Tagged: X Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:33 pm on 2021/09/04 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xoxo 

    1 iz. Ipar. eta Naf. edo Adkor. Zozoa (txoria). Birigarroa arbolan eta xoxoa sasi ondoan. 2 adj. Adkor. Zozoa, ergela. Ez gara xoxoak, badakigu arriskuak badirela. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 xoxo. (Ht VocGr Lar <chochoa> Dv), xotxo (H) “Lance” Ht VocGr 378. “Dard” Ib. 345. “Dardo” Lar. “Flèche, dard” H. 2 xoxo. v. zozo.

    Sinonimoak: iz.

    [xoxo] : zozo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Zool.) mirlo (2)  izond. tonto, -a, insustancial, bobo, -a
    fr (1) iz. (Zool.) merle (2)  izond. niais, -e ; stupide, nigaud, -e
    en (1) iz. (Zool.) blackbird (2)  izond. stupid, dumb, foolish
    port (1) iz. (Zool.) melro (2)  izond. tonto, -a, insubstancial, bobo, -a

    Testuinguruan

    Hala da ze, xoxoa eta belea ginen, itxuraz. [Azeria eta Lehoia, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2007)]

     
  • Maite 9:47 pm on 2021/02/04 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xangre 

    iz. Ipar. Minbizia.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xangre. sangre , xankre (L, BN, S ap. Lh; Urt IV 126, Hb), txankre (Lar).
    Cáncer. “Zaratán, min bizia, txankrea” Lar. v. minbizi. Tr. Documentado en textos septentrionales desde Haraneder. Presuna batek izanen du kanzer bat edo sangre bat besoan. He Phil 217 (SP 215 xamarra). Halako jendeen hitza xankre bat bezala baratxe-baratxe irabaziaz doha. He 2 Tim 2, 17 (Lç gangrená, TB, Dv, Ol, BiblE minbizia). Haren xankrea ideki zen, et denbora gutirik barnean izigarriki hedatu zen. Birjin 608. Gau-erditan, burura heldu zaio: Xangrea duela zintzurrean! Bai, xangrea! Ez zen bertzerik! Xangrea eta bere pipatzeak emanikako xangrea! Barb Sup 34. Badakizu zer eritasun izigarria den odol-xuria, zonbaitek odolaren xankrea erraiten baitiote. Herr 27-11-1958, 1. Xangriaz jana, bilintzi-balantza dabila Roosvelt, gizonkiaren orde, izaitekotz gizonaren itzala. SoEg Herr 27-5-1965, 1. Erresuma jorienetan ere gelditzen dira, xangre batzuen pare, beren zuzena ardietsi ez duten herrialdeak. Othoizlari 1967 (n.º 48), 12. Griña asko aipatu dituzte, oro xangre handienak, familiari kalte egiten diotenak. Herr 20-5-1971, 3.
    XANGRE-BELAR (-belhar L, BN, S ap. Lh; Hb). “Dentelaire” Hb.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

    [minbizia]: minbizi, bizien Bizk., kantzer g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) (Med.) cáncer
    fr iz. (Med.) cancer
    en iz. (Med.) cancer
    port iz. (Med.) câncer, cancro

    Testuinguruan

    Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 7:44 am on 2020/04/18 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xabalina 

    iz. Lehen arma gisa eta, gaur egun, atletismo ariketetan erabiltzen den haga edo makila modukoa, luzea, eskuz jaurtitzen dena. Xabalina jaurti. (Hiztegi batua)

    Wikipedia

    Xabalina jaurtitzeko diseinatuta dagoen lantza bat da. Historiaurreko ehiztariek eta gerran sartuta zeuden gerlariek erabili zuten. Zeltiberiar gerlarien hilobi askotan burnizko xabalinak aurkitu izan dira, eta, Bayeuxko tapizean, gudu bat irudikatzen da, etsaiaren aurka airean jaurtitako xabalinekin. Bultzada eta indar handiagoa emateko eta jaurti ondoren berreskuratzeko, batzuk erdialdean lotzen ziren, soldaduari ere lotuta zihoan uhal batekin, latinez améntum izena hartzen zuena.

    Egun, xabalina, atletismoko proba batean erabiltzen da

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. [jaurtitzeko lantza arina] jabalina (2) iz. (Kir.) jabalina
    • fr (1) iz. [arma] javeline (2) iz. [jaurtiketa-probakoa] javelot
    • en iz. javelin
    • port iz. Dep dardo

    Testuinguruan

    Xabalina jaurtitzaileak zeuden bertan, lehian.
    Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000), Orr.: 85 (EPG)

     
  • Maite 11:50 pm on 2020/01/03 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xerra 

    iz. 1 iz. Zerbaitetatik, bereziki jaki batetik, ateratzen den zati zapala eta mehea. Haragi xerra bana. Hiru xerra ogi txigortu. Arrautza bat eta erremolatxa xerra bi jan ditu. 2 iz. Haragi xerra. Bazen urte pare bat xerrarik jaten ez zuela. Xerra patatekin. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [xerra]: xafla Ipar., zafla Ipar., tajada Heg., xerrada Gip., arrunda Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [haragiari buruz] filete (2) iz. [jatekoa] loncha, rodaja, rebanada, tajada (3) iz. encaje de adorno de las mujeres
    fr (1) iz. bifteck (2) iz. tranche, rondelle
    en (1) iz. [of meat] steak, fillet; [of bacon] rasher (2) iz. [of lemon, bread] slice, sliver
    port iz. (de carne, de pescado) bife

    Afaltzeko haragi xerra eder bat jan dugu. #GaurkoHitza

    xerra (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:12 pm on 2019/09/13 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xehakapen 

    iz. 1 iz. Zehaztasuna. Ik. xehetasun 2. Aurrerantzean xehakapen handiagoz jorratu beharko ditugu gai horiek. 2 iz. Azalpen edo zerrenda xehakatua. Kreditu gehigarriak emango ditugu, 214.630.000 euro arte, lege honetako eranskinean jasotako xehakapenaren arabera. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [birrintze]: birrintze, hauste, xehakatze, xehatze, txikitze.
    [bereizte]: bereizte, banakatze, banatze, banaketa, zatitze

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. detalle, desglose
    fr iz. détail, décompte
    en iz. detail, breakdown
    port iz. detalhe, desmembramento, separação

    Urtez urteko xehakapena egin dute. #gaurkohitza

    xehakapen (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:52 pm on 2019/05/03 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xurrutarri 

    iz. Gargola. (Elhuyar Hiztegia)

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [harraska]: harraska, harri, sukaltarri, dala Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Arkit.) gárgola
    fr iz. gargouille
    en iz. gargoyle
    port iz. (Arkit.) gárgula

    Notre Dameko xurrutarriek istorio bitxiak ezkutatzen dituzte. 

    xurrutarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:59 pm on 2018/03/23 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xingola 

    iz. 1 iz. Oihal edo ehunezko zerrenda luze eta mehea. Ik. zinta. Zetazko xingola. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik. Errienta, bere paperak eskuan, antzoki zolan izanen da, beltzez bezti, xingola bat seinale, eginkizunen kudeatzeko. Adats horail distiratsua, xingola batek lepondoan batua. Xingola darie makila multzoei. Bidea eta ibaia, bi xingola mehar irudikoak. 2 iz. (Ohore gisa ezarria). Ohorezko medaila eta gurutze, xingola eder eta holako sari horietarik. Emazte bati eman diote “Légion d’honneur” xingola. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [zinta]: galartzu, girgil, zinta, erriban Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cinta, banda, franja, tira, faja; galón (2) iz. (Med.) usagre
    fr (Ipar.) ruban, bande ; galon
    en strip, ribbon
    port fita, faixa, banda

    Xingola horia.

    xingola

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel