Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:55 pm on 2010/12/24 Permalink | Reply
    Tags: O   

    Olentzero 

    Euskal Herriko pertsonaia, Gabon-gaua eta neguko solstizioa irudikatzen duena. Kristautasunaren aurreko pertsonaia da. “Onentzaro”, “Onontzaro” edo “Orentzaro” izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; “gauza onen garaia” edo “eskean ibiltzeko garaia” (oles egitea euskal kopla zaharretan agertzen da eta eskean ibiltzea da; hortik oles-aroa) esan nahi omen du. Jesusen jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren arabera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hobe bai, inozentzia galdu ez banu aspaldi eta oraindik ere Olentzero zernahitarako gauza dela sinetsiko banu. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Olentzero (FlickrCC, caravinagre)

     
  • Maite 2:35 pm on 2010/12/07 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oroitu 

    da/du ad. Gogora etorri, gogora ekarri. Oroit gaitezen euskalkiak gero eta gehiago bereizten ari zaigun mugaz. Oroit dezadan hainbeste argitaraldi izan dituen liburu hura. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [gogoratu]
    burura ekarri, burura etorri, bururatu, gogora ekarri, gogora etorri, gogoratu, gomutara ekarri, gomutatu, akordatu Heg. beh., oroit Ipar., gomuta izan Bizk., gomutaratu Bizk., ohartu Zub. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es recordar, memorar
    fr (se) rappeler, se souvenir
    en to remember

    Ez nuen deus oroitu nahi, ez nuen deusez gogoetatu nahi, ez nuen deus desiratu nahi. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:51 pm on 2010/11/28 Permalink | Reply
    Tags: O   

    okaran 

    iz. BOT. 1. Aranondoaren fruitua. Kolore eta tamaina desberdineko drupa da, azala leuna eta perikarpoa mamitsua eta gozoa duena. Freskoa, sikatua, konfitatua edo marmeladan kontsumitzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 4:27 pm on 2010/11/03 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ospakizun 

    iz. Zerbait ospatzea; zerbait ospatzeko antolatzen den ekitaldia edo jaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    ja お祝い (oiwai)

     
  • Maite 7:33 am on 2010/09/08 Permalink | Reply
    Tags: O   

    otto 

    iz. osaba.

    Sinonimoak: iz. Ipar. beh.
    [osaba]
    osaba (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tío
    fr oncle
    en uncle

    -Ixabel, erran agur otto Joanesi! [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:45 am on 2010/08/07 Permalink | Reply
    Tags: O   

    onginahi 

    iz. Besteenganako nahi edo borondate ona.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ondonahia]
    ondonahi, ongura g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es buena voluntad, benevolencia; amor
    fr bonne volonté, bienveillance
    en benevolence

    Sekula ez zuen ulertu, sinetsi, onartu ahal izango nire portaera onginahiaren edo, beharbada, onginahi tentelaren ondorioa izan zela. [Durduzaz eta dardaraz, Amélie Nothomb / Joxan Elosegi (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:25 am on 2010/07/25 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oinaztu 

    Energia altuko deskarga elektriko argitsua, elektrizitatez kargaturiko hodei batetik lurrerakoa, hodei batetik besterakoa nahiz hodeian bertan kargaturiko bi punturen artekoa izan daitekeena.Tximista izenaz ezagunagoa den fenomeno atmosferiko orokorrak bi alderdi ditu: bata argitsua, tximista edo oinaztura deitua (sigi-sagan hedatzen den argi-izpia) eta bestea akustikoa, trumoia deitua. [moldatua] (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel