Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:07 am on 2010/11/08 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sentikor 

    izond. 1. Sentsazioak esperimentatzeko gai dena. Animaliak izaki sentikorrak dira. 2. Oso erraz hunkitzen den pertsona, edo erraz mintzen dena; afektu handia agertzen duena. 3. ARG. Sentikortasuna duena. 4. BIOL. Estimulu gisa funtzionatzen duten kanpo-agenteek kinatu edo kitzikatu dezaketena. Zelula sentikorra. Ile sentikorra. 5. FIS. Fenomeno natural batzuen eragin txikiena erregistratzen duten tresna edo aparatuez esaten da. Termometro sentikorra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) minbera, minberakor, minberati, suminkor,  negarti (2) sentibera, hunkibera, hunkikor, hunkior, bihozbera (3) nardabera, erretxin, ipurterre, pirri, punttalakurlo, kakapirri. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sensible, delicado, -a (2) sensible, que siente (sentitzeko ahalmena) (3) sensible (Arg., Biol., Fis. )
    fr (1) sensible, délicat, -e (2) susceptible, pointilleux, -euse (3) sensible (Arg., Biol.)
    en (1) sensitive, susceptible, touchy, emotional (2) sensitive (3) sensitive (Biol.)
    ja (1) 敏感 (binkan) (2) 過敏 (kabin), 繊細 (sensai)

    Zu sentikor bilakatzeko erronka onartua izan da; oro kontatzeko hitza emana izan da; eta abentura hartan eman ziren hitz guztien artean, hura izanen da segurki zorrozkien atxikia. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:03 pm on 2010/11/05 Permalink | Reply
    Tags: S   

    siesta 

    iz. Bazkalondoko loaldia, biaoa. Siesta egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [biaoa]
    biao, pausa Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es siesta
    fr sieste
    en siesta, nap
    ja 昼寝 (hirune), 仮眠 (kamin), シエスタ (shiesuta)

    Siesta ordua da-eta.  [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:02 pm on 2010/09/21 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sargori 

    iz. eta izond. Tenperatura altuak eta hezetasun handiak eragiten duten bero itogarria. Bero sargoria dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) sapa, sapero, lanbero, txangot, berogar, bero-astun, berosapa (2) arregosi, umel, sargoritsu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bochorno; bochornoso, -a, sofocante
    fr chaleur étouffante/lourde
    en sultry, muggy, close, sticky [weather]
    ja 蒸し暑い (mushiatsui)

    Gau sargori hura – egiten zuen beroagatik, baloiaz eginiko ariketa zela-eta edan genituen garagardoekin – izerdi-patsetan eman genuen; hori da orain gehien gogoratzen dudan gauza. [Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Joxemari Iturralde (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:12 am on 2010/09/19 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sardexka 

    iz. Urtsuak ez diren jakiak hartu eta ahora eramateko erabiltzen den mahaiko tresna horzduna, sarde txiki baten itxura duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    Beste hizkuntza batzuetan

    ja フォーク (fōku)

     
  • Maite 8:44 am on 2010/07/16 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sapazto 

    izond. Ile luze nahasia, zaindu gabea duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: tximatsu, sapatsu, tximajario, hartzi, xerlotsu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desgreñado, -a
    fr échevelé(e)
    en shaggy

    Gazte sapazto bizkor odoltsua Ezkerkale, eta ameslaria. [Ipuin antzeko alegi mingotsak, M. Zarate (Labayru, 1997)] (Aixerrota BHI, hiztegi azterketa)

    sapazto (FlickrCC, psyberartist)

     
  • Maite 8:12 pm on 2010/07/14 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sastegi 

    iz. Simaurra biltzen den tokia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [simaurtegia]
    goroztegi, hondakindegi, ongarritegi, simaurtegi, zabortegi, zakartegi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estercolero, estercolar
    fr tas de fumier
    en dunghill

    Eguan kerizpian urrengo ibarrian sastegi baten ezkutaurik Gaizto izan naiz makurturik. [Katua eta txorijak, Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Klasikoen gordailua)

     
    • Arantzazu 4:01 pm on 2010/07/15 Permalink

      Kaixo,

      Guk Zerainen, edo behintzat gure etxean, sistegi deitzen diogu (xixtegi ahoskatua). Kontua da, simaurrari sitsa ere deitzen diogula, hortik dator “sitsatxurra” ere: simaurra pilatu edota zabaltzeko erabiltzen den sarde modukoa, hortz okerrak dituena.

    • Maite 9:53 am on 2010/07/22 Permalink

      Aupa, Arantzazu! Begiratzen egon naiz eta beste hiztegietan ez, baina Orotariko Euskal Hiztegian jasotzen da “sistegi” hitza. Hauxe dio:

      sistegi, sistei (V-gip ap. Iz ArOñ), ziztegi (V-gip ap. EEs 1930, 7).

      “Ikullu-ondoan, abereen azpikoak gordetzeko tokia” EEs 1930, 7. “Estercolero” Iz ArOñ.

      Mila esker horren berri emateagatik! 😉

  • Maite 9:11 am on 2010/07/03 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sartu-irten 

    iz. Norabait aldi labur batez sartu eta bertatik irteteko ekintza; bisita. Sartu-irten bat egin nuen lagunaren etxean. Soldadutalde berezi batek sartu-irten azkarra egin zuen etsaiaren erretagoardia suntsitzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [sar-atera]
    sartu-atera Heg., sar-atera Ipar., sar-ilki Ipar., sar-jalgi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es visita breve; incursión
    fr incursion
    en short visit

    Ahal dudan guztietan bere gelara sartu-irten bat egiten diot eta orain ez da lehen bezala, lehen ez baitzuen asmatzen nirekin zer egin. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Pernan 10:00 am on 2010/07/03 Permalink

      Besteon blogetan egiten duguna ere sartu-irtenak izan al daitezke? Geroz eta gehiago entzuten dut gazteoi “Sartu” hitza interneteko kontuetarako, eta inkluso Photoshop bezalako programak “zabaltzeko”, “Photoshopen sartu naiz” eta halakoak esaten dituzte…

    • Maite 10:45 am on 2010/07/04 Permalink

      Bisitaren iraupenaren baitan, Pernan. Zu norbaiten blogean denbora luzez bazabiltza, hori ez litzateke sartu-irten bat izango; kontua da bisita laburra izatea… 😉

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel