Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:01 am on 2012/09/17 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zildai 

    iz. 1. Abereak lotzeko lepokoa. 2. Muturrekoa, ahoa irekitzea eragozten duen tresna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txakurrena] muturreko (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) collar, aro, collarín (2) mordaza, bozal
    fr muselière, bâillon
    en (zaldiena) bit ; (txakurrena) muzzle
    port açaimo, focinheira

    Ahoa itxirik lan egin behar du. Zildaia du ahoan. Ez edonolako zildaia, alajaina! Ehiztari horren ustez, lagun bakar batek egiten omen ditu hudo-zildai horiek, Kanarietan. Tokitan! Etxeko ardo paregabeak bustitako ehiztariaren zildairik gabeko ahoak, lasai asko, harro asko, azaltzen dit bere balentrien berri. [Zildairik gabeko ahoa, Jakoba Errekondo (argia.com)]

    zildai (FlickrCC, Jon Díez Supat)

     
  • Maite 10:07 am on 2012/08/27 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zedarritu 

    du ad. (Ipar.) Mugarriak ipini; mugatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar. jas.
    [mugarriztatu]
    mugarriztatu, mugatu, zedarriztatu Ipar., mugarritu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) poner mojones, amojonar, limitar, acotar (2) establecer, colocar
    fr (1) délimiter, borner, marquer, (2) placer, établir
    en (1) to mark off, to demarcate (2) to set up
    port (1) demarcar, delimitar (2) colocar

    Eskuinetara, pasealeku estu bat zedarritzen zuten zuhaitzek. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000) or. 17 o] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Denek diote bakea nahi dutela, baina batzuek beraiek erabaki eta zedarritutakoa. [Hiruko, Itxaro Borda (Alberdania, 2003) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Nire asmoak ondo mugatu eta zedarrituak dauzkat (Elhuyar Hiztegia)

    zedarritu (FlickrCC, bara-koukoug)

     
  • Maite 8:55 am on 2012/08/09 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zaldain 

    iz. Alde batetik bestera zerbaiten gainetik igarotzeko jarri ohi den zubi estu eta arina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || iz. Oinezkoentzako zubi estu eta arina. Jendearen kargak ikaretan dauka zaldaina.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zaldain. (BN, S ap. A ; VocBN , Foix ap. Lh., Dv (BN), H (BN); -añ Gèze→Dv) “Pont étroit en bois, en une seule pièce, par où l’on passe les ruisseaux” VocBN. “Passerelle” Gèze. “Pasarela, puentecito sobre el cual sólo pasan las personas” A. Erreka barna baten iragaiteko ezarria zen zaldain edo xarraren gainetik lerratu. Jnn SBi II 110 (ap. DRA). Jendearen kargak berak ikharetan dadukan zaldain edo zubi xar batetarik iragaiteko ur handi hura. Prop 1894, 217. Pasarela de Alfonso XIII. Alfonso XIII-ren zaldaña. 1927. In Etxabu Kontu 196.

    XALDAIN (Forma con palat. expr.). “Xaldaiñ (BN-mix), pasarela, puentecillo rústico de madera” A.

    Sinonimoak: 

    [zaldain] : zubi-bide, zubito, pasabide. Ant. azpibide (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pasarela, pasadera
    fr petit pont, passerelle
    en walkway

    Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain, eta orgek, bizigarriz gainezka, egunero zeharkatzen zituzten lubakien gaineko zaldainak. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006). Orr.: 240] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zaldain (FlickrCC, Kalense Kid)

    Jendarmeak zetozen, zaldaina gero eta gehiago mugitzen ari zen. [Arimen ohoina, Pierre Mestrot (Maiatz, 2013) (Ereduzko Prosa Dinamikoa)]

     
  • Maite 9:36 am on 2012/07/05 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zilipurdi 

    iz. Itzulipurdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itzulipurdia]
    aztalka, buruzgain, itzul-amilka, itzulipurdi, txilipurdi, zintzilipurdi Bizk., pinpoil Lap., irabio g.e., kakaranzulo Bizk. g.e., kikimera Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es voltereta, vuelta campana
    fr cabriole
    en somersault, pirouette

    Zilipurdika iritsi dira beheraino, harea-pila harrotuz eta algara batean. [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zilipurdi (FlickrCC, JB London)

     
  • Maite 10:57 am on 2012/04/18 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zantar 

    izond. (B) 1. Itsusia, ikusteko ezatsegina. 2. Zikina, lizuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [itsusia]
    itsusi, sastar, zatar Heg., ezain Bizk., motz Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) deforme, feo, -a, desagradable (2) impuro, -a, deshonesto, -a, lascivo, -a, obsceno, -a
    fr (1) laid(e) (2) malhonnête, indécent(e)
    en (1) ugly (2) dishonest

    Feeling, cool eta holakoak esatea ikaragarri gustatzen zaie, eta, okerrago dena, apokaliptiko, dekonstruktibo, identitario eta horien tankerako berba zantar metakrilatozkoak (baina benetan gero, ez beren buruei adarra jotzeagatik!), eta horrela osatzen dute beren jardun metrointelektuala. [Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:37 am on 2012/04/13 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurgu 

    iz. Eskailera arina, zurruna zein tolesgarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [zurubia]
    eskailera, eskala, mailadi, zurubi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es escalera
    fr escalier
    en staircase, stairs; [eskuzkoa] ladder

    Zurgu biribil batetik jatsi nintzen. Mde Pr 108. (Orotariko Euskal Hiztegia))

    zurgu (FlickrCC, by Steve-h)

     
  • Maite 8:50 am on 2012/04/10 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zigorgabetasun 

    iz.  Zigor eza.

    Sinonimoak:
    [zigor eza] inpunitate

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es impunidad
    fr impunité
    en impunity

    Giza duintasuna mespretxatzen dute, zigorgabetasun osoz.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel