Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:47 am on 2016/02/03 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sufragista 

    HIST. 1. iz. eta izond. XIX. me.an eta XX. m.aren hasieran, Britainia Handian batez ere, emakumeari botoa emateko eskubidea aitortzea eskatzen zuten emakumeei ezarritako izena. 2. izond. Hauei dagokiena. Mugimendu sufragista. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sufragista
    fr adj partisan(e) du droit de vote pour la femme; mƒ partisan m, -e ƒ du droit de vote pour la femme
    en (defensor del voto femenino en siglo XX) suffragist adj; (der: partidario del voto femenino) suffragist
    port sufragist

    Entzun:

    Emakume Susan BY Anthony (1820-1906) amerikar feminista eta sufragista aipatzen da hemen. [Deabruaren hiztegia, Ambroise Bierce / Xabier Olarra (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sufragista (Argazkia: Joxe Aranzabalen Twitterretik hartua)

     
  • Maite 12:59 pm on 2016/01/09 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sakabanaketa 

    iz. Sakabanatzeko ekintza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [dispertsioa]: dispertsio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dispersión, diseminación
    fr dispersion, dissémination
    en dispersal, dispersion
    port dispersão

    Entzun:

    Joseba Azkarraga eta Teresa Toda Sareko bozeramaileek agerraldia egin dute Areatzako karpan. Todak esan du manifestazio “oso jendetsua” espero dutela Bilbon. “Etorri ez direnek ere espero dugu hurrengo hilabeteetan presoen eskubideen alde egiteko bat egingo dutela”, esan du, eta gaineratu “alderdi berriekin” ere bilduko direla sakabanaketaren “harri handia mahai gainean jartzeko”, Bilbo eta Baiona, jendetza jasotzeko prest (Berria.eus)

    sakabanaketa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:48 am on 2015/12/22 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sute 

    iz. Ustekabean edo eraginda piztutako su handia, indarra hartu ondoren berez erre beharko ez lukeena erretzen duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sute] : su, sualdi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es incendio
    fr incendie
    en fire; [apropos sortutakoa] arson
    port incêndio

    Entzun:

    Ohartarazpena egina zuten larrialdi zerbitzuek: basoetan suteak pizteko arriskua handia izango zen asteburuan, tenperatura altuen, hego haizearen eta azken asteetako lehortearen ondorioz. Eta aurreikuspena bete egin da. Bi sute handi piztu ziren larunbatean, Igeldon bat (Gipuzkoa) eta Igantzin bestea (Nafarroa), mendietan biak; gau osoa sugarrak kontrolatu nahian aritu ziren suhiltzaileak, eta atzo eguerdian hartu zituzten mendean bi suteak.  [Gutxienez 250 hektarea erre dira Igantziko sutean, eta 200 Igeldokoan, Maite Asensio (Berria.eus, 2015-12-21)]

    sute [Igeldon hainbat etxe hustu behar izan dituzte sutearen ondorioz. Juan Herrero / EFE, Berria.eus-etik ekarria]

     
  • Maite 10:06 pm on 2015/11/26 Permalink | Reply
    Tags: S   

    santujale 

    izond. Jainkojalea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [santujalea] : jainkojale (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. santurrón, -ona, beato, -a, chupacirios
    fr izond. bondieusard, -e, bigot, -e ; grenouille de bénitier
    en ADJ (= )sanctimonious
    port adj santarrão(ona)

    Entzun:

    Eman niri bihurri amarrutsu bat santujale ments baten ordez, nahi duzunean. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    santujale (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:43 pm on 2015/09/01 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sanjatu 

    ad. Aldatu.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [aldatu]: aldatu, mudatu Ipar., kanbiatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (Ipar.) cambiar
    fr varier, modifier
    en to change; to modify; to alter; to vary
    port mudar

    Entzun:

    Orain Husseinen estakuruak joanak baitira, politika hori sanjatu dute. [Herriak eta gizonak, Sinadurarik gabe (2003-11-27, 2. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sanjatu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:49 am on 2015/08/22 Permalink | Reply
    Tags: S   

    smartphone 

    iz. Telefono mugikor mota bat da, plataforma informatiko batean oinarritutakoa. Honek datu bilketa handiagoak eta ordenagailuen antzeko ekintzak egitea ahalbidetzen du. «Adimentsu» adjektiboa ezartzen zaio ordenagailu eramangarri bat ere ordezkatzera hel daitekeelako. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [smartphone]: telefono adimendun (Euskalterm); telefono adimentsu (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es smartphone; teléfono inteligente
    fr téléphone intelligent
    en smartphone

    Entzun:

    Smartphone berria erosi dut, pantaila handia eta punta-puntako teknologia duena.

    smartphone (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:31 am on 2015/08/08 Permalink | Reply
    Tags: S   

    streaming 

    iz. Internet bidez soinua edo bideoak era jarraituan transmititzeko teknika; hau da, hartzaileak fitxategia erreproduzitu dezake ordenagailura guztiz deskargatuta izan gabe.

    Wikipedian:

    Internet bidez egiten den bideo eta soinuaren banaketa da. Zerbitzariak aldez aurretik grabatutako fitxategiak edo uneko ikuskizunak zuzenean eskain ditzake. Bere ezaugarririk nabarmenena da informazioa jaso bitartean ikuska edo entzun daitezkeela fitxategiaren deskarga bukatu beharrik gabe. (Jarraitu irakurtzen)

    Sinonimoak: iz.
    [streaming] : datu-korronte

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es streaming
    fr diffusion en flux; streaming
    en streaming

    Entzun:

    Streaming bidez ikusi genuen U2 taldearen azken kontzertua.

    streaming (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel