Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:20 am on 2012/10/30 Permalink | Reply
    Tags: O   

    olarro 

    iz. ITSAS. Itsaso zabaleko olatu txikia.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Edorta Jimenezen hitzetan:

    Itsaskirria eratzen denero ageri ohi diren uhintxo horiexek, urazaleko alegiazko larretan belar azula jaten ari diren bildots zuritxoak.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ola pequeña en mar abierto (Elhuyar Hiztegia); cordero, espuma de la ola. Ref. a la que rompe en mar abierto. (Labayru ikastegia)
    en small wave in open sea
    port onda pequena em mar aberto

    Haize min eta zakarra egingo du eta itsasoak gogor jasoko ditu olarroak eta fumetak. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001) Orr.: 165] (Ereduzko Prosa Gaur)

    olarro (FlickrCC, Tindo2)

     
  • Maite 7:27 am on 2012/10/16 Permalink | Reply
    Tags: O   

    opa 

    iz. 1. Nahia, desira. Bete dira nire opak. 2. Eskaintza, oparia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [nahia] borondate, desira, gura, nahi, nahiera, nahikari, nahikunde, desirkunde Ipar., desio Heg., agiantza L-BN, nahikida g.e., nahitasun g.e., nahikun Bizk. g.e., aiho Zub. g.e., olde Ipar. zah.

    [eskaintza]
    eskaintza, ofrenda

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) deseo (2) ofrenda, ofrecimiento
    fr (1) désir (2) offrande
    en (1) wish, desire (2) offering
    port (1) desejo (2) oferenda

    Nik horixe opa diet, hain zuzen, gure seme-alabei: ez dezatela inoiz zer nahi eta zer desiraturik falta izan. [Itsasoan euri, Joxerra Garzia (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zaldunak ezingo ebala ondo artu baño, bere edertasunan opa gozua. Etxba Ibilt 476. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 9:16 pm on 2012/09/08 Permalink | Reply
    Tags: O   

    olatu 

    du ad. (Ipar.) Ematu, hezi. iz. 1. Haizeak itsasoaren gainazalean sorturiko uhina. 2. (hed.) Kolpeka eta indarrez datorrena. Eta berrizaleek eragin duten iraultza ez da sorterrian, Frantzian, atertzen, mugak ez baititu haren olatuak gelditzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [uhina]
    baga, uhin, tirain Ipar., naia Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ad. domar, adiestrar, domesticar, amansar iz. (1) ola; onda (2) ola, oleada
    fr iz. vague
    en iz. wave
    port iz. onda

    abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 8:04 am on 2012/09/06 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oilarite 

    iz. (Ipar.) Argi-urratzea, egunsentia. Nola erori zinen artizarra, goizean goiz, oilaritean sortzen eta ilkitzen ohi zinena? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. jas.
    [egunsentia]
    alba, argitze, argi-urratze, egunsenti, egun-txinta, goiz-alba, goizalde, argi-zirrinta Ipar., goiztiri Ipar., egunabar Bizk., argi-haste Ipar./Naf., artatse jas., arturratze jas., goizabar jas., argi-alba g.e., eguantz g.e., eguntze g.e., argiaren begi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amanecer, alba, (hora del) canto del gallo
    fr aube
    en dawn
    port amanhecer, alvorecer, aurora

    Zeren ordu hura heldua ez ezik iragana ere izan baitzitekeen orduko, eta zeren abiaturik egon bainintekeen, halatan eta ezustean, neure bizitzako argi-urratzerik eta oilariterik gabeko gau beltzik beltzenean eta izugarrienean barrena… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oilaritea Algortako portuan (CC @uhandrea)

     
  • Maite 12:43 pm on 2012/07/21 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ordiziar 

    izond. Ordiziako herritarra.

    Ordizia Gipuzkoa erdi-hegoaldeko udalerri bat da, Oria haranaren goialdean kokatua. Historikoki Goierri eskualdeko herri nagusia izan da zerbitzuen aldetik; gaur egun, Beasainekin batera du eskualdeko nagusitza hori.

    Mugakide ditu iparraldean Itsasondo eta Beasain, ekialdean Itsasondo, Arama eta Zaldibia, mendebaldean Beasain eta hegoaldean Lazkao. XX. mendean Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak izandako hiri eta industria garapenaren ondorioz, hiru udalerri horien arteko mugak lausotu dira, hiruren erdian CAF fabrika handia jarrita. Hala, bada, hiru herriak elkarren segidan daude, bereiziko dituen eraikuntzarik gabeko etenik gabe. (Jarraitu irakurtzen Wikipedian)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es natural de Ordizia; ordiziarra; ordiziano, -a
    en from Ordizia

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 6:42 pm on 2012/07/18 Permalink | Reply
    Tags: O   

    orduan 

    1. adb. Une edo garai hartan edo horretan. Bai ederki bizi ginela orduan. Eseriko dira orduan kai ondoan dauden mahai luzeetan, eta ekingo diote kantuari. 2. lok. Kasu horretan, hortaz. Zer esan behar dugu orduan? Zu ez omen zara etorriko bilerara; idatziz eman beharko duzu, orduan, zeure iritzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: lok.
    [hortaz]
    bada, beraz, hala, hala bada, halaz, horrenbestez, hortaz, halatan Ipar., arren Zub., ba Heg. beh., halandaze Bizk. g.e., halakotz Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) entonces; en aquel tiempo; a la sazón, en aquella ocasión (2) entonces, por consiguiente, en tal caso, según eso
    fr (1) alors, en ce temps-là, à ce moment-là (2) par conséquent, ainsi
    en (1) (just) then, (just) at that moment, at that time (2) then

    Ez nuen uste orduan eta ez dut uste orain (Elhuyar Hiztegia)

    Zu ez omen zara etorriko bilerara; idatziz eman beharko duzu, orduan, zeure iritzia (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 10:43 am on 2012/06/20 Permalink | Reply
    Tags: O   

    okakatu 

    1. zaio/du ad. Higuina eman, higuingarri gertatu. 2.  Aspertuta egon.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1. “(R), repugnar” A.

    2. “Okakatuik dagó, está aburrido” Iz Ulz.

    Sinonimoak: ad.
    [higuindu] higuindu, nazkatu, nardatu, higuina/nazka/narda eman, higuingarri/nazkagarri/nardagarri gertatu (Elhuyar Hiztegia)
    [aspertuta egon] asper-asper eginda egon, aspertuta egon

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) repugnar (2) estar aburrido, -a
    fr (1) dégoûter, répugner
    en (1) to revolt, to disgust (2) to be bored
    port (1) repugnar, rejeitar, repelir (2) estar tedioso(a)

    Okakatua nago haren tema horrekin. [Santi Leoné, @ororostorm]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel