Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:06 pm on 2015/02/04 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ufa 

    ufa 1  interj. Poza adierazten duen hitza. Ufa! Zenbat gauza eder!

    ufa 2. 1. iz. (Ipar.) Ufakoa, putza. 2. izond. Hutsa. Intxaur ufak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [putza]: putz, alpore Ipar., bafada Ipar., ufako Ipar., lurrun Bizk., buhada g.e., buhako g.e., ufada g.e., bafa zah., bapore zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. voz que denota alegría, alborozo (2) 1 iz. (batez ere Ipar.) soplo 2 izond. (batez ere Ipar.) vacío, -a, hueco, -a
    fr (1) interj. ouf ! (2) iz. souffle
    en (1) interj. word used to express joy, jubilation, rejoicing (2) 1 iz. puff, gust, whiff, breath 2 izond. hollow, empty

    Entzun:

    Ufa! horra katedrala, Burgoseko katedrala! [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta geltokiko buruak jadanik ez zuen hitz egiten, ez zuen egiten arnasots eta ufa besterik, espaloira begira zegoen, Hubižcka maniobraburuaren bizkarretara. [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gau batez, marmitakoa afaltzen ari ginela – edo porrusalda, ez naiz oroitzen -, Carmiña ikusi genuen telebistan; aitari ahotik halako ufa arraro bat irten zitzaiolako konturatu ginen. [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ufa (FlickrCC & Gaurko hitzaCC)

     
  • Maite 7:47 am on 2015/02/03 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ufal 

    iz. Ur-korronte, urbildu edo urtegiko urak gainezka egin, eta normalean urperatuta ez dagoen ingurua estaltzea edo indar eta abiadura (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘ufal’)

    Eibarko Euskara:

    ufal (ujal). iz. (TE). Crecida del río; inundación; lluvia torrencial; riada; aguas torrenciales. “Crecida de aguas en los ríos” (TE, 703). Ufala doia Maltzako ibaixan, iñoiz baiño hazixagua. / Laga bakian!, egualdixa ez dago gure eskuan eta eskerrak!; gure eskuan balego batian eurixa eta bestian ujala eta bestian harrixa eta bestian danak!. / Iketza egosi Eibarrera entregau burdixakin. Baten estu ibili nitzen. Banoie hogetalau zaku ta burdixakin, ta ufela! Ufela kamiñuen behera. Ta zakuek heldu ezin! Ta burdixari burtardatza hausi! Burtardatza hausi ta jo eban burdixorrek behia, ta “oin zer ein bihar ete juat nik?”. Mekolako bueltan. Atzenien burdi zaharra aitta zanak eruan Ermura, ta burdi bi ein zittuen gero! Barrixa ta beste txiki bat be bai. Ik. euri, ufalaldi, uraldi, euritte, eurizar.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ufal. v. uholde.

    Sinonimoak: iz.
    [uholdea] : uriola, uhar, uraldi (Adorez  Sinonimoen Hiztegian, ‘uholde’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Eibarko Euskara eta Word Reference hiztegiak):

    es crecida del río; inundación; lluvia torrencial; riada; aguas torrenciales
    fr inondation
    en flood, rise, swelling
    port inundação, a cheia do rio

    Entzun:

    Ufala doia Maltzako ibaixan, iñoiz baiño hazixagua.  (Eibarko Euskara)

    ufal (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2015/02/02 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ufala 

    1. zenbtz. Ugari 2. adlag.  Sobera, gehiegi, neurriz kanpo, neurriz gain.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ufala. “Abundancial o excesivamente. Ango jan da erana, ufala zan” Etxba Eib. “Ufala darabill dirua aspaldi onetan” Ib.

    Sinonimoak: iz. (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    zenbatz. [ugari] : ugari, oparo, jori, naro; erruz, eurrez, franko
    adlag. [sobera] : gehiegi, lar, larregi, sobran, soberarik

    Beste hizkuntza batzuetan (Eibarko Euskara eta Word Reference):

    es 1. zenbtz. (TE). abundante, mucho, cantidad. Hango jan eta erana, ufala zan. Ik. ugari. 2. adlag. (TE). Abundantemente; excesivamente. Ufala darabil dirua aspaldi honetan.
    fr 1. abondant, -e ; fécond, -e ; splendide, somptueux, -euse 2. trop, beaucoup trop
    en 1. abundant, plentiful, copious, generous; fertile, prolific 2. excessively
    port 1. abundante, muito 2. excessivamente

    Entzun:

    Hango jan eta edana ufala zen. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    ufala (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 1:33 pm on 2015/01/01 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urteberril 

    iz. Urtearen lehen hila (31 egun). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘urtarril’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    urteberril (G-bet ap. A). Enero. “Janvier, urtharila, urtarilla, […] urteberrilla” Vin RIEV 1910, 33. v. urtarril. Urteberril: urteberri-illa esan nai degu. EgutAr (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.

    [urtearen lehen hila]: urtarril, ilbeltz [G-N], izotzil [Naf. g.e.] (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘urtarril’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es enero
    fr janvier
    en January
    port janeiro

    Entzun:

    Urteberril hartan erabaki zuen gauza asko aldatuko zituela bere bizitzan.

    urteberril (Wikimedia Commons & Gaurko hitza CC)

     
  • Maite 10:50 am on 2014/12/31 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urtezahar 

    iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) Urtearen azken eguna. • Urtezahar-gau. Urtezahar-eguneko gaua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [Urtezahar-egun] : (maiusk.) Urtezahar(-egun), Gabon zahar (egun)
    [Urtezahar-gau]: (maiusk.) Urtezahar-gau, Gabon zahar gau

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) día de Nochevieja
    fr iz. (egun izena ondoan duela) dernier jour de l’an
    en iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) New Year’s Eve

    Entzun:

    Agur 2014!
    (Irudia: anasmiler1.blogspot.com)

    Agur, agur Urte Zaharra

    Agur, agur urte zaharra
    joan zaitez lotara.
    Sasoia dozu ta zoaz
    atsedendutera.

    Zatoz, zatoz urte barri
    urte barri ongi etorri
    Egizko zorun osoa
    guretzat ekarri.

    Agur, agur Urte Zaharra, Gernika-Lumoko berbalagunak
    [Muxika inguruan Urte Zaharrari agur egiteko abesten duten kantua]

    Entzun kantua Jon Enbeitaren ahotsean:

     
    HITZ ZAKUA
     
    Onda Vascako HITZ ZAKUAn ere, gaur Urtezahar eta Urteberri hitzei buruz aritu gara:

     

    Onintza Enbeitak bidalitako bi audioak ere sartu ditugu HITZ ZAKUAn. Haren aitaren ahotsean entzun ditzakegu, Agur, agur Urte zaharra eta Urte barri. Mila esker bioi!!

     
  • Maite 3:18 pm on 2014/11/24 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urtemuga 

    iz. 1. Urtebetetzea. 2. Ik. urteurren.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [urteurrena]: urteurren, urteburu Ipar., urtegarren g.e., begintzarre, urtebetetze  (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cumpleaños, aniversario (2) aniversario
    fr anniversaire
    en (1) birthday (2) anniversary
    port aniversário

    Entzun:

    Ttirriki-ttarraka bagoaz aurrera. Gaur gure urtemuga da: Gaurko hitzak 6 urte bete ditu! Mila esker laguntzaile eta jarraitzaile guztiei!

    urtemuga (enriquemonterroza.com, CC)

     
  • Maite 10:18 am on 2014/11/17 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ustiatu 

    du ad. 1. Zerbaitetik, landuz, onura lortu. 2. Baliabide naturalak lehengaiak lortzeko landu; industria edo negozio batetik irabaziak atera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [mozkindu]: esplotatu, mozkindu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 du ad. explotar, sacar provecho, sacar utilidad, sacar beneficios; extraer riquezas 2 du ad. apurar, aprovechar
    fr 1 du ad. exploiter, tirer profit de 2 du ad. en profiter, épurer
    en du ad. to exploit
    port du ad. 1 explorar, 2 du ad. consumir, esgotar; aproveitar

    Entzun:

    Lurra tentuz, zentzuz eta modu eraginkorrean ustiatu beharko dugu, bera ere ez baita iturri agortezina. [Baietz okerreko bidea aukeratu! , Edorta Agirre (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Egunkari batean irakurri dut udal batek (ez du axola nongoa) plaza publiko bat saldu duela bertan hotel bat eraikitzeko. Turistak ere jende dira, ez ostalaritzaren ustiagai esklusiboa.  [Turistak, Anjel Erro (Jira, 2014-11-16)] (Berria.eus)

    ustiatu (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel