Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:25 pm on 2009/02/28 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sopikun 

    iz. Delituaren egile izan gabe, aurretiazko edo une bereko ekintzen bidez delitugintzan parte hartzen duena, konplizea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gaizkide, okerkide, konplize, lagunkide, lagun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beren ordezkatzaile-izaeraz abusatuko balute, kargua utziaraziko zaie atzera etxera bidaliz; haiek beren nagusiaren aurrean salatzea ere badago, eta hartara hau haien epaile edo sopikun bihurtuko litzateke.[Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:34 am on 2009/01/20 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sarrakio 

    iz. Ikara, izua. Sarrakioa sartu.

    Sinonimoak: izu, izudura, beldur-ikara, izulaborri, laborri, zukurutz.

    Ez nintzen neure buruaren jabe, sarrakio zorrotz batek urraturik neukan barrena, aztoratuta nengoen eta zainak airean nituela, gizon haren mende ikusten bainuen neure burua. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi]

     
    • Lander 10:56 am on 2009/01/26 Permalink

      Hitz hau ez nuen sekula entzuna… Bide batez zorionak, egunero-egunero begiratzen dut zuen bloga, hitz berriak ikasteko gogoz.

    • euskaljakintza 11:43 pm on 2009/01/26 Permalink

      Ez dakizu ze poza ematen duen hori entzuteak, benetan! Mila esker zure iruzkinagatik, Lander!
      Aaaa! Aitortu beharrean nago nik ere ezezaguna nuela hitza. 😉

  • Maite 12:49 am on 2009/01/12 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sastada 

    iz. Orratzez nahiz bestelako tresna sarkorrez egindako zauria.

    Sinonimoak: zizta, ziztada, sastako, zimiko, zirikada, kroskada, sablada, zulakada, zulaketa, labainkada, labankada.

    Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu.[Korapiloak, Jasone Osoro]

     
  • Maite 1:33 am on 2008/12/06 Permalink | Reply
    Tags: S   

    supituki 

    adb. Bat-batean.

    Sinonimoak: deblauki, bat-batean, ustekabean, zapla, behingoan, ezustean, ziplo, tupustean…

    Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
  • Maite 12:45 am on 2008/12/01 Permalink | Reply
    Tags: S   

    setati 

    izond. Setatsua.

    Sinonimoak: setatsu, tematsu, temati, temoso, kaskagogor, egoskor, burugogor,  hisikor…

    Oraindik idazteko intentzio setati horretan jarraitzen duk? [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano]

     
  • Maite 12:12 am on 2008/11/19 Permalink | Reply
    Tags: S   

    suhar 

    izond. Gartsua, sutsua.

    Sinonimoak: sutsu, bizi, bizkor, gartsu, zangar, adoretsu, ahalegintsu, ausart, bero, gogatsu, kementsu, odolbero, oldartsu, sendo, susper…

    Behin atarian, agur musu suhar baten ostean, gizona taxi batean sartu, eta Junqueiron gora galdu zen. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel