urardotu

ad. Indarra kendu; ezaugarri jatorrenak kenduz, zerbait gatzgabe bihurtu.

Sinonimoak: ad. g.e.
[indarra edo zinezkotasuna kendu] -(r)i indarra kendu, -(r)i mamina/mamia | huna/guna kendu (fig.).  (Labayru ikastegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es descafeinar, desnaturalizar, desvirtuar, rebajar (Elhuyar Hiztegia);  adulterar, mezclar vino con agua (5000 hiztegia)
fr diminuer, dénaturer, fausser
en to dilute, to water down
port descafeinar, desnaturalizar, desvirtuar, rebaixar

Entzun:

Errepublikanoen zuzenketen ostean ere immigrazio erreforma urrats historiko bat izanen dela uste dutenak asko dira oraindik AEBetan, baina etorkinen eskubideen aldeko erakunde askok etsipenez ikusi dute Obamaren jatorrizko proposamenaren urardotzea. [Immigrazio erreforma urardotu dute errepublikanoek, Ion Orzaiz @IonOrzaiz (Berria, 2013-06-29)]

urardotu (Wikimedia Commons)