urguilu

iz. (batez ere Ipar.) Pertsona batek bere buruaz duen gehiegizko harrotasuna; hantustea, harrokeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar.
[harrotasuna]
 arrandia, burgoikeria, buruiritzi, handikeria, handiuste, hantuste, harrokeria, harropuzkeria, harrotasun, oilarkeria, burujope Ipar., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., laineza Gip., astintasun g.e., faunkeria g.e., haizekeria g.e., handipuzkeria g.e., handurreria g.e., hantukeria g.e., harroketa g.e., ilarrainkeria g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah.,  
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es orgullo, soberbia, altivez
fr orgueil, vanité
en arrogance, haughtiness
port orgulho, soberba, altivez

Ez baduzu zure “konkisten” gainean aski publizitate egiten, ez zaizu faltako lagun begiluzerik galdezka heteroen esparrua ongi zedarritu eta urguilu heteroa ongi mantendu aldera. [Urguilu heteroa, Beñat Sarasola (Argia, 2012-10- )]