Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:30 am on 2011/07/17 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ubide 

    iz. Ura eramateko erreten artifiziala.

     
  • Maite 8:18 pm on 2011/06/18 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uso 

    iz. ZOOL. Kolunbidoen familiako eta Columba generoko hegazti kolunbiformeen izen arrunta. Lumaje gris-urdinxka dute, hego zabalak eta ez oso luzeak eta isats nabarmena. Espezie asko daude eta batzuk giza inguruneetara (baserri, hiri, etab.etan) egokitu dira. Migratzaileak ere badaude.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es paloma
    fr palombe, pigeon
    en pigeon; [sinboloa] dove

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:51 am on 2011/06/06 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ukimen 

    iz. Objektuekiko ukipena, presioa, haien zenbait ezaugarri fisiko (tenperatura, laztasun/leuntasuna, gogortasun/biguntasuna) eta mina hautematen dituen sentimena, gorputz osoko larruazalean hedatuta dagoena. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gorputzaren zentzumena] haztamu
    [ukitua, seinalea] g.e. hunkimendu, uki, ukiera, ukipen, ukitu, hunki Ipar., hazka zah., ukitze zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (sentido del) tacto
    fr toucher
    en (sense of) touch

    Ez nizkion segituan egin, ezta lasterka ere, ile-apaintzaile profesionalek egingo dutela uste izan litekeen bezala, geldiro baizik, haren gorputzaren zatiak ziren hari lodi haiek ukimenaz dastatuz. [On Casmurro, Machado de Assis / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ukimen (FlickrCC, Josep Ma. Rosell)

     
  • Maite 9:09 am on 2010/12/29 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urgazle 

    iz. eta izond. Urgazten duena. Euskaltzain urgazlea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [laguntzailea]
    lagungarri, laguntzaile (UZRIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ayudante, colaborador, -a; protector, -a (2) (zenbait erakundetako kide) correspondiente
    fr (1) assistant, -e ; aide, collaborateur, -trice (2) correspondant, -e
    en helper, assistant; protector

    Brigadako buru Lukacs jenerala hil egin dute, eta haren urgazle eta komisario politiko Gustav Regler zauri larriekin da. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordekidea da 1990 urteaz geroztik, eta 2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:28 am on 2010/09/13 Permalink | Reply
    Tags: U   

    upel 

    iz. Ardoa nahiz beste zenbait likido gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen den zurezko ontzi gerrizabala; bereziki 1.000 litrotik gorakoa. Zirkulu-formako zurezko bi taula paraleloz eta baten ertzetik bestearenera luzatzen diren eta burdin xaflazko uztaiez besarkatuta dauden ohol kurbatu ahurrez osatua dago. • upela elektrolitiko. KIM. Elektrolisia egiteko erabiltzen den ontzia, bi elektrodo (anodoa edo elektrodo positiboa, eta katodoa edo elektrodo negatiboa) eta energia elektrikozko kanpoiturri bat dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [upa]
    barrika, barrikote, kuela, kupel, dupa Ipar., upa Bizk., barril zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cuba, tonel
    fr tonneau, barrique
    en barrel; cask

    Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita eta bertsolari ezagunen bertsoak paretetan idatzita. [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    upel (FlickrCC, mimentza)

     
  • Maite 7:26 am on 2010/09/01 Permalink | Reply
    Tags: U   

    upelako 

    izlag. Bizk. Egundokoa, sekulakoa.

    Sinonimoak: izlag. Bizk.
    [egundokoa, itzela]
    berealdiko, egundainoko, egundoko, inolako, sekulako, berebiziko Heg., beregaineko jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enorme, tremendo, -a, formidable
    fr formidable, énorme
    en extraordinary, incredible; tremendous; great

    Zelako emoziñoa azkeneko metroetan! Upelakoa egin degu! [Twitter, @jkgerrik ]

    Oharra

    Hainbat aldaera topatu dugu hiztegi ezberdinetan:

    • upielako: grande, abundante, abultado/da (3000 hiztegia)
    • upielako: egundoko, aparteko, bikain (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)
    • upielako. v. UPA LAKO (s.v. 1 upa). UPA LAKO, UPIELAKO.  a) “Exorbitante, litm., como un tonel” (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 7:49 am on 2010/08/26 Permalink | Reply
    Tags: U   

    udatiar 

    iz. Udako oporraldia ohizko bizilekutik at igarotzen duen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.
    [udazalea]
    udazale, udalditar g.e., turista (Adorez eta UZEIren Sinonimoen Hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es veraneante
    fr estivant, -e ; vacancier, -ère
    en holidaymaker (Br); vacationer (Am)

    Kaweahren ertzetik bereizi eta, bi udatiar nagi bezala, bainujantzian, toailak lepo inguruan genituela, Rosarioren eta Efrainen etxera abiatu gara atzo Josebari agindu zioten guakamolea jasotzera. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    udatiar (FlickrCC, fearandlaugh)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel