uriola

iz. Ur-korronte, urbildu edo urtegiko urak gainezka egin, eta normalean urperatuta ez dagoen ingurua estaltzea edo indar eta abiadura handiz isurtzea. (uholde, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Bizk.
[uholdea] : uholde, uraldi, pesia Ipar., soperna Ipar., uralde Ipar., dilubio zah., tulubio Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[uholdea] : errekada, uhada, uhaldi, uhar, uhaste, uholde (bat.), uiol (bizk.), uramil (Labayru ikastegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Labayru ikastegia):

es (sarr. pl.) torrente, corriente impetuosa, inundación.
fr inondation, crue
en flood
port inundação, alagamento

Uriolakaz negargarrizko kalteak izan ditue.
Oraindino gogoan dodaz 1983ko uriola nagusiak.
Urioleak eroan eutsen dana, etxe eta guzti.
Uriolatik ozta-ozta librau ziran. (Labayru ikastegia)

uriola (FlickrCC, camil tulcan)

 

Mota guztietako gaur-gaurko gaien berri emateko sortu dute Uriola.info: kirola, ekonomia, kultura,politika eta baita udal gaien inguruko informazioa ere. Horrez gain, Bilboko eta inguruko jaien berri ere emango du.

Lanean hasia da, eta, besteak beste, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Uriola.info-k, horien artean: agenda, eguraldia, iragarkiak, zorion agurrak eta eskelak jartzeko aukera emango du. Twitter eta Facebook bitartez ere kasu egin ahal izango zaio Bilboko euskal komunikabideak biltzen dituen plataformari. (Berria.info, 2014-02-25)

uriola.info