Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:55 am on 2010/07/15 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ugertu 

    da/du ad. (B) 1. Herdoildu. 2. da/du ad. Uher bihurtu, uhertasuna eman edo hartu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [herdoildu]
    herdoilak jan, herdoilak jo, herdoildu, oxidatu, ugerrak hartu Bizk., ugerrak jan Bizk.
    [ugerrez bete, zikindu, lohitu]
    baltsatu, lohitu, lokaztu, zikindu, istildu Ipar., lertzotu Ipar., likistu Ipar., lohiztatu Ipar., notatu Ipar., zetakatu Bizk., teiutu Zub., orakatu jas., satsutu jas., lupeztu g.e., tortikatu g.e., urdetu g.e., idoiztatu Ipar. g.e., basatu zah., makulatu Ipar. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) enroñar(se), oxidar(se) (2) enmugrecer(se), coger mugre
    fr (1) (s’)oxyder, (se) rouiller (2) (s’)encrasser
    en (1) to rust (2) to get grimy/dirty/filthy

    Ekin deutsa gero, mutillaren laguntasunaz, burdiña ugertu eta ez ugertuak bananduten, eta luzera bardin samarrekoak alde baten ipinten lurrean. [Batetik bestera, Eusebio Erkiaga (Itxaropena, 1962)] (Klasikoen gordailua)

     
  • Maite 8:19 am on 2010/05/29 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uxatu 

    du ad. Norbaiti edo zerbaiti ihes eginarazi edo joanarazi, hurbiltzen ez utzi.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [aienatu]
    aienatu, aldenarazi, aldendu, desagerrarazi, haizatu, haizarazi Ipar., kasarazi Ipar., kasatu Ipar., aizkatu g.e., akazatu Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es espantar, ahuyentar
    fr expulser, mettre en fuite, chasser
    en to shoo away, to frighten off

    Metrotik irten ostean, nire oroitzapenak uxatu nahian ibili naiz, noraezean, baina alferrik izan da, alfer-alferrik. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:44 am on 2010/02/26 Permalink | Reply
    Tags: U   

    utikan 

    interj. Norbaiti alde egin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Utikan hemendik! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ospa, alde hemendik!, kanpora!, haize!, ut!, alde, kanpo!, ate, ken!, ken hemendik,  tu, fa!, kaka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es ¡largo!, ¡fuera!
    fr dehors!
    en get out!

    “Maite zaitut” ere izan zitekeen, baina, ikusiak ikusi, lepoa jokatuko nuke “alde hemendik!” – edo “utikan!” – esateko premia larria izan zela tximinoa hizketan hasteko arrazoia. [Egonean doazen geziak, Joxerra Garzia (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:36 am on 2010/01/27 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uxuka-muxuka 

    adb. (Bizk.) Marmarrean, marmarka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  adond. Bizk.
    [txutxu-mutxuka]
    mar-mar, marmarka, marmarrean, mur-mur, txutxu-mutxuka, zurrumurruka, marmarioz Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es murmurando, cuchicheando
    fr murmurant
    en murmuring

    Mahai batean eseri ohi zen, eta iritziak adierazten zituen, kritikak egiten, uxuka-muxuka aritzen zen. [Zortzi kontakizun, Isaac B. singer/ Koro Navarro. Moldatua. (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:32 am on 2009/12/21 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uzki 

    iz. 1. Digestio-hodiaren amaierako irekigunea. Digeritu gabeko janaria bertatik kanporatzen da. 2. (Ipar.) Ipurdia. • uzkiguruin. ZOOL. Hainbat animaliaren uzki ondoko guruin edo guruin-multzoa, zenbait substantzia jariatzen dituena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [ipurdia] Ipar. ipurdi, popa beh. [ipurtzuloa] ipurtzulo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es ano, orificio anal; culo, trasero
    fr
    anus; cul, derrière
    en
    anus; bottom, backside

    Nire alboan, hiru oilo saskian, elkarren kontra, luma multzoa dardaraka, burua hegalpean gordeta, dandarra gora, uzki uzkurtu eta arrosa kolorekoak agerian. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:26 am on 2009/11/11 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uhar 

    iz. (Ipar.) 1. Uholde-ura. 2. Euri-erauntsia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [euri-erauntsia] euri-erauntsi, euri-jasa, jasa, euri-truxu Bizk., truxu Bizk., idola g.e., indriska Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Astelehen goiza ere euritsua azaldu zen, eta uhar bortitzengatik, bideetan ezin zen ibili. [Hautsi da katea, Toti Martinez de Lecea (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    uhar

    uhar (FlickrCC)

     
  • Maite 7:17 am on 2009/11/04 Permalink | Reply
    Tags: U   

    umemoko 

    iz. Aintzat edo heldutzat hartzen ez den mutiko edo neskatxa izendatzeko erabiltzen den hitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: umegorri, mukizu, umekondo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Umeekin egunero ibiltzeak garbi ikusarazten dizu zenbateraino aldatu zaren, zenbateraino zinen zu ere umemoko zikin bat orain dela bi urte, nahiz eta ordurako zeure burua heldutzat eduki. [Uda betiko balitz, Xabier mendiguren Elizegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel