Tagged: U Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:00 pm on 2019/01/29 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ufada 

    iz. g.er. Ufakoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ufada. Soplo. Nola menderatu aizearen ufada? TAg Uzt 39. Gogoko zitzaion aurpegiari ere aize-ufadaren esku-atseginka biguna. Ib. 86.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [ufakoa]: putz, alpore Ipar., bafada Ipar., ufa Ipar., ufako Ipar., lurrun Bizk., buhada g.e., buhako g.e., bafa zah., bapore zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. soplo, soplido
    fr iz. souffle
    en iz. breeze, (strong) blast
    port iz. sopro, soplido

    140 km/h orduko haize ufadak utzi ditu Gabriel ziklogenesiak Bizkaian haizelekuetan. Euria ere erruz egin du Bizkaiko kostaldean. Alerta laranja goizaldean mantenduko da bihar goizera arte.  [‘Gabriel’ ziklogenesi esplosiboa, eitb.eus]

    ufada (Argazkia: eitb.eus)

     
  • Maite 9:39 pm on 2019/01/13 Permalink | Reply
    Tags: U   

    ultraeskuindar 

    adj. 1 adj. Eskuin muturrekoa. Alderdi ultraeskuindarrak. Delta izeneko talde ultraeskuindarrak bere gain hartu zuen hilketa. 2 iz. Eskuin muturreko ideologiaren aldekoa den pertsona. Han ziren komunistak, liberalak, ultraeskuindarrak (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adj./iz. (Pol.) ultraderechista
    fr adj./iz. (Pol.) d’extrême-droite, ultra
    en adj./iz. (Pol.) right-wing extremist, right-wing radical adj + n ; far-right, radical-right, extreme-right adj

    Alderdi ultraeskuindarrak hortzak erakusten ari dira.

    ultraeskuindar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:25 pm on 2018/10/13 Permalink | Reply
    Tags: U   

    unada 

    iz. Bizk. Denboraldia, bolada. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    unada (V), unara (V-gip).

    1. Momento. “Unada, trecho, temporada, época (V)” A Apend. “Unara baten, de una…” Iz ArOñ. Nork gogaitu unada luze-samar batez, nork asper-usaiñik zati baten izan. Erkiag Arran 10. Goiz erdian nai goiz beranduan, etxeko sukaldera eltzen zan, amaren alde-unadak zelatean zainduaz. Erkiag BatB 25. Au eztizko unada! / Bakartade / zoragarrian nago. Egieder UrreB 159.

    2. (A DBols), uneda. Tramo, espacio; paraje. “Espacio vacío” A DBols. Bultzadaka eroan dau mutilla serbitzuko ateraiño, eta an egotzi dau malladiko unadan, eta atea arrapaladan itxi. Erkiag BatB 157. Ubideti Ipiñeburu bitartean, orraitio, bidarlo luze bildurgarrie eukien […] lapurrentzako leku berebizikoa. Unada bildurgarri ori atzean itxite […]. Akes Ipiñ 11. Baserri oneen mendi-unedatan troka edo kabiak zabaltzen dira. Eta uneda onetan, zugazti asko. EgutAr 13-5-1962 (ap. DRA).

    Pasaje (de un libro). Irakurrita arrast egindako idaztitxu orren uneda guztiak gomuteratu biar baneukez. EEs 1923, 162.

    3. unara (V-gip), unaa (V-gip). “Unáatxo bat, unária, unáa bat […] un trozo o porción” Iz ArOñ.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [denboraldia]: aldikada, bolada, denboraldi, unekada Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) espacio de tiempo; temporada
    fr iz. saison, période
    en iz. season; period
    port iz. temporada

    Amurrioko baso publikoen Antolamendu Planean proposatutako bioaniztasunaren hedapenerako jarraibideak kontuan izanda, hiru unadetan banatutako 4,95 hektareatan landatuko den espeziea tulipa arbola (Liriodendron tulipifera) izango da, ekoizpen eta babes funtzio mistoa duen espeziea. [Amurrioko Udalak 10,24 baso hektarea birlandatuko ditu, Aiaraldea.eus (2018-10-13)]

    unada (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:00 pm on 2018/09/28 Permalink | Reply
    Tags: U   

    unadura 

    iz. Ipar. Nekea, akitzea. Ik. akidura. Egiptorainoko bide luzeak emanen dien unadura. Bideko unadurak oro ahantziak ziren orain. Jainkoaren zerbitzuan unadurarik baizen sentitzen ez duzunean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    unadura (-nh- L, BN ap. A; -nh- SP, Urt I 305, Dv, H), onadura (-nh- Ht VocGr, Arch VocGr).

    Cansancio, fatiga; tedio, hastío. “Lassitude” SP. “Ennui” Ht VocGr. “Ennui, fatigue” Dv. “Fatigue, lassitude, proprement sentiment de fatigue, de lassitude” H. “Tedio, hastío” A. Tr. Documentado en autores septentrionales no suletinos. La forma onhadura se encuentra en JesBihD y en un ej. de Herria.

    Unhadura, tristezia eta nekhadura molde guziez zapatua. SP Phil 196 (He 198 lazeria). Arima hek ongia egiten dute hain espirituzko unhadura handirekin, non edertasun guzia edekiten baiterauezate bere exerzizio onei. Ib. 29 (He 28 desgosturekiñ eta ispirituko uzkurtasunekiñ). Unhaduraz printaderetan. Mong 587 (595 unhadurik primaderetan). Gorputz herbal hau dakarkegiño, eziñ gaitezke […] bizi dolorarik edo unhadurarik gabe. Ch I 22, 5. Konsolazione eztiak gure onhaduren arinzeko. JesBihD 6. Desgustuaren edo unhaduraren lehenbiziko tentamenduari amor ematen diot. Mih 114. Unhadura ta gauza guziezko desgustu bat jabetzen da arima hazkar hartaz. Dh 480. Bidea nola zen luze, horlatan unhagarri; / unhadura ebitatzeko […]. Gy 146. Eta, gehiago dena, unhadurak, bethi aintzina yuanez, emaiten ditu ezin urrunago yuanezko estatuan [bideranteak]. He Gudu (1827), 194. Egun guzietako ogiaren irabazteko jasan behar diren unhadurak. Lap 49 (V 27). Esiptorainoko bide luzeak emanen dioten unhadura. Jnn SBi 18. Heien semeak hartu behar zituen unhadura eta lanengatik. Ib. 165. Zer pil pil goxoa bihotzean! Bideko unhadura eta gal-menak, oro ahantziak ziren orai han. Barb Sup 165. Beren onhadurak ahantzi dituzte lanak despeitu bezain laster krepa goxo eta champaña on bati esker. Herr 28-8-1958, 2. v. tbn. Zerb Azk 45. Unhadura: Hb Egia 102.

    “Besoan unhadura bat badut, j’ai au bras une sorte de lassitude” H.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [nekea]: ahitze, neke, akidura Ipar., iraungidura Ipar., abaildura g.e., anu g.e., neketasun g.e., hagoadura Ipar. g.e., nekadura Ipar. g.e., ahidura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cansancio, fatiga (2) iz. (Ipar.) fastidio, tedio, hastío
    fr (1) iz. (Ipar.) fatigue, épuisement, exténuation (2) iz. (Ipar.) ennui, découragement
    en (1) iz. [nekea] tiredness, fatigue, exhaustion (2) iz. [gogaitasuna] boredom
    port (1) iz. cansaço, fadiga (2) chatice, tédio, fastio

    Hala ere, berehala lokartu nintzen, azken asteko unadura guztia batera etorrita. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    unadura (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 5:32 pm on 2018/08/07 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urrumatu 

    ad. urrumatu, urruma/urrumatu, urrumatzen 1 du ad. Usoak bere lagunari urruma eginez txera erakutsi. 2 du ad. Urruma gisako hotsak eginez (haurra) lokarrarazi. Amona zaharra, haurtxo bat urrumatzen ari dela. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    urrumatu (T-L).

    Arrullar. “Roucouler” T-L. Kabi beroan ume maiteak / laztantzen ditu uso txit garbiak; / Eliz-gañean urrumatzen du… A. Olano ZArg 1925, 523. Txoriak kabi-egiten / alkar urrumatuz. Jaukol Egan 1950 (2), 13.

    (Fig.). Eta burua yaubearen bular-gaiñean ezarrita, eskalearen zurrungak urrumaturiko bera ere lotan asten zan. Agur 30-10-1970, 4.

    Sinonimoak: ad.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. urruma egin.
    2. orro egin, marruma egin.
    3. kexatu, auhendatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. arrullar (2) du ad. (hed.) arrullar, adormecer
    fr (1) du ad. roucouler, ronronner (2) du ad. (hed.) bercer en chantant
    en (1) du ad. [usoak] to coo (2) du ad. [lokarrarazi] to lull to sleep
    port (1) vtr arrulhar, arrular (2) du ad. (hed.) adormecer

    Asko kostatu zitzaion unibertsitatearen mekanikara egokitzea. Ez zegoen batere eroso zorroztasun akademiko eta unibertsitateko arauekin. Zorionez, Manuel González Portillak eta Jose Mari Garmendiak babestu egin zuten eta, beren erara, urrumatu egin zuten; izan ere, Txemak sekula ez zuen curriculum akademikoen berezko logikaren gaineko interesik izan, ez eta erakunde intrigetan ere. Nire ustez, burutsu bereziegia zen, unibertsitateko ohiko irakasle bilakatzeko. [In memoriam:Txema Larrea, Alfonso Unceta (EHUko Campusa, 2018/08/07)]

    urrumatu (Argazkia: ellahoy.es)

     
  • Maite 8:59 pm on 2018/07/11 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urpekari 

    iz.  Ur azpian, kirolari gisa edo lanbidez, aritzen den murgilaria. Ik. itsaspekari. Gaur egun, urpekari gehienek helio-oxigeno nahastea erabiltzen dute nitrogeno-oxigeno nahastearen ordez. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    urpekari (Dv). Buceador. “Plongeur” Dv. Urpekari edo buzoa igota. Anab Poli 18.

    Sinonimoak: iz.

        [murgilaria]: eskafandrari, murgilari, buzo g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. submarinista; buzo
    fr iz. plongeur, -euse ; scaphandrier
    en iz. scuba-diver
    port iz. escafandrista

    Urpekari batek marrazo bat filmatu zuen itsasoaren erdian. (Elhuyar Hiztegia)

    urpekari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:50 pm on 2018/05/10 Permalink | Reply
    Tags: U   

    urrats 

    iz.  1 iz. Ibiltzean, oin bat altxatzea, aurreratzea eta berriro lurrean uztea. Ik. pauso; oinkada. Urratsez urrats etorri. Urrats bat ezin egin biziki nekez baizik. Bi urrats egin ondoan gelditu zen. Azken urratsa egin baino lehen. Urrats bat gibelerat egin. Urrats txikiak, xeheak. Gizona bazihoan urratsa luzatuz. Urrats batzuk entzun zituen. Jauna, gida itzazu, arren, ene urratsak. Erraldoi urratsak.

    2 iz. Irud. Leheneko urrats makurretan abiatu zen. Oi ondikozko zango, urrats gaiztoetan ibili zaretenak! Larramendiren urratsetan datoz Mendiburu, Basterretxea eta Ubillos. Bere gisara eta moldera, ez inoren urratsen ondotik, egin dituelako beti itzulpenak. Jaun hura bere sareetara biltzeko egin zituen urrats eta jukutriak.

    3 iz. Urratsen segida; ibiltzea edo ibiltzeko era. Beti urrats berean doa. Mahaiz mahai dabil emakumea, etxekoandre handi baten urratsean. Barraskiloaren urratsean goaz. Idiek ere segitzen dute nagusia urrats onean. Urrats bizia. Oinez bihurtzen dira eta urrats geldian. Adinak urritua zion urratsa. Orain arte ez zen gehiegizko urratsik egin bide honetatik.

    4 iz. Urrats bakoitzean egiten den bitartea. Hiru urrats aurrerago. Harrixuria Urtebitik hogei urratsetan da. Jerusalemeko murruetarik zenbait urratsetara. Batetik bestera uzten da hiru urratseko hutsarte bat. Hamar urrats luze da eta beste hainbeste gora. || Irud. Ez dela urrats bat baizik bizitik heriotzara.

    5 iz. Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zati bakoitza. Literatura kritikan urratsez urrats eta mailaz maila beharko dugu ibili. Denbora txikian urrats handiegiak egitera behartu omen dugu. Behar dugun batasun hori, lehen urratsetan behintzat, euskara idatziarena da. Hurrengo urratsa hizkuntzalarien esku gelditu zen.

    urrats egin Ibili. Eta hargatik, ilkitzen naizenean plazara, urrats egiten dut gizon triste baten gisara.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [oinkada]: hinka, oinkada Heg., pauso Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. paso (2) iz. (hed.) (askotan pl.) paso, huella (3) iz. (hed.) paso, fase (4) iz. paso, marcha (5) iz. (Kir.) [saskibaloian] (pl.) pasos
    fr (1) iz. pas (2) iz. (hed.) trace, vestige (3) iz. (hed.) pas, étape, phase
    en (1) iz. step, pace (2) iz. (hed.) footstep (3) iz. (hed.) step, stage
    port (1) iz. passo (2) iz. (hed.) rastro, rasto (3) iz. (hed.)  fase

    Baina noan baratx eta urratsez urrats. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    urrats (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel