Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:54 am on 2014/01/28 Permalink | Reply
    Tags: U   

    usna 

    iz. (Ipar.) Usaimena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    usna (G-goi, L, BN-ciz ap. A; SP, Urt II 300, Lar, Dv, H), usma (L-ain, BN, R ap. A; Lar, Dv, H).

    1. Olfato.

    2. Instinto, intuición.

    3. usma (G, BN ap. A). Barrunto, sentimiento, intuición de algo.

    4. Acción de olfatear, oler.

    5. Olor.

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [usaimena] : suma, usaimen (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere Ipar.) olfato
    fr (batez ere Ipar.) flair, instinct, odorat
    en (sense of) smell
    port olfato, faro

    Entzun:

    Baina irudi hutsetik haratago seinalea begiztatu duenik ere bada: datorkeenaren augurio beltza kaio eta bele gorpuztuta. Neu naiz horietako bat, trakets kudeatutako ziurgabetasunak seinale bila ibilarazten bainau usnaka. [Seinaleak, Idurre Eskisabel (Birar, 2014-01-28)] (Berria.info)

    usna (FlickrCC, Dennis Wong)

     
  • Maite 11:44 am on 2014/01/01 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urteberri 

    iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) Urtearen lehen eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [urtearen lehen eguna] : Urtats Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) día de Año Nuevo
    fr iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) le jour de l’An
    en iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) New Year’s Day
    port ano novo

    Entzun:

    Kalean bueltaka ibili nintzen, eta nora ezean Konstituzio plazara iritsitakoan, kukurutxo-txanoak jantzita tutuak joka oraindik ere Urteberri eguna ospatzen zebilen talde handi batekin topo egin, eta ez dakit nola, gin-tonik batzuk edateko nahastu nindutelarik, luzaroan ibili nintzen kalean, eta etxeratzerako hamarrak izango ziren jada. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Urte Berri On! (Gaurko Hitza CC)

     
  • Maite 1:28 pm on 2013/11/29 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uzkaili 

    1. da/du ad. Irauli. 2. du ad. Norbait agintetik bota; garaitu. 3. du ad. Zezena nahiz behia ezten-hagaz lurrera bota.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.
    [irauli] : gainazpikatu, hankaz gora jarri, hankaz goratu, irauli, itxulastu, itzuli, itzulipurdikatu, zilipurdikatu, ipurdikatu Ipar., itzulikatu Ipar., azpikoz goratu g.e., gorabeheratu g.e., bueltatu Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (batez ere Ipar.) volcar, derribar (2) derrocar (3) [abelburuak] derribar, mancornar (4) (batez ere Ipar.) embarrancar
    fr (1) (se) renverser, chavirer (2) renverser, capoter (3) s’échouer
    en (1) to overturn, to upset; to knock down, to knock over (2) to overthrow, to bring down, to topple
    port (1) inverter, virar, derrubar (2) derrocar, derrubar

    Entzun:

    Alde horretatik —eta jipoituko nauzue akaso— ulertzen dut Espainiako Auzitegi Nazionalak atentatu deitzea Barcinari tartak jaurtitzeari; are, ulertzen dut zenbateraino sentitu zen erasoa Barcina une hartan: zeinen barregarri, zeinen zaurgarri, zeinen herritar arrunt, zeinen botere gabetu. Finean, zu eta ni bezalako: erabat uzkailgarri.  [Uzkailgarri, Idurre Eskisabel (Bira, 2013-11-29)] (Berria.info)

    uzkaili (FlickrCC, zen)

     
  • Maite 7:47 am on 2013/10/16 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uxadan 

    iz. ZOOL. Hirudinoideoen klaseko ornogabe anelidoa, gorputz zapala eta bentosa bilakatutako zenbait segmentu dituena. Hainbat animaliaren kanpoaldeari atxiki eta odola eta beste likido organikoak (giza odola, adib.) Zurgatuz bizi den ektoparasito hermafrodita da (Hirudo medicinalis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    uxadan (H), uxaran (Dv (BN)), uxaden (BN-lab ap. A).

    Sinonimoak:  iz. Ipar. g.e.
    [izaina] : izain, odol-edale Ipar., xintximari Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) sanguijuela
    fr sangsue
    en leech
    port sanguessuga

    Entzun:

    Iduri dutelarik uxaranak eta banpirak egungo zozietateari bere odol guziaren edaten. Elsb Fram 179 (v. tbn. 157). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Baitira ur hetan odol edaleak edo uxadan edo itxainak. Ducq 258 (ap. DRA).(Orotariko Euskal Hiztegia)

    uxadan (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:30 am on 2013/09/28 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ur 

    iz. 1. Likido kolorge, usaingabe eta zaporegabea, lotura kobalentez elkartutako bi hidrogeno-atomoz eta oxigenoatomo batez osatuta dagoena (H2O). Gas-egoeran dagoenean lurrin deritzo eta egoera solidoan dagoenean izotz.  Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) agua; agua corriente (2) zumo; jugo (3) jugo/sustancia de la carne (4) Kim. agua
    fr (1) eau [courante] (2) suc [de fruit]
    en (1) water (2) juice
    port (1) água (2) suco

     
  • Maite 10:36 am on 2013/08/18 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urpeko betaurreko 

    iz. (pl.) Urpean ibiltzeko prestatutako betaurrekoak.

     
  • Maite 7:55 am on 2013/08/16 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urrin 

    1. iz. Usaina (zenbait euskalkitan beti txarra). 2. iz. Perfumea. 3. Ik. urrun.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar./Naf.
    [perfumea] : aroma, likurta, lurrin, perfume, atxon Naf.
    [usaina] : usain, kino Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) buen olor, aroma; perfume (2) olor (3) mal olor, hedor, tufo
    fr odeur en général
    en (1) scent, fragrance, perfume (2) smell
    port (1) aroma, perfume, fragrância (2) cheiro (3) mau cheiro, fedor

    Entzun:

    Baina ostiralekoak gutxi zuen ikerketatik, gutxi kazetaritzatik. Aspaldi igarri gabeko simaurraren urrina hartu nion nik, etxeko sofatik. [Jazarpena eta eraistea, Aritz Galarraga (Berria, 2013-05-28)]

    urrin (Wikimedia Commons)

    urrin (FlickrCC, Dennis Wong)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel