro Borda (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:41 am on 2011/09/09 Permalink | Reply
    Tags: O   

    onil 

    iz. Inbutua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [inbutua]
    inbutu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es embudo
    fr entonnoir
    en funnel

    Gero, pareten jira guztian, ohol batzuen gainean eta baita mahai azpietan ere, koipez itotako mundu oso bat pilatzen zen; baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, onil zabalak, ganibet eta aihotzak gakoetatik zintzilik, ziriak eta okela urdaiz betetzeko burruntziak ilaretan. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    onil (irudia: ElPlop.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel