Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:45 pm on 2018/04/18 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urmael 

    iz.  Aintzira txikia; bereziki, parke edo lorategietako urtegia, askotan barandaz eta apaingarriz hornitua dagoena. Urmaeleko hondo harritsua. Urmaelaren karelean jesarrita. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    urmael (L, BN-lab; Hb ap. Lh), urmail, urmale. Ref.: A; EAEL 119.

    1. Laguna, charca; estanque. Hegalak eta ezkatak dituzten guziak, nahiz itsasoan, nahiz hibaietan eta ur-maeletan, janen ditutzue. Dv Lev 11, 9 (Ur putzu). Jenesaretheko ur-maelaren aldean. Dv Lc 5, 1 (Lç lak, He lakhu, TB ur handi, Ol, IBe aintzira, Ker zingira). Zalduko gaztelua, bere ur-mael edo naza xumearekin. Leon GH 1923, 529. Egazti aundi zangaluzeak, urmaeletik aterata, egaz erraiñu egiten du legorrean. ‘Des étangs’. Or Mi 118. Baratz erdi-erdijan berebixiko urmael eder bat eban, mueta askotako arrañez betia. Otx 133. Mutilko biurriak urmaelean arri-konkorra jaurtitzen. TAg Uzt 129. Urmael txiki borobil bat dut aurrean. Txill Let 22. Leizaren ur-maila bezala, erdirat botatzen diozularik harria. SoEg Herr 28-7-1960, 1. Ta zoriona / gaiñezka / bularreko zure / urmael garbian. Gand Elorri 138s. Ango ur-erreten aundia ta ango urmael (estanque) ugariak ikusgarriak omen ziran. Zait Plat 13. Urmaelean ozkak sortu. Erkiag BatB 111. Baratzearen erdian ur-mahel pollit bat. GH 1973, 251. Goroldio orlegiz inguratutako urmaelez iantzia. “Stagna uirentia”. Ibiñ Virgil 108. Igela hasarreturik ere, ur-maleari ez zaio inporta. EZBB II 13.

    2. “Eau stagnante, eau qui semble sans mouvement dans les parties profondes des petites rivières” Dv.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [aintzira txikia]: naza Ipar., umantzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. estanque, laguna; [arrainentzat] piscina (2) iz. charca, balsa; alberca; remanso
    fr iz. lagune, étang, marée, mare
    en iz. pool, pond; lagoon
    port (1) tanque, reservatório (2) açude, poça; alverca; remanso

    Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    urmael (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:32 pm on 2018/04/16 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uzkurtasun 

    iz.  Atsegina ez den egoera batean atzera egiteko gogoa. Ik. atzerakuntza. Ohetik ilkitzeko uzkurtasuna garaitu. Gogoaren epeltasun, urritasun edo uzkurtasun bat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    uzkurtasun (V, G, AN ap. A; Dv, H), uskurtasun.

    1. Pusilanimidad, falta de ánimo y de brío, retraimiento, desgana. “État d’une personne retenue par manque naturel de hardiesse ou par toute cause qui l’intimide” Dv. “État, dispositon d’une personne qui répugne à, hésite à, ne se prête que malgré sui à” H. “Rémora, retraimiento” A. v. uzkurdura, uzkurkeria, uzkurreria.

    Agertu zuen haren manuen alderat, aitzinagoko uzkurtasunaren orde, lehiarik khartsuena. Lg I 211. [Kofesatzearen] gainean sentituko ditutzun uzkurtasunak arthoski gudukatzen ditutzularik. Dh 511. Ohetik ilkhitzeko uzkurtasuna garaitzekotzat. Ib. 48. Gogoaren epeltasun, urritasun eta uzkurtasun bat, nekea igui eragiten diguna. Gco II 74. Hortik heldu da maiz asmuka hari behar baita irakurtzailea, eta ardura dudazka bezala, eta bethi uzkurtasunekin eta herabeki. MarIl VIII. Eta zarzaroan onela jarri zala esaten uzkurtasun edo lotsa-antz bat zeukalako, bost illabete ezkutuan egin zituen [Isabelek]. Lard 362. Jaunaren esanera Gedeon osotoro jarririk, eta uzkurtasun guzia utzirik, prestatu zan, irureun gizonekin etsaiari erasotzeko. Ib. 129. Uzkurtasun-antz bat erakusten zuten, beren begiakin ikusi gabe, osotoro sinisteko. Ib. 470. Orduan asi zitzaion Jenobeba […] esnea jatzitzen, eta abereak batere uzkurtasun gabe kalabaz aiek esnez betetzen utzi zion. Arr GB 45. Baña beren uskurtasun eta ez nai guziak gatik ere, Maisu jainkozkoak bere lana aurrera darama, guziai oñak garbitu arte. Arr CDoc 225 (ap. Zait EG 1958, 394). Bazuten behin uzkurtasun bat, lehen aldiko aphez bat ikhustearekin. Prop 1899, 133. Errepikatu baititu, trabarik ez uzkurtasunik gabe, zeru lurren Erregiñaren laudorioak. Prop 1906, 133. Holako gure gizon haundiaz oroitu gira azkenian, uzkurtasuna inarrosirik. Yuan den urrian ospatu dugu Iruñen haren izena. Zub 34. Bainan gogoan harrazu uzkurtasun hori galdu behar duzula, besteak bezenbat bazirela. JEtchep 94. “Egi-billa” taldeak uzkurtasun guzien gaiñetik lanari ekin dio. Lab Agur 20-1-1973 (ap. DRA). v. tbn. Mih 89.

    2. “(B), encogimiento” A.

    3. “(AN), melancolía” A.

    Sinonimoak: iz.
    [uzkurtasun] : uzkurdura, atzerakuntza, adore gabezi. Ant. animo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cobardía; timidez, retraimiento; renuencia
    fr iz. crainte, répugnance
    en iz. shyness, reluctance, cowardice
    port iz. covardia; timidez, retraimento

    Amak ere ez zuen uzkurtasun hura atsegin. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    uzkurtasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:49 pm on 2018/03/27 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uxartu 

    ad. uxartu, uxar, uxartzen du ad. g.er. Uxarrean jardun. Ik. induskatu; iraulkatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    uxartu (G ap. A), uxarratu (G-nav ap. Ond Bac), uxerratu (G-nav ap. Iz Als), ixurtu (V-gip ap. Elexp Berg), usarraatu (V-gip ap Iz ArOñ).

    “Revolcarse, hocicar” A. “Hozar. […] Txarrixa ixurrian dabill, ixurtu ein ddau” Elexp Berg. Oiu miñez zuregana mintzoa yasoko dute, autsez beren buruak estalirik eta autsetan uxarturik. Ol Ez 27, 30 (BiblE eta lurrean iraulkatuko). (Uso fig.). Bialdu ditut noizbait kezka txar guziak / nere barrena uxartzen / aspaldi asiak. J. Mujika in Onaind MEOE 846s.

    Sinonimoak: ad.

        [induskatu]: aztarrikatu, haztakatu, induskatu, muturkatu, musurikatu Ipar., kafatu g.e., aztertu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (G) hozar
    fr fouir avec le museau loc, (familier) fouiner avec le museau loc v
    en rout, root vtr

    Txerriak uxartzen ari ziren simaurtegi bat zeharkatu behar izan genuen, eta erne ibili ginen botak simaurretan ez sartzeko.  [Kriseiluaren argipean, Anxel Fole / Josemari Navascues (Alberdania-Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    uxartu (Argazkia: dbellota.net)

     
  • Maite 7:34 pm on 2017/12/15 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ume-maite 

    adj. Umezalea.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    UME-MAITE. Amante de los niños, aficionado a los niños. “Umemaitea (V-gip, G-azp), haurkina da (BN-arb)” Gte Erd 192. v. UME-LAZTAN.

    Sinonimoak: adj.
    [ume-maite] : adj. haurzale, umezale (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. niñero, -a
    fr qui apprécie les enfants
    en fond of children adj
    port adj menineiro(a)

    Aita ume-maitia zan. (Xebastian Lizaso)

     
  • Maite 11:01 pm on 2017/09/09 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urakan 

    iz.  Haize guztiz indartsuko ekaitza. Ik. tifoi; zikloi. 2005ean Katrina urakanak AEBko Atlantikoko kostaldea gogor jo zuen eta hondamendi handia eragin zuen Louisiana, Mississippi eta Alabama estatuetan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    urakan (AN-egüés-ilzarb; Lar), urajan, urekan (AN-olza), uakana (V-m). Ref.: Bon-Ond 137; A (uakana).

    Huracán. Larramendi lo hace derivar de urak han o urak jan, por lo que tiene un cierto uso en el ambiente de los Juegos Florales. Aspaldi arrapatu zion urajanak bere burutik munduko korua. Otag EE 1881b, 59. Obedituaz urakan aldun, zemuiezgarriren bultzada bortxariari. Otag EE 1882c, 480. Urakan gogorrak bere bultzada izugarriyarekin arbola bat makurtzen duen antzera. Etxeg EE 1885b, 371. Urakan gogorrak oi dauz zugatzak ausi. AB AmaE 112. Gizon ta ontzi irunsten / daben urakana. Azc PB 274.

    udakan (G-to). “Udakanak, las lluvias torrenciales; udakan bat, una tromba de agua” Iz To.

    Sinonimoak: iz.
    [urakana] : haize-erauntsi, erauntsi, zirimola (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Meteorol.) hurakan
    fr iz. ouragan
    en iz. hurricane
    port iz. furacão

    “Irma urakana dela eta tentsioan gaude une oro, mezurik iristen zaigun edo ez begiratzen” [Ane Castro, Urola Kostako Hitza] (Ereduzko Prosa Gaur)

    urakan (Irudia: independent.co.uk)

     
  • Maite 10:46 pm on 2017/05/08 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urruma 

    iz. 1 iz. Usoen eta usapalen kantu apal beti-batekoa. Usoak dirudite, teilatu ertzean, urruma eta jolasa, elkarren artean. Eta uso zuriek elkarri urruma egiten diote. 2 iz. Intziria; marruma. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [kurruka]: kurruka, urru g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [usoarena] arrullo (2) iz. [katuarena] ronroneo (3) iz. [abelgorriarena] bramido, mugido (4) iz. grito, chillido
    fr (1) iz. [usoarena] roucoulement (2) iz. [katuarena] ronronnement, ronron (3) iz. [abelgorriarena] mugissement, meuglement, beuglement (4) iz. cri, glapissement
    en (1) iz. [usoarena] cooing (2) iz. [katuarena] purr (3) iz. [abelgorriarena] moo; bellow (4) iz. shout, cry, yell
    port (1) iz. [usoarena] arrulho, arrulo (2) iz. [katuarena] ronrom (3) iz. [abelgorriarena] bramido, mugido (4) iz. grito, berro

    Maite-maite egiten zion bitartean katutxo lasaiak urruma egiten zuen. [Katu kontuak, Xegun Altolagirre (xegun.eus, 2017-05-08)]

    urruma (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Inaki Agirre 11:28 pm on 2017/03/21 Permalink | Reply
    Tags: U   

    uhandre 

    iz. Euproctus, Triturus eta Amphiuma espezieetako urlehortar batzuen izena. (Hiztegi Batua)

    Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa:

    iz. 1. ZOOL. Kaudatuen ordenako eta Euproctus, Triturus eta Amphiuma generoetako anfibioen izen arrunta. Urari oso lotuta bizi dira, dimorfismo sexuala dute araldian eta animalia txikiz elikatzen dira. 2. MIT. Gerritik gora emakumezkoa eta gerritik behera arraina den itsasoko ninfa. • gailurretako uhandre. T. alpestris. || uhandre marmolaire. T. marmoratus. || uhandre palmatu. T. helveticus. || uhandre piriniar. E. asper.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Zool.) tritón (2) iz. (Mit.) sirena
    fr (1) iz. (Zool.) triton (2) iz. (Mit.) sirène
    en mermaid
    port (1) iz. (Zool.) tritão (2) iz. (Mit.) sereia

    Salmahaiaren atzeko sorgina azti bati aholkuak ematen ari zitzaion bi isatseko uhandreak zaintzeko; beraz Harryk, Ronek eta Hermionek itxaron egin behar izan zuten. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000), Orr.: 52 ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    uhandre (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel