Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:57 am on 2011/04/10 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sokatira 

    iz. Bi talderen arteko joko edo kirola, soka luze bati muturretatik helduz eta talde batek alde batera eta besteak kontrako aldera tira eginez, elkar herrestan eramanez indarrak neurtzean datzana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:32 am on 2011/03/21 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sohorna 

    sohorna (FlickrCC, Fco. Javier Martín)

    iz. (Ipar.) 1. Bi etxeren arteko kale estua; etxartea. 2. Lubanarroa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) etxarte, arteka (2) lubaki, luban, lubanarro, hobi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) callejón (2) foso

    fr (1) ruelle [entre deux maisons] (2) fossé

    en (1) alley (2) moat

    Mohamed Chukrik, hara joaten zen bakoitzean, karrika eta sohorna desberdinak hautatzen zituen: ez zuen atsegin beti bide bera ibiltzea. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta  (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • arasanse 10:45 am on 2011/03/21 Permalink

      Orion, karkara erabiltzen dute bi etxeren arteko kale estua esateko; hiztegietan begiratuta, karkara barre algara da, baina oriotarrek bestela erabiltzen dute. Horregatik herriko aldizkariak izen hori dauka http://www.karkara.com/

    • Maite 10:16 pm on 2011/03/21 Permalink

      Oso kuriosoa!! Egia esateko, gehiago gustatzen zait “karkara” etxe arteko kale estua esateko, barre algara baino. Ez zait pittin bat ere gustatzen kar, kar, kar… hori, eta nahiz eta jakin gaizki esanda dagoela, nik beti gaztelaniazko ja,ja,ja erabiltzen dut. 😉

  • Maite 10:53 am on 2011/02/10 Permalink | Reply
    Tags: S   

    senton 

    iz. 1. (Ipar.) Agure guztiz zaharra. 2. LIT. Hainbat egileren esaldi, esaera eta bestelako zatiz osatutako literatur lana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zahar, oso adineko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es anciano, -a
    fr âgé(e).
    en elderly

    “Berrogeita hamar urteko senton kaskaildu honek – ni neure artean – zer espero dezake 30 urte gazteago diren sexu-pitxi horiengandik? [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    senton (FlickrCC, kulyka)

     
  • Maite 7:17 am on 2011/02/09 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sortu 

    sortu 1
    1. da/du ad. Lehen izaterik ez zuenari izatasuna, gorputza eman; zerbaitek izatasuna hartu. Ezerezetik sortu zuen mundua. Auzoari beti begira bizi denari, badakit zer sortzen zaion buruan. 2. da ad. Jaio. Eta lurrean sortuko diren gizaki guztiek. 3. da/du ad. Emearengan izaki berria gorpuztu. Hainbat urtez alferrik aritu ondoren umea sortu omen du. 4. da/du ad. Adimenez nahiz artistikoki zerbait berria egin, asmatu. Moda berri bat sortu. 5. da/du ad. Fundatu, ezarri. Enpresa berriak sortu.

    sortu 2
    da/du ad. 1. Sor gelditu edo utzi. Neguan jelatzen diren itsasoetan, arrainak sortuak, hilak bezala, geratzen dira. 2. Gortu, entzumena gutxiagotu.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [bizia eman]
    egin
    [jaio]
    jaio, munduratu, ludiratu neol.
    [sor gelditu edo utzi, sentiberatasuna galdu edo kendu]
    sorgortu, soraiotu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    Sortu 1
    es (1) crear; nacer, brotar, surgir, salir; producir(se), ocasionar(se) (2) nacer (3) nacer, salir (4) engendrar, generar, concebir (5) crear, fundar (6) crear, inventar, idear
    fr (1) germer (2) naître (3) concevoir (4) créer (5) inventer
    en (1) to be born (2) to be created, to emerge, originate; to arise, to come up (3) to create, to engender, to generate; to conceive (4) to create, to found (5) to conceive, to think up; to form, to invent

    Sortu 2
    es (1) adormecer(se), entumecer(se), hacer(se) insensible (2) ensordecer, quedar sordo, causar sordera (3) pasmar(se), aturdir(se)

    Egin klik irudiaren gainean abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko:


     
  • Maite 8:42 am on 2011/01/22 Permalink | Reply
    Tags: S   

    solas 

    iz. (batez ere Ipar.) 1. Hizketa, berriketa. Solasak ekarririk esan diot gauza hori. Solas egin. 2. Hizketaren haria, gaia. Itzul gaitezen gure solasera. 3. Ik. jolas. • SOLASEAN. Hitz egiten, berriketan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Sort.
    [hizketa]
    elkarrizketa, entretenimendu, hizketa, hizketaldi, hizpide, solasaldi Heg., ele Ipar., eleketa Ipar., autu Bizk., berbeta Bizk., elesta Zub., elestaldi Zub., argudio g.e., elealdi g.e., jolas g.e., jolasaldi g.e., perpaus Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) conversación, charla (2) asunto/tema de la conversación (3) palabras
    fr (1) conversation, colloque, entretien (2) sujet (3) paroles
    en (1) talk, chat (2) subject, topic (3) words

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 11:02 am on 2011/01/08 Permalink | Reply
    Tags: S   

    senide 

    iz. 1. Norbaitentzat, bere gurasoen edo gurasoetako baten beste seme-alabetako bakoitza. 2. Ahaidea, hurbileko odol-erlazioa duen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [anai-arrebetako bakoitza]
    tarteko, haurride Ipar.
    [ahaidea]
    Bizk. ahaide, familiarteko, senitarteko, haurride Ipar., askazi Zub., bernaje g.e., hurko Ipar. g.e., egoki Ipar. zah. pl. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) hermano, -a (2) pariente cercano
    fr (1) frère, sœur (2) parent proche
    en (1) sibling (2) close relative

    Egin klik irudiaren gainean ariketa egiteko.

     
  • Maite 2:15 pm on 2010/11/22 Permalink | Reply
    Tags: S   

    saguzar 

    iz. ZOOL. Kiropteroen ordenako ugaztunen izen arrunta. Tamaina ertain edo txikikoak dira, besoetan hego-itxura duen mintz bat dute eta gehienak karniboroak dira. Ia mundu osoan bizi dira. • baratzesaguzar. Tamaina handi samarra dauka eta eraikuntzetan bizi da (Eptesicus serotinus). || baso-saguzar. Tamaina ertainekoa da eta muturra motza eta oinarrian batuta dauden belarriak ditu. Haitzuloetan bizi da (Barbastella barbastella). || ferra-saguzar. Sudurrean mintzezko toles nabari batzuk ditu eta haitzuloetan bizi da (Rhinolophus sp.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gauenara]
    gauenara Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es murciélago
    fr chauve-souris
    en bat
    ja コウモリ (kōmori)

    Saguzar batek lau lagunen buru gainetik planeatu zuen. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    saguzar (FlickrCC, tarotastic)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel