Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:56 am on 2014/09/12 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uve 

    iz. V letraren izena. • uve bikoitz. W letraren izena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es [alfabetoko letra] uve
    fr /ve/
    en /vi/
    port vê

    Entzun:

    Ordua iritsi da. Ara és l’hora. Ehunka milaka kataluniarrek —1.800.000 Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, milioi erdi inguru Espainiako Gobernuaren delegatuaren esanetan— Kataluniako senyera-k eskuetan, eta elastiko gorriak eta horiak soinean, V erraldoi bat osatu dute Bartzelonan. [Bozkatu egin nahi dute, Adrian Garcia (Berria.eus, 2014-09-12)]

    uve (Argazkia: berria.eus > TV3)

     
  • Maite 10:21 am on 2014/09/01 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urgunka 

    adb. Herren eginez.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘herrenka’)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    urgunka (G, AN ap. A; Lar (s.v. recancanilla), Hb ap. Lh, Dv, H).

    Cojeando. Nola pobre ori urgunka pausotik laster kentzen etzan. Cb Eg III 390. Burua makurturik / badago leoia, / ez dezake iritxi / arbolaren goia. / Urgunka badijoa / bide-bazterrera. It Fab 77.

    Sinonimoak: adb.
    [herrenka] : koxuka, mainguka, herren eginez, urgunka, txingoka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cojeando
    fr en boitant
    en limping, hobbling
    port mancando

    Entzun:

    Gaur egun, zelaian nahiko ongi ibiltzen naiz, baina luzaroan orekari eusteko zailtasunak ditut. Nekatu egiten naiz luzera. Aldapan urgunka ibiltzen naiz, herren haundia eginez, alegia.[«Hitz egin dezagun, hizkuntza paper hutsean disekatu ordez», Patziku Perurena (Miel A. Elustondo)] (Berria.eus, 2014-08-31)

    urgunka (Irudia: sintomas.co)

     
  • Maite 11:28 am on 2014/07/20 Permalink | Reply
    Tags: U   

    udate 

    iz. uda-denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [uda-denbora] : udaldi, uda parte, uda-denbora, udalde (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es temporada de verano, periodo estival; verano, estío
    fr saison d’été, période estivale; été
    en summer time; summer
    port temporada de verão; verão

    Entzun:

    Hemen badakik – azaldu dit Jeannettek frantsesez -, irailaren 1ean bertan, udatea “finie”. Egünak joan, egünak jin, udatea pasa, eta ezjakinean gelditu nintzen.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Egungo Testuen Corpusa)

    udate (FlickrCC, Chris Bartnik)

     
  • Inaki Agirre 7:05 am on 2014/04/29 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ugatz 

    iz. 1 Ugaztun emeen guruin esne-jariatzailea. (Jarraitu irakurtzen…) 2. ZOOL. Falkonidoen ordenako hegazti falkoniformea, sai arrearen antzeko tamainakoa, baina lirainagoa eta isats erronboidala duena. Haratustelez eta animalia biziez elikatzen da. Pirinioetan bizi da eta desagertzeko arriskuan dago (Gypaetus barbatus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [ugaztun-emeen titia]: bular, titi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [ugatz] 1 errape. 2 titi, bular. 3 kolko, bular. 4 titi-esne (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Collins eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Anat.) mama, glándula mamaria (2) (Zool.) quebrantahuesos (Gypaetus barbatus)
    fr (1) mamelle, sein, téton (2) orfraie [ƆrfrƐ], Zool gypaète m
    en (1) [bularra] breast; [errapea] udder (2) SM INV bearded vulture
    port (1) (Anat.) mama(2) m inv (ave) brita-ossos m inv

    Entzun:

    Zintzilik sentitzen nituen ugatzak, astun eta mingarri [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004) Orr.: 66] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Beste garai batzuk ziren, Organbidexkara joaten zirenekoak, ornitologia-behaketak egitera, lehen ugatz-alea ikusi zuenekoak, Organbidexkako etxolan zebilen Normandiako ornitologo bati galtzerdi izerditu bat eman zionekoak, ornitologoak adiskidetasun-frogatzat eman zion aspaldi luzean garbitu gabeko ile-xorta baten truke.  [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006) Orr. 131] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Azkenik, hegazti eta txori koloretsuen endak, gabiraiek, ugatzek etaitsas uhin gazietan jan eta bizi bila diharduten uherroiek, beste noiznahai oso hots bestelakoak jaulkitzen dituzte, janagatik burrukan eta harrapakiagatik teman dabiltzanaren aldean; beste batzuek, sasoiaren arabera, euren ahots erlatsaren kantuak aldatu egiten dituzte, halanola bele txikien enda zaharrak edo bele aldrek ura eta […] [Gauzen izaeraz, Lukrezio / Xabier Amuriza (Klasikoak, 2001) Orr.: 367] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ugatz (FlickrCC, Seins de pierre…)

    ugatz (FlickrCC, arpian)

     
  • Maite 8:54 am on 2014/04/25 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urtzintz 

    iz. (Ipar.) Usina, doministikua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    urtzintz (L, BN; H; -rz- Dv; urzinz Lar), burzintz (L-sar), urzainzt (BN (-inz), S; -inz VocBN), urtintx (L-sar), urtzain (S (-rz-); H; -añ Dv (BN-bard)), ursain (S; SP), ursai (Dv), urtxain (S; H), urxain (S; ürxañ Gèze). Ref.: A (ürsain, urtzintz, urzain, urzintz, burzintz); Lh (ürsain, ürxain); Lrq /ürz!án’/; EI 385; Satr VocP (urtzintz); Echaide Nav 173.

    Estornudo. v. usin.  Hire ürzain batek emaiten dik lürrari ikhareria. Chaho AztiB 9. Haren urzintzak iduri du suko garra. Dv Iob 41, 9 (41, 10 Ol urzintzak; Ker usiñak, BiblE doministikuek).

    Eritasun hartarik bederen, ez da nihun gehiago haurrik hiltzen, zeren urtzintz-aldi guzietan, amak erraiten dion haurrari: –Dominixtekun, haurra! Barb Leg 25. Parisek egiten badu urtzinez, hartzen du sukarrak mundua! SoEg Herr 9-5-1963, 1.

    Sinonimoak: Ipar.

    [doministikua]: usin, atija Naf., doministiku beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es estornudo
    fr éternuement
    en sneeze
    port espirro

    Entzun:

    Haurrak egiten du urtzintz, eta kuxean, berehala, gizon xaharrak oihu egiten dio: “Dominixtekun, haurra!  [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    urtzintz (FlickrCC, Zhao)

     
  • Maite 3:23 pm on 2014/02/26 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uriola 

    iz. Ur-korronte, urbildu edo urtegiko urak gainezka egin, eta normalean urperatuta ez dagoen ingurua estaltzea edo indar eta abiadura handiz isurtzea. (uholde, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [uholdea] : uholde, uraldi, pesia Ipar., soperna Ipar., uralde Ipar., dilubio zah., tulubio Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [uholdea] : errekada, uhada, uhaldi, uhar, uhaste, uholde (bat.), uiol (bizk.), uramil (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Labayru ikastegia):

    es (sarr. pl.) torrente, corriente impetuosa, inundación.
    fr inondation, crue
    en flood
    port inundação, alagamento

    Uriolakaz negargarrizko kalteak izan ditue.
    Oraindino gogoan dodaz 1983ko uriola nagusiak.
    Urioleak eroan eutsen dana, etxe eta guzti.
    Uriolatik ozta-ozta librau ziran. (Labayru ikastegia)

    uriola (FlickrCC, camil tulcan)

     

    Mota guztietako gaur-gaurko gaien berri emateko sortu dute Uriola.info: kirola, ekonomia, kultura,politika eta baita udal gaien inguruko informazioa ere. Horrez gain, Bilboko eta inguruko jaien berri ere emango du.

    Lanean hasia da, eta, besteak beste, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Uriola.info-k, horien artean: agenda, eguraldia, iragarkiak, zorion agurrak eta eskelak jartzeko aukera emango du. Twitter eta Facebook bitartez ere kasu egin ahal izango zaio Bilboko euskal komunikabideak biltzen dituen plataformari. (Berria.info, 2014-02-25)

    uriola.info

     
  • Maite 10:47 am on 2014/02/15 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ufako 

    iz. (Ipar.) Arnasa indarrez jaurtiz sortzen den airea eta ateratzen den arnasotsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [putza] : putz, alpore Ipar., bafada Ipar., ufa Ipar., lurrun Bizk., buhada g.e., buhako g.e., ufada g.e., bafa zah., bapore zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) soplo, soplido
    fr (Ipar.) souffle, soufflement
    en puff, gust, whiff, breath
    port sopro

    Entzun:

    Brastakoan beheratu zituen eskuak, ufako bat botaz ia, eta begi guztiak lurrerantz jiratu ziren, hor, benetan, zerbait hauskorra eta samurra balego bezala, txiki-txiki eginik: gizaki baten bizitza ederra. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Urduritasunezko ufako bat ateratzen zaio zuzendariari. [Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ufako (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel