udatse

iz. Lau urtaroetatik lehena. Ipar hemisferioan, martxoko ekinoziotik ekaineko solstiziora hedatzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘udaberri’)

Orotariko Euskal Hiztegian:

udatse. v. UDA-HASTE.

UDA-HASTE (BN-baig ap. A; SP, Urt I 218, H; uda hatze SP), UDASTE. a) Primavera. v. udaberri. Eguna ganbiatzen baita bethi gauera, uda-hastea edo belhartzea udara. SP Phil 469.

Sinonimoak: iz.
[lau urtaroetatik lehena]: primadera Ipar., udalehen Bizk., bedatse Zub., belartze Ipar. zah.
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es primavera
fr printemps
en spring
port primavera

Udaberria adierazteko zortzi-hamar bat hitz omen daude hedatuta Euskal Herri osoan: udalehen, udakhail, eralora, bedatsea, primadera, uda hats etab. Hiztegietan udatsea ageri da eta guri berau gustatu zaigu gehien, udaren hatsa sentitzea izugarri gustatuko litzaigukelako noski! [Udatsea, Barraskilo hegalaria (BlogaBoga, 2013/05/22 )]

udatse (Wikimedia Commons)