Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:15 am on 2010/06/20 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sai 

    iz. ZOOL. Akzipitridoen familiako zenbait hegazti falkoniforme eta sarraskijaleren izen arrunta. Handiak dira eta burua eta lepoa lumatxez soilik estalita dituzte. Eskualde menditsuetan bizi dira eta haize-korronteak erabiliz egiten dute hegan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:01 am on 2010/06/01 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sarraski 

    iz. (Ipar.) 1. Hilketa edo asasinatze izugarria, erabateko hondamendia. 2. Zauri edo ebaki handia. Kopetan duen sarraskia hasi zaio osatzen. 3. Haratustela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) triskantza, hondamendi, hilketa, hilkuntza, sakaila, garbiketa, hiltzarre, birrinketa, hondamen, masakre, trisku, sarrats (2) zauri, ebakidura  (3) gorpu, hilotz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) matanza, carnicería, masacre (2) herida penetrante, tajo (3) carroña, cadáver de animal
    fr (1) tuerie, carnage, massacre (3) charogne
    en (1) killing, slaughter, carnage, massacre (3) carrion

    Eta gizon zuriaren beldur ziren batik bat… gizon zuri gehienak deabrutzat zituztenez gero, hauek haien lurrak inbaditu, eta sarraski bat baino gehiago egin zutenetik; baina, beldur hartaz gain, bazituzten bertze beldur suerte batzuk ere, hala nola arestian aipatu piztiei zietena, edo eritasunari eta heriotzari… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:17 am on 2010/05/06 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sopikun 

    iz. Delituaren egile izan gabe, aurretiazko edo une bereko ekintzen bidez delitugintzan parte hartzen duena, konplizea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. BN
    [gaizkidea]
    gaizkide, konplize (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cómplice
    fr complice
    en accomplice

    Hasieran, lege erromatarraren arabera .93, adulterio-kondenaren ondoren emaztea berriro etxean hartzen zuen senarra, zigortu egiten zuten emaztearen gehiegikerien sopikun gisa. [Legeen espirituaz II, Montesquieu/Iñaki Iñurrieta (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:53 am on 2010/03/25 Permalink | Reply
    Tags: S   

    solasturi 

    iz. (batez ere Ipar.) Hiztuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond. Ipar.
    [hiztuna]
    hiztun, berbadun Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es orador, -a; charlatán, -ana
    fr beau parleur
    en talkative, loquacious

    -Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Demostenesi? – erran zenidan, fidantzia handiz jada, zeren baitzinen solasturi amoltsu eta arronter –. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:11 pm on 2010/03/21 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sumendi 

    Lurrazalaren irekigunea, mendi-itxurakoa, Lurraren barnealdetik datozen magma eta gasak kanporatzen dituena. Bolkan-mota bat da.
    Sumendiak laba jaurtitzeko tximinia zentral nagusi bat izaten du eta profil konikoa garatzeko joera du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:09 am on 2010/01/15 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sortegun 

    iz. Jaioteguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [urtebetetzea]
    urtebetetze [jaioteguna] jaiotegun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es día natalicio, cumpleaños
    fr jour de naissance
    en birthday

    Zure sorteguna duzu gaur, eta oraindik ez dakizu zer opari egin behar diozun zeure buruari… Edo, agian, bai?

    sorteguneko oparia (FlickrCC)

     
    • icalzada 8:58 pm on 2010/01/16 Permalink

      hori plazerra da…hitza pertsonalizatua.
      mastercard-ekin ordaintzerik ez dagoen keinua
      😉
      esker aunitz maite.
      /thanks a million.
      I.

  • Maite 12:03 pm on 2009/12/06 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sagarroi 

    iz. ZOOL. Erinazeidoen familiako ugaztun intsektiboroa. Gorputzak forma biribil samarra du. Hanka laburrak eta 2-3 cm bitarteko arantzez estalitako bizkarra du. Gautarra da eta negua hibernatzen igarotzen du. Intsektuz eta zizarez elikatzen da batez ere (Erinaceus europaeus).

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel