ahabia

iz. BOT. 1. Ericaceae familiako zuhamuxka, arrautza-formako hosto zorrotz, zerradun eta berde argiak dituena. Bere fruituak baia jangarriak dira (Vaccinium myrtillus). 2. Izen bereko landarearen fruitua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko euskal Hiztegian:

ahabi(a) (-ia S, -ixa V-gip; H), ahabe (S; H), aafia (-ixa V-gip), abi (V, G, AN, Ae, R-uzt), abia (V-gip), afi (V-gip), arabi (V-m; Itza 23 y 61), arabia (V-gip). Ref.: Bon Verb XXIX /ãhãbe/; VocPir 690; Lcq 114; A (ahabia, abi, afi, arabi); Iz ArOñ (aábixa, aáfixa), UrrAnz (abixia), Als (abiya); Elexp Berg (abixa).

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Bot. landarea eta fruitua) arándano (Vaccinium myrtillus)
fr myrtille
en blueberry, bilberry, whortleberry
port arando

Ahabi-sasi batetarat heldu ahal izan zen eta gorde zen sasi-ondo lodienetarik batean. Narrazioak, J. Mirande

Gustuko ditut ahabia-pastel ederrak, edo limoi-merengezko pastel gozoak, edo adibidez… – gaiarekiko arreta galdu zuelarik, ahotsa apalduz joan zitzaion. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

ahabia (FlickrCC, Cletus Awreetus)