Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:22 am on 2012/03/21 Permalink | Reply
    Tags: U   

    udalehen 

    iz. Lau urtaroetatik lehena. Ipar hemisferioan, martxoko ekinoziotik ekaineko solstiziora hedatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: z. Bizk.
    [udaberria]
    udaberri, primadera Ipar., bedatse Zub., belartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es primavera
    fr printemps
    en spring

    Hori bera egiten du beste zenbait sasoirekin ere, udarekin berarekin kasu: udaberri edo udalehen, udazken, larrazken, sasoian sasoiko martxari jarraitu, alegia. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:03 am on 2012/02/29 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urdanga 

    iz. 1. Txerri emea. 2. (herr.) Prostituta.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [emagaldua]
    emagaldu, ematxar, maritzar, prostituta, puta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cerda (2) puta, ramera
    fr (1) truie (2) prostituée
    en (1) sow (2) whore

    Besteen behar fisiologiko oinarrizkoak asetzeko baino ez dut balio, behi bat naiz zentzu horretan, sukaldari erdipurdiko bat, garai hobeak ezagututako urdanga. [Katu jendea, Eider Rodriguez (Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    urdanga (Le client, Jean-Louis Forain, Wikimedia commons)

     
  • Maite 7:32 am on 2012/02/24 Permalink | Reply
    Tags: U   

    usin 

    iz. (Ipar.) Doministikua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    urtzintz (L, BN; H; -rz- Dv; urzinz Lar), burzintz (L-sar), urzainzt (BN (-inz), S; -inz VocBN), urtintx (L-sar), urtzain (S (-rz-); H; -añ Dv (BN-bard)), ursain (S; SP), ursai (Dv), urtxain (S; H), urxain (S; ürxañ Gèze). Ref.: A (ürsain, urtzintz, urzain, urzintz, burzintz); Lh (ürsain, ürxain); Lrq /ürźán’/; EI 385; Satr VocP (urtzintz); Echaide Nav 173.

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [doministikua]
    : urtzintz, atija Naf., doministiku beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estornudo
    fr éternuement
    en sneeze

    Telemakok, orduan, usin handi bat egin zuen, eta jauregi osoan egin zuen oihartzun. [Ulises, Homero / Juan Kruz Igerabide (Erein, 2000)]

    urtzintz (FlickrCC, labambola)

     
  • Maite 3:36 pm on 2012/02/12 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urtxintxa 

    iz. ZOOL. Zuhaitzetan bizi diren esziuridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren izen arrunta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 3:12 pm on 2012/01/01 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urtats 

    iz. (batez ere Ipar.) 1. Urteberrieguna. 2. Gabonsaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:06 am on 2011/12/09 Permalink | Reply
    Tags: U   

    umezurtz 

    iz. eta izond. Aita, ama edo biak hil zaizkion haurra. • umezurtz-etxe. Umezurtzak jasotzen dituen erruki-etxea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [zurtza] iz. zurtz, haurzurtz Zub.
    [emazurtza] izond. g.e. zurtz, emazurtz zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es huérfano, -a
    fr orphelin, -e
    en orphan

    Etxekoak zenduz geroztik batez ere, jendetasunaren aldetik bezain hizkuntzarenetik, lurraren azalean umezurtz nenbilen, norabide zehatzik gabe loakeen harri borobilaren pare. [Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa dinamikoa)

     
  • Maite 7:15 am on 2011/10/27 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urteurren 

    iz. Gertakari batetik urtekopuru jakin bat iragan den urte edo eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [urteburua]
    urtemuga, urteburu Ipar., urtegarren g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aniversario
    fr anniversaire
    en anniversary

    Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.

    Aurten, eskatu beharrean, eman egin nahi nuke; eta, horretarako, lagun batzuekin batera, topaketa bat antolatu dut. Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke.

    Ekitaldian, besteak beste, Anarik, Euzkitzek, ‘Fastfatum’ Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’-k hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz.

    Laburtzeko:

    • Ekitaldia: Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko topaketa.
    • Noiz: azaroaren 2an, iluntzeko 19:30ean,
    • Non: Donostian, DOKAn (bertako Kafe Antzokian).

    Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko nizueke baiezkoa ematea galdeketa honetan izen-abizenak emanez.

    Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Doka Kafe Antzokiko lagunei, alde batetik, euren txokoa gure eskura ipintzeagatik. Bestetik, Kixkurreri, zizka-mizkarako jaki guztiengatik; izan ere, dastatzeko aukera izango dugun jangai guztiak beraiek emandako Goerriko produktuak izango baitira.  (Maite Goñi)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel