Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:25 pm on 2017/04/26 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sakaila 

    iz. 1 iz. Ipar.Sakia, zauria. 2 iz. Ipar. Sarraskia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [sarraskia]: g.e.hilkar, hilkintza, sarraski, masakre Ipar.

    [sakia]: zauri, saki Ipar

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) tajo, corte profundo (2) iz. (Ipar.) destrozo, exterminio, masacre, matanza
    fr (1) iz. [ebaki sakona] cut, gash, slash (2) iz. [hondamendia] damage, destruction, havoc
    en (1) iz. [ebaki sakona] (Ipar.) estafilade, balafre, entaille (2) iz. [hondamendia] (Ipar.) destruction, dégât, massacre

    Gertatutakoa oroitzea garrantzitsua da, sakaila inoiz ahantz ez dezagun.

    sakaila (Argazkia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:59 pm on 2017/01/16 Permalink | Reply
    Tags: S   

    saskil 

    adj. Bizk. Narrasa, arlotea. Gizon saskila. Zu bezalako saskil zikinak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    saskil. v. saskel. saskel (V-ger-ple; Añ, Zam Voc), saskil (V-ger-arr-m-gip), sazkel, sazkil, zaskel, zazkel (V-m), zaskil. Ref.: A (saskel, saskil, turuturu); Gte Erd 78.

    1. Sucio, desastrado, desordenado (ref. tanto a personas como a cosas). “Descompuesto, […] (V) baldresa, traskilla, boldroskia, saskela” Añ. “Sucio, desaseado” A. “Antxina zan ikusgarria turuturu-eguna; on zer? lau arlote zazkel, barre eragitearren zer egin eztakiela, […] cuatro desarrapados sucios […]” (V-m) Ib. (s.v. turuturu). “Saskel (Eskual), sale, désordonné” Lh (que tbn. indica L, BN, S). “Kuarto guztie saskil saskil dao (V-arr)” Gte Erd 78. Uutik, sazkel ipurdi arraiuori! Ag AL 34. Guzurra diñozu, zaskil, zantar, txarri, urde, zorritsu, lotsabageorrek. Ag Kr 68. Ezainak, zazkel, erropazar, trazkil, ikatza baño baltzagoak, azurra ta azala baño ezeukenak [jitanuok]. Echta Jos 15. Au zan neskatilla […] bat; ez andia, ez txikia, ez zazkela ez andigurakoa, ez nekazalea ez aberatsa. Ib. 221. Amaika bidar jan dik ire umien ogia eskallu, saskel, txotxolo, arloteak alakoak. Ag G 130. Nor sazkil ixan da ori suil ori esnez beterik gela onetan imiñi dauana. Otx 43. Sastegi duxu toki berengi, / hantxen dituxu lagun ugari, / xeu lango saskel zikiñak, / lizun artean murgiltzen. M. Arruza Egan 1957 (5-6), 274 (dirigiéndose a una seta).

    (Ref. a cosas). Niri [bolanderakaz] prakak apurtu, / txori koitauak il, […] / pertsonen portaera / geratzen da saskil. Ayesta 143.

    2. zaskel. Bruto, inmoderado. Ta dxanga, dxanga, dxanga, dxanga, sartu eban urdaillera orain pitxerdi esango genduekean aiña bai. –Baiña, mutill, ezadi ito, zaskel ori. Ag AL 56.

    3. saskil. Granuja, bribón. Gizonok saskil be saskilek, ekanduz gaiztoak eta lotsagalduak dira-ta. “Disordered”. Larrak EG 1958, 287. Saskil au ludi onetara iñok deitu baño len lotsabakotxo etorri izan-arren. “Knave”. Ib. 265.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [narrasa]: lardats, narras, laski Bizk., zapazto Bizk., tzirdil BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) sucio, -a, cochino, -a; desaliñado, -a
    fr izond. malpropre, sale, négligé, -ée
    en izond. [zikina] shabby, untidy, slovenly
    port izond. sujo(a), desalinhado(a)

    Zu bezalako saskil zikinak. (Hiztegi Batua)

    saskil (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 8:18 pm on 2016/12/11 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sarde 

    iz. 1. Batik bat nekazaritzan erabiltzen den lanabesa, kirten luzea eta burdinazko hortz zorrotz eta luzeak dituena. 2. Urkila. 3. Ik. sardexka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [nekazaritzan erabiltzen den lanabesa]: mako
        [sardexka]: sardexka, furtxeta Ipar., tenedore Heg.
        [belaontziko hagetako bat]: botabera, ezpeleta, pertxal

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [nekazaritzako lanabesa] horca (2) iz. tridente (3) iz. (Ipar.) bifurcación (4) iz. Ik. sardexka
    fr iz. [nekazaritzako lanabesa] fourche (2) iz. trident
    en iz. [nekazaritzako lanabesa] pitchfork, hayfork (2) iz. trident
    port (1) iz. [nekazaritzako lanabesa] forcado (2) iz. tridente

    -Negua gogorra da San Miguelen -esan zigun ez-dakit-zenbatgarren aldiz, apaizetxean mokadu bat hartzeko aitzakian gurekin solasean hasi zenean. “Elur-melur, ez naiz zure beldur… ” esaerarekin gogoratu nintzen. -Badugu nahiko manta eta egur -esan nion. -Otsoa eta basurdea bihurtzen dira herriko nagusi -bota zuen apaizak. –Sardea eta aizkora ere badauzkagu, eta defendituko gara -esan zuen Oriolek. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006) Orr.: 178] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    sarde (Argazkia: Dabid Martinez, #27hizki27argazki)

    Ikusi “sarde” hitza, #27hizki27argazki egitasmoaren gunean.

     
  • Maite 6:41 pm on 2016/11/22 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sustatu 

    ad. 1 du ad. Zerbait edo norbait, aurrera egin dezan edo helburua lor dezan, adoretu. Ik. bultzatu 3. Zeruaz jabetzera herritar guztiak susta gaitzala zure sinesmen biziak. Liburu hau egitera gehienik sustatu nauen Aita Zabalari. || Gaiztaginak esku azpitik diruz sustatzen zituzten, misiolariak hilarazteko. ||  2 du ad. Suspertu, bizkortu. Argitzen gaitu eta fedean sustatzen. Amodio santuak sustatu zuen Magdalenaren bihotza.

    sustatu 2 da/du ad. Heg. Herr. Ikaratu, beldurtu.

    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

        [bultzatu]: bultza egin, bultza eragin, bultzatu, saka egin, pusatu Ipar., bulkatu Ipar./Naf., bultzakatu g.e., aitzinatu Ipar. g.e., bultatu Ipar. g.e.
        [beldurtu]: Heg. beh.beldurtu, ikaratu, izutu, laztu, espantatu Ipar., laborritu g.e., zukuruztu g.e., ahalketu Ipar. zah.
        [suspertu]: berpiztu, birjaio, birsortu, bizkortu, suspertu, amatu Ipar./Naf.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 sustatu. Tr. Documentado exclusivamente en la tradición septentrional. En DFrec hay 15 ejs. de sustatu, 11 de ellos septentrionales.
    1. suztatu (SP, Lar, VocS ). Encender(se), inflamar(se), poner(se) al rojo vivo. Encender Lar. “Rallumer” VocS. v. usustatu. 2. Suztau (asar): de su (fuego) AG Euzk 1931, 546.
    2 sustatu. Doblar, plegar Lar.
    3 sustatu. (V-gip(-au) ap. Elexp Berg , G-azp; H). Asustar(se). “Causer une frayeur subite” H (que dice tomarlo de Larramendi, pero no lo encontramos en éste). Umia sustau eindda txakurrakin Elexp Berg. Kazarixak etorri baiño len sustau ein dittut txoriak” Ib.  Andik urrean zegoanak [Filistintarrak] ikusi zituenean, osotoro sustatu zan, eta biotza illundu zitzaion. Lard 180. Pasaiarako beti / bada zer esana: / irugarren balkoyian / daukate zezena. // Etxi artan ziranak / arriturik daude, / bastante sustatubak / dudarikan gabe. Xe 200. Gabeko amaiketan alleau zan etxea ta dana sustauta izerditan. (V-gip). Gand Eusk 1956, 220. Baiñan iñori etzioten azio txarrik egiten. Sustatu edo ikaratu bakarrik. BBarand 25. Sustau be egin zan, eta mariau gañera; konortik barik legez eldu zan. Gerrika 54.
    v. tbn. Insausti 255. Albeniz 71.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. [bultzatu, laguntza eman] impulsar, empujar; incitar, estimular (2) du ad. [eraikuntzan] promover (3) da/du ad. [suspertu, bizkortu] animar(se), alentar(se), avivar(se)
    fr (1) du ad. [bultzatu, laguntza eman] encourager (2) du ad. [eraikuntzan] promouvoir
    en (1) du ad. [bultzatu, laguntza eman] to promote, to advance, to encourage, to foster (2) du ad. [eraikuntzan] to develop (3) da/du ad. [suspertu, bizkortu] to encourage, to hearten
    port (1) du ad. [bultzatu, laguntza eman] impulsar, impulsionar; incitar, estimular (2) du ad. [eraikuntzan] promover (3) da/du ad. [suspertu, bizkortu] animar, alentar, avivar

    Bai, pixka bat denetik jorratzen genuen, gero joan gara zehaztuz gure eremua; eta, kazetaritzari uko eginda, teknologiaz informatzen duen gunea gara orain, ohar kultureta batzuekin. Noski, gero, edonork karga dezake nahi duena, hori beti izan da horrela. Euskarazko Interneteko gauzak sustatzea zen asmoa, horregatik geratu zen izen arraro horrekin.  [«Euskarak ez du masarik Interneteko hedabide propioa izateko», Luistxo Fernandez (Berria.eus, 2016-11-20)]

    sustatu (Argazkia: Jon Urbe, Argazki Press)

     
  • Maite 10:52 pm on 2016/11/21 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sarri 

    adb./adj. (Hiztegi Batua)

    1 adb. Berehala; aurki, laster. Berriz piztuko dela sarri. Agian sarri, lehenbailehen agian. Hari ere Jauna agertu zitzaion handik sarri. || Ereiten ari den haziak emango du fruitu, baina ez dakigu noiz eta, nolanahi ere, ez du erein bezain sarri emango. Ahal bezain sarri: ahal bezain laster.

    2 adb. Maiz, askotan. Ik. ardura2; askotan; usu. Kontatzen dituen gertaerak huskeriak dira sarri. Horrelakorik ez da sarri gertatzen. Sarri erabiltzen diren hitzak. Sarriegi gertatzen den gauza. Gogora sarri ekarri behar dugu zein laburra den hemengo bizitza tristea. Sarri aski ahotan darabiltzagun “gu” eta “gutarrak” gutxitan dira gogoeta garbi eta zehatzak. Nekez geldituko gara luzaroan xoko horri, sarri edo bakanka, ikustalditxo bat egin gabe.

    3 adj. Sarri gertatzen dena. Jaunartze sarrietatik ateratzen diren fruituak.

    4 adj. Osatzen duten unitate berdinen artean tarte txikia duena, eremu txikian unitate asko (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    sarri adond.
    sarri izond.
        [tapitua]: tapitu, usu, zarratu Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. frecuentemente, con frecuencia, a menudo, muchas veces (2) adb. (batez ere Ipar.) en seguida, pronto (3) izond. frecuente (4) izond. tupido, -a, espeso, -a, cerrado, -a
    fr (1) adb. fréquemment, souvent(2) adb. tout de suite, tout à l’heure, bientôt (3) izond. fréquent, -e (4) izond. touffu, -e ; épais, -e ; fourni, -e
    en (1) adb. [maiz] often, frequently (2) adb. soon, immediately, at once, straight away (3) izond. [ohizkoa] frequent (4) izond. thick, dense
    port (1) amiúde

    Bertutea hain sarri diot aipatu, eta batez ere hainbertze balaku egin dizkiot, non arrazoi dudala uste izan behar baitu.  [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:14 pm on 2016/11/15 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sardetu 

    da ad. Bideak, adarrak, etab. bitan banatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sardetu] : adarkatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. bifurcarse
    fr bifurcar-se;
    en (road division) fork, (separate) branch off, (formal) bifurcate
    port bifurcar-se;

    Bidea sardetzen den lekura iritsi ginen. (Hiztegi Batua)

    sardetu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:49 pm on 2016/10/01 Permalink | Reply
    Tags: S   

    saldukeria 

     iz. Leialtasuna zor diogun norbait edo zerbait saltzeko ekintza; traizioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    saldukeria (G, L; H), salkeria (L, BN, S; H). Ref.: A; Lh (saldukeri, salkeri).

    Traición, deslealtad, perfidia. “Trahison. Okerka eta saldukeriaz (Izt)” H. “1.º (G; Arr), alevosía, traición. Saldukeriaz eta okerka, a traición y a tuertas; 2.º (G-to), hipocresía” A. Tr. Documentado en autores meridionales desde mediados del s. XIX. Emplean salkeri(a) Goenaga (Y 1934, 178) y, junto a saldukeria, Zinkunegi y Orixe. En DFrec hay 6 ejs. de saldukeria y 1 de salkeri. Gipuzkoako Diputazioa […] Españako tropa ugaritu bigartean, saldukeriaz luzaerazo naiean zebilkiolako oarturik, arrestatu izan zebala, bertako Batzar osoa Baionako ziudadelara. Izt C 394. Iskariotek isillik aldegin zuen bere saldukeriari buru ematera. Lard 441. Nere desleialkeria eta nere saldukeria. Arr May 46. Birtute oneek zaintzen dabezan torre-muruak, / iñoz ez dira saldukeriaz eskuratuak. AB AmaE 443. Saldukeria, eskargekeria. “La perfidia”. Zink Crit 1. Goiepaikaria berez zuzena da; bere bizpide luzean salkeririk etzaio ezagutzen. “No se le conoce una felonía”. Ib. 44. Aiako au saldukeri beltza zala esaten zun. Or SCruz 63. Kanpotik zuzentsu-itxura egiten duzue gizonen aurrean, barnean ordea saldukeriz ta tzarkeriz beteak zaudete. Ir YKBiz 402. Nola dezaket izkuta oinbeste saldukeri? “Tantas traiciones”. Or Poem 546. Iñork etzun salatu alare, euskaldunentzat gauza makurragorik ezpaitago iñor saldukeriz galtzea baiño. Etxde JJ 162. Oarkabean, edo pentsatu gabez, aukeratu du itsutasunaren bidea; ta au da ori: saldukeria, gizonak egin dezakean saldukeriarik galduena. Txill Let 86. Lapurreta estaltzeko, “conquista” izen ospetsua jarri zaio. Saldukeria parkatua izan oi da “Tratado” izenaz zuritua baldin badator. Vill Jaink 177.

    v. tbn. Itz Berb I 151. Ayerb EEs 1912, 178. Bertsol 13-12-1931, 75. Otx 182 (-keri). Erkiag BatB 195.

    (Con -zko, adnom.). Iruzurkeri ta saldukerizko sastegijok; inpernuko lezea baño txarraguok. Otx 27. Bestearekin asi nintzan ezkeroz, iguingarri zait musu bat […] ematea; […] maitasun agerkariok saldukerizkoak iduri baitzaizkit. Etxde JJ 165.

    Sinonimoak: iz.

        [traidorekeria]: traizio, alebosia Heg., etoikeria g.e., traidorekeria g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. traición; delación, soplo
    fr iz. mouchardage, trahison
    en iz. treachery, betrayal; treason
    port

    Eta ni ez nintzen han partitze horri kontra egiteko, haren saldukeria doilorraz hari liskar egiteko!  [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel