Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:44 pm on 2015/01/24 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sareko etiketa 

    Banaketa-zerrendetara, berri-taldeetara eta oro har lineako zerbitzuetara mezuak bidaltzean bete beharreko jendetasunezko arauak edo manerak, esate baterako, mezu iraingarririk ez bidaltzea, formatu soilak erabiltzea irakurleek ikusteko arazorik izan ez dezaten…  (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [sareko etiketa] : netiketa  (Wikipedia)

    Wikipedian:

    [netiketa] Interneteko eztabaidetan, eta bereziki, posta elektronikoa edo posta zerrendetan[1] erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak dira netiketa. Ingelesez netiquette esaten zaio eta net (sare) eta etiketa berbak batzetik sortzen da

    Hona, zenbait erreferentzia lanetan aipatzen diren netiketa arauetako batzuk, Jabi Zabalak [2] eta Joxe Aranzabalek [3] bilduak.

    1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko, egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du nahi horrelako zerrendetan egotea. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu.
    2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria. Pertsona guztiek ez dute banda zabalera erosoa beren konexioan, eta Mb 1etik gorako gauzak jaistea oso astuna bihur dakieke. Era berean, postontzi elektronikoa ere gainezka jar dakieke pertsona horiei.
    3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.
    4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak jakin dezan zer programa beharko duen dokumentua irekitzeko. “Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Wordekin irekitzeko”.
    5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.
    6. Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatuan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.
    7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kendu iezaiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
    8. Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.
    9. Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati bidaltzea mezu bat, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: “Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita”.
    10. Ez sinetsi hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es etiqueta de la red, ciberurbanidad, ciberetiqueta
    fr nétiquette
    en netiquette
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Entzun:

    Posta-zerrendako jarduna errespeta dezaten, sareko etiketa edo netiketa arauak ipintzea erabaki zuten.

    sareko etiketa edo netiketa (Irudia: baw2012.pbworks.com)

     
  • Maite 9:20 am on 2014/12/07 Permalink | Reply
    Tags: S   

    saldo 

    iz. 1. Izaki bizidunez osatutako talde handia. Jende-saldo ederra bildu zen. 2. KONT. Kontu batean, zorraren eta hartzekoaren arteko diferentzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.

    [taldea]: alde, meta, mordo, multzo, pelotoi, pila, sail, talde, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., ate Zub., montoi beh., sarda g.e., tropel zah., murru Ipar. g.e., saihera Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., tegi Bizk. g.e., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (GN/Ipar.) multitud, grupo de personas; grupo de animales, rebaño, manada, piara; [arrainak] banco (2) iz. (Z) (izen-sintagmaren aurrean) montón, cantidad grande; abundancia (3) iz. (Kont.) saldo
    fr troupe, foule (2) (Kont.) solde
    en [jendea] throng, crowd, multitude, pack; [animaliak] flock, herd, pack (2) (Kont.) balance
    port (1) multidão; rebanho, manada (2) monte, montão (3) (Kont.) saldo

    Entzun:

    Aingeru saldo handi bat Jaungoikoaren kontra matxinatu zenean, errebeldeak hitzen esanahiak aldatzen hasi ziren etsaia nahasteko, eta, borrokaren unerik latzenean, bi hizkera-modu entzuten zituzten zeruko mendi-ibarretan, ez zekitelarik beltza zioenak zuri ote zioen, behatza esaten zuenak bihotza adierazten zuen. [Matxinada, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-11-29)] (Berria.eus)

    saldo (FlickrCC, Guzmán Lozano)

    saldo (ERP manager)

     

     
  • Maite 12:29 pm on 2014/11/01 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sagu-azpikoa 

    iz. INFORM. Ordenagailuko saguaren azpian ipintzen den tapiza, haren mugimendua areagotzen laguntzen duena.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es alfombrilla del ratón, alfombrilla posa ratón, posa mouse, almohadilla de ratón, tapete para ratón, tapete para mouse
    fr tapis de souris
    en mousepad
    port mousepad, tapete ou esteira do mouse ou rato

    Entzun:

    Ez dut gustuko sagu-azpikorik gabe ibiltzea; askoz ere erosoago egiten zait saguaren mugimendua sagu-azpikoa erabiltzen dudanean.

    sagu-azpikoa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:38 am on 2014/10/25 Permalink | Reply
    Tags: S   

    saio-bukaera 

    iz. INFORM.  Informatika zerbitzu bateko sarbide pertsonala itxi, zeina aldez aurretik, saio-hasiera bidez baimendua izan den.

    Sinonimoak: iz.
    [saio-bukaera] : log out (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Wikipedia eta Word Reference hiztegiak):

    es salida del sistema
    fr fermeture d’une session
    en log out, log off
    port logout, logoff

    Entzun:

    Cookie iraunkorrak: erabiltzailearen gailuan gordetzen diren cookie-ak dira. Cookie-mota honen bidez, nabigazio-informazioa berreskura daiteke hurrengo bisitan. Iraungitze-epe jakin bat izan ohi dute, saio-bukaera baino luzeagoa. Aukera ematen digute, adibidez, zure hobespenak (esaterako, herrialdea eta hizkuntza) kontuan hartuta zure bisitak pertsonalizatzeko. [Mondragon Corporationen cookiei buruzko politika, Mondragon Corporation)

    saio-bukaera (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:09 am on 2014/10/18 Permalink | Reply
    Tags: S   

    saio-hasiera 

    iz. INFORM. Denbora banatuko sistemetan erabiltzaileak sisteman sartzeko erabiltzen den prozedura. Kontrako prozedurari saio-bukaera esaten zaio.  (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [saio-hasiera] : log in  (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es entrada de identificación, entrada en el sistema
    fr ouverture d’une session
    en log in, log on

    Entzun:

    Saio-hasieraren egiaztapena erabil dezakezu Twitter kontuaren segurtasuna areagotzen laguntzeko. Betiko erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili beharrean, aldi baterako pasahitza erabiltzen da BlackBerry telefonoko Twitter aplikazioan saioa hasteko. Aldi baterako pasahitzak ordubeteren buruan iraungitzen dira. [Blackberryren erabiltzailearen gida, blackberry.com)

    saio-hasiera (Gaurko hitza, CC)

    Log in (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:22 am on 2014/09/13 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sentikur 

    iz. ASCII karaktereekin egindako irudia, albo batetik begiratuta, giza aurpegiaren itxura duena. Aurpegiaren espresioarekin bidaltzaileak bere gogo-aldartea adierazten du. (Euskaltermen, ‘begitarte’ eta ‘aurpegiera’)

    Wikipedian:

    Sentikur edo emotikonoa oinarrizko ASCII karaktere errenkada (edo irudi txikia) da, hala nola :-), ;o), ^_^ edo :-(, giza aurpegiera edo sentimendu bat irudikatzeko balio duena. Horregatik Aurpegiera izena ere hartzen dute. Sentikurrak interneten erabiltzen den para-hizkuntzaren zati da; e-posta mezuetan, internet foruetan, berehalako mezuetan (txat edo mezuketak) erabiltzen dira, esaldi motz eta bakunak erabiltzen direnez gaizkiulertuak saihesteko. Hainbat lekutan Irrifartxo ere erabiltzen da.

    Sentikurrak ulertu edo irudikatzen duten sentimendua ikusteko, burua ezker aldera okertu behar da. Horrela, sentikur oinarrizkoena 🙂 da, non : begiak diren, – sudurra eta ) ahoa. Sarri begi-aho bikotea bakarrik agertzen da, hau da 🙂 ikurra.

    Zutikur edo bertikonoak Asia ekialdeko sentikurrak izendatzeko erabiltzen dira, burua ez baita ezker aldera okertu behar irudia ulertzeko.

    Oinarrizko sentikurrak:

    
    
    Jarraitu irakurtzen Wikipedian...

    Sinonimoak: iz.
    [begitarte] : begitarte, aurpegiera, emotikono (Euskalterm eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es emoticón
    fr emoticon
    en emoticon

    Entzun:

    Bere aldartea adierazteko, maiz sentikurrak erabiltzen ditu. Zoritxarrez, azkenaldian gehien erabiltzen duena tristura adierazten duen aurpegiera da.

    sentikur (ClipArtBest.com)

     
  • Maite 8:32 am on 2014/08/23 Permalink | Reply
    Tags: S   

    suebaki 

    iz. INFORM. Sare pribatuaren eta Interneten artean jartzen den segurtasunezko hardware- eta/edo software-sistema, baimenik gabeko inor sar ez dadin sare pribatuan. (Euskalterm) | iz. Sutea gertatzen denean sua zabal ez dadin mendi eta basoetan landaredirik gabe eratzen den zerrenda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Gehiago jakiteko:

    Firewall edo suebakia oinarrizko aldez aurretiko neurria da, sareko segurtasuna hobetzeaz gain, kontrolerako eta zentsurarako erabili daitekeena. Gaur egun ordenagailuak etengabe daude Internetera konektaturik, milaka programa arriskutsu eta kaltegarrien eskuetatik gertu. Hauek ordenagailua gainkargatzen dute, izorratzera heldu arte. Ez badugu firewall bezalako oinarrizko segurtasunik ordenagailuan, datuak baita etxeko sarea hondatu daiteke. Dena dela, suebakiak ez dira segurtasun arazo guztientzako soluzio. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

    [kontrasua]: kontrasu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cortafuego, cortafuegos [zanja del monte] (2) INFORM. cortafuegos, servidor de seguridad
    fr (1) coupe-feu (2) INFORM. coupe-feu, pare-feu
    en (1) firebreak, fire line (2) INFORM. firewall
    port barreira para conter incêndios

    Entzun:

    1. Ona da suebaki bat instalatzea.
    2. Arrotzei ateak itxi: ADSL, haririk gabeko konexioa badugu edo ordenagailu eramangarriarekin sare publikora konektatzen bagara, suebaki bat instalatu. [Teknologia erabiltzea arriskutsu zaie gobernuen aurka borrokan ari direnei, Edu Lartzanguren (Berria, 2004-11-14)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    suebaki (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel