Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:08 am on 2010/07/17 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oroilore 

    iz. BOT. Boraginazeoen familiako eta Myosotis generoko landare belarkaren izen arrunta. Tamaina txiki edo ertaineko landareak dira eta kolore urdin, zuri edo arrosako lore txikiak dituzte. Zenbait espezie apaingarri modura landatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: Myosotis (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegietan):

    es nomeolvides (Myosotis sp.)
    fr ne m’oubliez pas, myosotis
    en forget-me-not

    Gizon txikia zen, orinez josia zeukan buru soilduko azala eta begiak hits eta zurbil, oroilore zimelduen koloreko. [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oroilore (FlickrCC, martius)

     
  • Maite 7:41 am on 2010/07/13 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oies 

    izond. 1. Zakarra, ongi landu gabe egina dena, fintasunik ez duena.

    Sinonimoak: trakets, trauskil (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es basto, -a; brusco, -a; grosero, -a
    fr rustique, grossier, -ière
    en uncouth, vulgar, coarse, brusque

    Hiritartasun-kontzientzia oso handia zuen; hiriarekiko harremanetan elkarren arteko errespetuan bizi nahi zuen, eta min ematen zion berak baserritar oies deitzen zien horietakoek irain zezaten. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:37 am on 2010/05/23 Permalink | Reply
    Tags: O   

    or 

    iz. Zakurra. (Harluxet Hitzegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:24 am on 2010/02/05 Permalink | Reply
    Tags: O   

    opil 

    iz. 1. Irinezko orea labean errez egiten den ogi-moduko biribila eta txikia. 2. Horren itxurako gauza. • barneko opil. (Ipar.) Larritasuna. • ORE BATEKO OPILAK IZAN. Berdinak izan.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ogi txiki (2) erro, orpo (3) larritasun, ezinegon. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es torta; panecillo / nudo en el estómago; pena, aflicción (en sentido real y figurado)
    fr galette, petit pain
    en (bread) roll; bun; bap

    Geltoki ezezagun batera iritsi berri, hara umeak eta beste zereginik ez duten jendeak ilaran, horra musika banda ilararen aurrean, hona inguruko neskarik lirainenak loreak eta opil tipikoa geuri eskaintzen musu merkeekin batera. [Europako mugetan barrena, Edorta Jiménez (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)


    San Blas opila (Goiena.net)

     
  • Maite 7:30 am on 2010/01/28 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oski 

    iz. Zapata.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: oski iz.
    [zapata]
    oinetako, zapata (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es zapato
    fr soulier, chaussure
    en shoe

    Ikusi genion aldaketa bakarra, handik laster, Peko Arrüan erosi zuen azeri larruzko oski berri parea izan zen.  [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oski (FlickrCC)

     
  • Maite 3:54 pm on 2009/12/24 Permalink | Reply
    Tags: O   

    orrits 

    iz. Asko eta ongi jaten den jaia. Simposium zeritzoten oturuntza eta orrits ospetsuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: oturuntza, ospakizun, jaialdi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es comida, banquete
    fr repas, banquet
    en banquet, meal

    Hala berean, San Joan eguna zen moroen arteko festegunik handiena; eta guk bezelaxe, suak pizten zituzten kaletan, gainetik jauzika arima garbitzeko; eta beren orrits, kanta eta dantza zaharrez ospatzen zuten egun handia.

    [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:21 pm on 2009/11/28 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ondamu 

    iz. jas. Norbaitek, berak ez duen eta nahi duen zerbaiten jabe denaren aurka duen damua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [bekaizkeria] bekaizkeria, espa Heg., bekaizgo Ipar., janiza Ipar., jelosia Ipar., jeloskeria Ipar., jeloskortasun Ipar., inbidia beh., bekaitz jas., iztergaitz g.e., bekaizti Ipar. g.e., jelosgoa zah., bekaiztasun Ipar. zah. (UZEIren sinonimoen hiztegia)

    Bekaiztiak ez du aitortu nahi izaten bere ondamurik: hala dela ikustarazteak baino min handiagoa ez dio ezerk ere egiten. (Bekaizkeria: lehia horretan beti gara galtzaile, Consumer Eroski)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel