zirtolari

iz. (Ipar.) Errimadun hitzjoko politak egiteko nahiz erantzun zorrotz, azkar eta umorezkoak emateko etorria duena, ditxolaria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

zirtolari (L, BN-arb-lab ap. A), xirtolari (L ap. Lh).

“Persona que replica pronto y con gracia”

Teatro lanaren ondotik, entzun ditugu Basarri eta Uztapide pertsulariak, bethi bezala zirtolari eta jostakin. Herr 31-12-1959, 4.

Sinonimoak: iz. Ipar.
[ditxolaria] : ditxolari Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es persona hábil en réplicas agudas y graciosas (generalmente rimadas)
fr personne qui a la répartie vive et gracieuse, amusant, -e ; drôle
en wit, joker; witty person
port pessoa espirituosa

Ditxolari edo zirtolarien usadioak bizi-bizirik dirau sustraiak baserrian dituztenentzat.  [Hogeita bina, Andoni Egaña (Hariadna, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Lehenengo topaldi labur hartan ikusi ahal izan nuen edertasunaz kanpo, pertsona bizia, elkarrizketa zirtolarikoa eta barre lasai eta zabalekoa zela jabetu ahal izan nintzen; ez zen ondoan gustura sentitzen nintzen lehenengo neska izango, seguru aski, baina gutxitan sentituko nuen aurretik horrelako sinpatia-uhina. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Familiako gizonak, aita eta bere anaiak, denak zirtolariak ziren, eta bertsolariak. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zirtolari (bdb. bertsozale.com)