Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:36 am on 2012/04/05 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zaharmindu 

    da ad. Janari-edariak zahar kutsua hartu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [zurmindu]
    gardingatu, ozpindu, zurmindu Ipar., alentatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es agriarse, ranciarse
    fr s’aigrir, se rancir
    en [pertsonak] to become embittered; [janaria] to turn sour

    Sabai garaiko gela zen, arotzeria zahar, ilun eta astunekoa, zilarrezko giderrak eta zizareen sigi-sagak gogora ekarrarazten zituena ezinbestean. Paperak mostaza zaharminduaren kolorea ageri zuen. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006) Orr.: 57)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Gure testuingurua eta testuinguru unibertsala lotzen asmatzea da koska: ez baldin badago bien arteko harremanik, bi muturren arteko lehiak ez baldin badu dialektikarik sortzen, kultura motza, probintzianoa, zaharmindua egingo dugu. [Dialektikan, Anjel Lertxundi (Berria, 12-04-04) ]

     
  • Maite 3:48 pm on 2012/03/06 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zingor 

    izond. Dirua nahiz ondasunak edukitze hutsak ematen dion atseginagatik, behar duena gastatu gabe, haiek pilatzen saiatzen dena; diruari gehiegizko zaletasuna diona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [diruzalea]
    diruzale, eutsi, zeken, zikoitz, zimur, soskari Ipar., xuhur adkor., dirukoi g.e., esku-labur g.e., ondasunzale g.e., zurkaitz g.e., zinkor Ipar. g.e., abarizios Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ruin, mezquino, -a, avaro, -a, tacaño, -a
    fr avare, sordide
    en mean, stingy; cheap

    Estatuaren atzaparrek zingorrak segitzen dute zetazko ganteen azpian. [Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:34 am on 2012/02/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zingo 

    iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda
    fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde
    en sounding line, lead line

    Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan zidan irribarrez. ‘Ez
    zinateke hor itoko!’
    [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:00 am on 2012/01/18 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zafratu 

    du ad. Zafraldi bat eman, jipoitu, astindu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar./Naf.
    [jipoitu]
    astindu, bero-bero egin, berotu, bizkarra berotu, ederrak eman, egurra eman, egurtu, eskua ezarri, eskua luzatu, hebaindu, hebain-hebain egin, jipoitu, jo, makilatu, zaharoztatu, zehatu, zigorkatu, zigortu, zurratu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zaflatu Zub., azorriatu g.e., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., ukaldikatu Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zurrar, sacudir, dar una paliza
    fr frapper, battre, rouer de coups

    Hasperen egin zuen eta, gero, nahigabetuarena eginez, esan zuen: -Ez dut berriro ezkontzaren ozpinetik edan nahi! Gazte denboran, Afifi anderea urrin saltzaile batekin ezkondu zen, baina ezkontza hark porrot egin zuen. Senarrak zafratu egiten zuen, asko sufriarazi, eta haren diru guztia xahutu zuen [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006) Orr.: 36] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    zafratu (FlickrCC, cecito)

     
  • Maite 2:53 pm on 2012/01/14 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ahaztu 

    1. da/du ad. Lehen gogoan izandakoa gogoramenetik joan. Ikasgaia ahaztu zait. Logika ahaztu duzu zeharo. Lurralde honekin ez da ahaztuko. 2. da ad. Ikasi den zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna galdu. Euskaraz hitz egiten ahaztu zaio. Igerian ahaztu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [ahantzi]
    arroztu, atzendu, burutik joan, ahantzi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (da ad./du ad./zaio ad.) olvidar(se) (2) (zaio ad.) olvidarse
    fr (1) (da/du ad.) oublier (2) (zaio ad.) s’oublier
    en (1) (da/du ad.) to forget (2) (zaio ad.) to forget

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:34 am on 2011/12/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zori 

    iz. 1. Gertakari on eta txarren iturburutzat hartzen den kausa zehaztugabea. 2. Abagunea, aukera. Hitz egiteko zoria iritsi zaio. 3. MAT. Legerik gabeko fenomenoen gertatzeko modua, probabilitatelegeak erabiliz aztertzen dena. • -T(Z)EKO ZORIAN. Aditzak adierazitakoa ia-ia buruturik, burutzetik oso gertu dagoen egoeran. Hiltzeko zorian dago. 4. izond. Lurreko fruituez mintzatuz, heldua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:
    zori iz.
    [patua]
    asturu, ezinbeste, fortuna, halabehar, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub.
    zori izond.
    [heldua]
    heldu, nagusi, umo, lirin jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) suerte, azar, ventura, fortuna; hado, destino, sino (2) (Mat.) azar (3) maduro, -a, en sazón
    fr sort, fortune, destin, hasard
    en (1) chance (2) fate, destiny

    Oso zori ona – murmurikatu zuen Josebak, sarkasmoz. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:46 am on 2011/11/28 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zartada 

    iz. 1. Indar handiz eman edo hartutako kolpea. Aurpegian zartada ederra eman zion. 2. Zarta-kolpea, makilakada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [ukaldia]
    belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, takateko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko, kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., mustupileko Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., zaflako Ipar., kolpekada Heg., zartadako Heg., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., matelako Ipar./Naf., mazelako Ipar./Naf., zafra Ipar./Naf., zanpako Ipar./Naf., zarta Ipar./Naf., zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., kaskateko beh., ahutzeko zah., kohat Ipar. g.e., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) golpe (2) varazo, bastonazo, paliza (3) bofetada, sopapo, torta
    fr (1) coup, coup de canne ou de bâton (2) gifle, claque
    en (1) [talka] blow, bump; [zarata] bang; [norbaitek emandakoa] hit, slap (2) beating; [umeari ipurdian] spank; [zartailuarekin] lash

    Belarrondoko batena bezalako zartada lehorra entzun zen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Iñigo Martinezek gola zartada batez sartu zuen atzo. Zoragarria izan zela diote komunikabide guztiek.

    Argazkia Iñigo Martinezen Twitterretik hartua

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel