Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:53 am on 2011/11/18 Permalink | Reply
    Tags: S   

    single 

    izond. Sendotasun gutxikoa; hauskorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [makal] ahul, maiskar, mengel, enul

    single (V-ple-m-gip, L; Lar, Hb ap. Lh, H), zengle, zingle (G), singre (L; Lar, Hb ap. Lh, H), xingli (G-to), sengle (V-m), singla (V-gip). Ref.: A (sengle, single, xingli, zingle); Lh; Iz ArOñ (singla). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es frágil, de poca consistencia
    fr fragile
    en fragile

    Hasieran iruditu zait inork ez duela dantza egin behar. Edo zerbait botako didatela aurpegira. Niri begira dago jendea, nor naizen galdetuko diote bere buruari. Senide bitxia, ardi beltza, senargaiaren ala andregaiaren aldekoa? Baina ondo ari naiz, eztarriko korapiloa askatuta, tonua ondo hartuta, nire ahots singlea uholde bihurtuta. [Sua falta zaigu, Katixa Agirre (Elkar, 2007) Orr.: 92] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 8:17 am on 2011/11/08 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sorki 

    iz. (B) 1. Burutea, buruan pitxer bat edo zama bat eramateko jartzen den ehunezko edo espartzuzko pieza biribila. 2. Jazki baten urratua estaltzeko erabiltzen den adabaki trauskila. 3. Eskutrapu zatar eta zarpaila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [buruko zapia]
    burute, kapete BN
    [oihala]
    g.e. ehun, ehunki, oihal, tela Heg., estofa Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) remiendo tosco (2) paño, trapo (3) rodete
    fr (1) raccommodage (adabakia) (2) torchon, lavette (eskuzapia)
    en cloth, rag

    Sukaldean zebilen amona sorki bat eskuan zuela.

    Zorki bat erabilten dabe buruan [moruak] da jantzi zar, luze, zikiñ bat soñean. Ag Kr 82. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 10:54 am on 2011/10/13 Permalink | Reply
    Tags: S   

    satitsu 

    iz. ZOOL. Sorizidoen familiako eta Sorex, Neomys, Crocidura eta Suncus generoetako ugaztun intsektiboroen izen arrunta. Oso txikiak dira eta mutur luzea, belarri txikiak eta ile ugari eta leuna dituzte. Gau (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sahatsuria]
    sahatsuri Ipar., basaku g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia), sateru, satagin…

    satitsu (G, AN, L, BN; H), satitxu (V-gip, G-goi-to), satitzu, satutsu (-ütsü S; Foix ap. Lh), satuts (R-is), satutxo (V-gip). Ref.: A (satitsu, satütsü); Lh; Arin AEF 1960, 71; BU Arano (sataiña); Iz ArOñ y To (satitxu), R 312. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es musaraña
    fr musaraigne
    en shrew

    Gaur arratsaldean animalia txiki batzuk aurkitu ditugu etxe parean. Zelai txiki bat dago eta aste honetan belarra moztu dute. Hantxe aurkitu ditugu. Lehenengo bat; handik gutxira beste bi. Sateroak ziren. Sateroak, edo beste toki batzuetan esaten duten moduan, satitsuak, sataginak edo sahatsuriak. [Sateruak (satitsuak, sataginak, sahatsuriak), Asier Sarasua (Eibartik, 2011-10-11)]

    satitsu, FlickrCC (Asier Sarasua)

     
  • Maite 9:02 am on 2011/08/05 Permalink | Reply
    Tags: S   

    samalda 

    iz. Izaki bizidunez osatutako talde handia. Abere-samalda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.
    [andana, aldra]
    meta, mordo, multzo, pila, sail, talde, tanda, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., saihera Ipar., tropel zah., saldo Sort., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., ate Zub., alde g.e., sarda g.e., murru Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., montoi zah., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) [pertsonak edo animaliak] multitud, grupo, montón; rebaño, manada, bandada, recua (2) grupo, montón
    fr troupe, multitude, troupeau, volée, bande
    en pack, bunch, multitude; herd; throng, crowd

    Nur ere hantxe zen, bakarrik, gizaki bentzutuzko samalda haren erdian. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Berehala, samaldan etorri zitzaizkion pentsamenduak. [Parmako kartusia, Stendhal / Jon Muñoz (Elkar/Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    samalda (FlickrCC, PictFactory)

     
  • Maite 10:18 am on 2011/06/11 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sits 

    iz. ZOOL. Lepidopteroen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta. Batez ere gauez dira aktiboak eta atsedenean daudenean hegoak irekita edukitzen dituzte. Antenak konplexuak dira eta lumaitxura dute. Zenbait espezieren larbak kaltegarriak dira arropak, oihalak, frutak, etab. jaten (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [intsektua (oihala jaten du)]
    zerren Ipar., pipi, zeden, gardamu (Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es polilla
    fr mite
    en moth

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:56 am on 2011/05/14 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sekula 

    1. adb. Inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekula ez zait horrelakorik gertatu. Ikusi al duzu sekula horrelakorik? Eta sekula ere ez da momentu bat geldituko. 2. Ik. 1 mende. • SEKULA GUZTI(E)TAN. Beti. Sekula guztian biziko bagina. || SEKULA SANTAN. Inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekula santan ez du bukatuko. || SEKULAN. Sekula, inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekulan ez du horrelakorik egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [inoiz ere ez]
    behin ere, egundaino, egundo, inoiz ere ez, inoiz ez (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (baiezkoak ez diren testuinguruetan; ondoan ere har dezake) nunca, jamás; alguna vez (2) siglo
    fr (ezezko, galderazko testuinguruetan) jamais, un jour, par hasard
    en (1) (ezezko testuinguruetan) never (2) (galderetan, baldintzetan…) ever

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:56 am on 2011/04/26 Permalink | Reply
    Tags: S   

    soleitu 

    da/du ad. (Ipar) Arindu, arinagotu; lagundu. Solei ditzakegu purgatorioetan sufritzen duten arimak? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [arindu]
    arindu, kontsolatu beh., arinagotu, lagundu, poztu (Adorez  eta UZEI sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aliviar(se), consolar(se)
    fr soulager, consoler
    en to alleviate

    Soleitu zen azken hitz hauek aditzean, baina, aldi berean, papoan tinkaldi bat sentitu zuen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou  (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel