Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:16 am on 2013/08/06 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uhaga 

    iz. Fluidoak nonbaitetik jasotzen, erauzten edo konprimatzen dituen makina.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘ponpa’)

    Sinonimoak:  iz.
    [ponpa] : ponpa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bomba [de agua]
    fr pompe à eau
    en water pump
    port bomba d’água

    Entzun:

    Uhaga baten modura aritu zinen botaka. [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    uhaga (Wikipedia)

    uhaga (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:24 am on 2013/07/26 Permalink | Reply
    Tags: U   

    unai 

    iz. Behi-aziendak zaintzen dituen pertsona.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [behizaina] : behizain, betzain zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es vaquero, -a; pastor, -a [de vacas]
    fr vacher, -ère
    en cowherd
    port vaqueiro(a)

    Entzun:

    Eguzkien odolustea erakusten du arratsaldeak, lo hartu dute harritzako argiek, eta taldeari etengabe aidaka, unaia badoa, unaia badoa.  [101 gau, J.M. Olaizola “Txiliku” (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    unai (FlickrCC, CharlesFred)

     
  • Maite 8:02 am on 2013/07/01 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urardotu 

    ad. Indarra kendu; ezaugarri jatorrenak kenduz, zerbait gatzgabe bihurtu.

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [indarra edo zinezkotasuna kendu] -(r)i indarra kendu, -(r)i mamina/mamia | huna/guna kendu (fig.).  (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es descafeinar, desnaturalizar, desvirtuar, rebajar (Elhuyar Hiztegia);  adulterar, mezclar vino con agua (5000 hiztegia)
    fr diminuer, dénaturer, fausser
    en to dilute, to water down
    port descafeinar, desnaturalizar, desvirtuar, rebaixar

    Entzun:

    Errepublikanoen zuzenketen ostean ere immigrazio erreforma urrats historiko bat izanen dela uste dutenak asko dira oraindik AEBetan, baina etorkinen eskubideen aldeko erakunde askok etsipenez ikusi dute Obamaren jatorrizko proposamenaren urardotzea. [Immigrazio erreforma urardotu dute errepublikanoek, Ion Orzaiz @IonOrzaiz (Berria, 2013-06-29)]

    urardotu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:33 am on 2013/05/24 Permalink | Reply
    Tags: U   

    udatse 

    iz. Lau urtaroetatik lehena. Ipar hemisferioan, martxoko ekinoziotik ekaineko solstiziora hedatzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘udaberri’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    udatse. v. UDA-HASTE.

    UDA-HASTE (BN-baig ap. A; SP, Urt I 218, H; uda hatze SP), UDASTE. a) Primavera. v. udaberri. Eguna ganbiatzen baita bethi gauera, uda-hastea edo belhartzea udara. SP Phil 469.

    Sinonimoak: iz.
    [lau urtaroetatik lehena]: primadera Ipar., udalehen Bizk., bedatse Zub., belartze Ipar. zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es primavera
    fr printemps
    en spring
    port primavera

    Udaberria adierazteko zortzi-hamar bat hitz omen daude hedatuta Euskal Herri osoan: udalehen, udakhail, eralora, bedatsea, primadera, uda hats etab. Hiztegietan udatsea ageri da eta guri berau gustatu zaigu gehien, udaren hatsa sentitzea izugarri gustatuko litzaigukelako noski! [Udatsea, Barraskilo hegalaria (BlogaBoga, 2013/05/22 )]

    udatse (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:39 am on 2013/04/28 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urki 

    iz. BOT. Betulazeoen familiako eta Betula generoko zuhaitz eta zuhaixken izen arrunta. Erraz pitzatzen den azal zuri eta leuna, ertz zerraduna duten hosto peziolodunak, gerbatan elkartutako loreak eta akenio-motako fruituak dituzte. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:25 am on 2013/03/17 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urretxindor 

    iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, 16 cm-rainokoa eta lumaje arre-grisaxka, gorputz liraina eta moko zuzen eta fina duena. Intsektiboroa da, eskualde mediterranearrean bizi da eta kantari ona da (Luscinia megarhynchos). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     

     
  • Maite 9:22 am on 2012/10/26 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urguilu 

    iz. (batez ere Ipar.) Pertsona batek bere buruaz duen gehiegizko harrotasuna; hantustea, harrokeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [harrotasuna]
     arrandia, burgoikeria, buruiritzi, handikeria, handiuste, hantuste, harrokeria, harropuzkeria, harrotasun, oilarkeria, burujope Ipar., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., laineza Gip., astintasun g.e., faunkeria g.e., haizekeria g.e., handipuzkeria g.e., handurreria g.e., hantukeria g.e., harroketa g.e., ilarrainkeria g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah.,  
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es orgullo, soberbia, altivez
    fr orgueil, vanité
    en arrogance, haughtiness
    port orgulho, soberba, altivez

    Ez baduzu zure “konkisten” gainean aski publizitate egiten, ez zaizu faltako lagun begiluzerik galdezka heteroen esparrua ongi zedarritu eta urguilu heteroa ongi mantendu aldera. [Urguilu heteroa, Beñat Sarasola (Argia, 2012-10- )]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel