Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:38 am on 2009/11/02 Permalink | Reply
    Tags: S   

    soberna 

    iz. Galerna, ekaitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ekaitz, denborale, erauntsi, galerna, galarren, enbata, ekarraldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Irudi du etxe bat edifikatzen duen gizona, zeinek aitzurtu eta barna ireki baitu, eta ezarri fundamenta arroka baten gainean: eta soberna ethorririk, flubioak erezarri ukan drauka etxe hari, eta ezin higitu du: ezen arroka gainean fundatua zen. [Iesus Krist Gure Iaunaren Testamendu Berria, Ioanes Leizarraga ( 1571)] (Klasikoen gordailua)

     
  • Maite 8:51 am on 2009/09/23 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sigi-saga 

    1. iz. Lerro hautsia, segmentu zuzenez osatua eta sarguneak eta irtenguneak (angeluak eratuz) dituena. 2. adb. Sigi-saga eginez. Mozkorra zen eta sigi-saga zeraman bere autoa. • SIGI-SAGAN. Sigi-saga eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: sigi-sagaka, sigi-sagan, zeharka-meharka, ikur-makurka, esemeseka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hortik behar da jautsi Ibañetara, lehengo Napoleonen bide zaharra kurutzatuz, sigi saga, oraingo errepideari behera. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Amuitz 1:27 pm on 2009/09/25 Permalink

      Hondarribia aldean XIRALDOKA esaten zaio sigi-saga ibiltze horri

    • Maite 8:03 pm on 2009/09/25 Permalink

      Zuk esandako xiraldoka hitzatik tira eginez, ziraldoka eta zealdoka hitzetara iritsi naiz …Politak benetan! Mila esker, Amuitz. 😉

  • Maite 5:30 am on 2009/08/03 Permalink | Reply
    Tags: S   

    set egin 

    du ad. Norbaitek zerbaiten itxaropena galdu, dagoen bezala gelditzea onartuz, amore emanez, bertan behera utziz.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  etsi, atzera egin, uko egin, amore eman (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Matematika modernoaren historiak egin zuen set teoria “erabaki ezina”; goizetik gauera, matematika osoaren eraikuntza eztabaidagarri bihurtu zen. [ETAren hautsa, Joseba Zulaika (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:24 am on 2009/07/07 Permalink | Reply
    Tags: S   

    soraiokeria 

    iz. Axolagabekeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: soraiotasun, sorkeria, sorgortasun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Soraiokeria honek mundua ikusteko era are zabarragoa du gibelean. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:50 pm on 2009/07/03 Permalink | Reply
    Tags: S   

    samurgo 

    iz. (Ipar.) Haserrea; aiherkundea. Samurgoan izatea elkarrekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: haserre, haserredura, amorrazio, erresumin, sumindura, kolera, gorroto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Horrek ez luke sortu behar tokiko tentsio maltzur bat: samurgo txarra ttipitzen ari den sistema elebakar eta pixka bat handitzen ari den sistema elebidunaren artean. [HEZKUNDE NAZIONALA, Ramuntxo CAMBLONG, (2005-02-24, 3. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:28 pm on 2009/06/19 Permalink | Reply
    Tags: S   

    serora 

    iz. 1. Erlijiosoboto arrunteko institutuko emakumea. Fraideak eta serorak. 2. Hedaduraz, emakumeen edozein erlijioso-institututako kidea. 3. Elizaren edo ermitaren eguneroko ardura duen eta zenbaitetan apaizari laguntzen dion emakumea. 4. (B) Sakristauaren emaztea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) moja, lekaime, erlijiosa, ahizpa (2) andre-serora, sakristau, elizain, giltzazain.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    San Bartolome berri bat antolatu gogo zuten noski, katolikoen lepotik oraingoan, eta hiriko apez, monje eta serora guztiak espataz pasatu. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:16 am on 2009/04/30 Permalink | Reply
    Tags: S   

    saka egin 

    dio ad. Bultza egin; sakatu. Albotik pasatzean saka egin zidan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: sakatu, bultzatu, bultza egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta ama zela erabaki nuenak suzko azkon ikusezina jaurti zidan, itsutzerainokoa, eta gero neskari eskuak lepoan ipini zizkion, eta saka egin zion, emeki, alborantz. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel