Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:00 am on 2012/10/07 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urdaitegi 

    iz. Urdai, urdaiazpiko, hestebete eta bestelako txerrikiak saltzen diren denda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:48 am on 2012/09/29 Permalink | Reply
    Tags: U   

    udazken 

    iz. Lau urtaroetatik hirugarrena. Ipar hemisferioan, iraileko ekinoziotik abenduko solstiziora hedatzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [udaren ondoko urtaroa]
    udagoien Bizk., larrazken Ipar./Naf., neguantz g.e., udatzen g.e., ihartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es otoño
    fr automne
    en autumn, fall
    port outono

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 7:22 pm on 2012/07/27 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urrundu 

    da/du da. Urrun edo urrunago joan edo eraman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [urrutiratu]
    alboratu, aldaratu, alde egin, aldendu, baztertu, hastandu, lekutu, ospa egin, saihestu, urrutiratu, airatu Ipar., asagotu Bizk., lekuratu g.e., urrutitu g.e., apartatu Heg. beh., alderatu Bizk. g.e., aldameneratu Gip. g.e., azkendu Ipar. zah., erauzi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) alejar(se), distanciar(se); apartar(se), separar(se), divergir (2) despejar
    fr (s’)éloigner, diverger, (s’)écarter
    en to move away, to leave behind; [ideas, position] to distance oneself from sth

    Urrats bizi eta ziurrez urrundu da, edo hala ematen du behintzat. [Itzalak, Iban Zaldua (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:30 pm on 2012/07/20 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urrutaka-urrutaka 

    adond. Tratuan ari izanaren poderioz.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    “(G-to), a fuerza de regatear” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Diccionario Vascónico eta Word Reference):

    es a fuerza de regatear
    en by haggling

    Parrandero haiek mantso zebiltzan, elkarri deika eta bidean geldituz gozo-saltzaileekin urrutaka aritzera, edo otoitz egitera bide ondoko santutegiren batean, batzuetan indioa, mahomatarra besteetan, bi fedeetako behe kastek inpartzialtasun zoragarriz konpartitzen dutena. [Kim, Rudyard Kipling / Koro Navarro (Ibaizabal, 1990)] (armiarma.com)

     
  • Maite 8:28 pm on 2012/06/07 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ukabil 

    iz. Esku itxia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [esku itxia]
    ahur g.e., eskumutur g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es puño
    fr poing
    en fist

    Bere buruarekin eta jendearekin haserre, ukabilak estutu eta aurrera jarraitu zuen, bizitzak eskainitako bigarren aukera ez alferrikaltzera deliberaturik. [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    FlickrCC, Jaume d'Urgell)

     
  • Maite 8:00 am on 2012/05/08 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uxter 

    izond. (Ipar.) 1. Janariez (bereziki haragiaz) mintzatuz, samurra. 2. Hauskorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [samurra] samur, bigun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) tierno, -a (2) frágil (3) fácil
    fr (1) tendre [viande] (2) cassant, -e ; fragile (3) facile
    en (1) tender (2) fragile (3) easy

    Zuzendari donostiarrak Hamabostaldian ekarpen bortitza eskaini nahi zuen; Bachen motete saila ez da eguneroko jaki uxterra baina benturak segituan arrakasta barne eraman zuen, hasieratik izerdi bipilez jorratutako lan zorrotz baten fruitu emankorrei esker. [Hutsunea betez, Arkaitz Mendoza, 2008-08-12] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
    • Eneko Bidegain 8:57 am on 2012/05/08 Permalink

      Zorionak hitz hau ekartzeagatik. Ez da oso ezaguna, guk etxean erabiltzen dugu, eta eskertzen da ezagutaraztea: haragi uxterra. Eta horren aurkakoa: haragi zaila.

    • Maite 8:16 am on 2012/05/10 Permalink

      Ez dut gogoratzen non ikusi nuen, baina izugarri gustatu zitzaidan. ‘Haragi zaila’ da aurkakoa? Hori ere ez nuen ezagutzen. Mila esker, Eneko! 🙂

  • Maite 2:20 pm on 2012/04/29 Permalink | Reply
    Tags: U   

    untxi 

    iz. ZOOL. Leporidoen familiako ugaztun lagomorfoa, 40 cm-rainokoa eta nahikoa belarri luzeak, isats laburra eta atzeko hankak oso garatuak dituena. Koloniak osatzen dituzte eta lurrean egindako zuloetan bizi dira. Zenbait arraza etxekotuak dira (Oryctolagus cuniculus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel