zori
iz. 1. Gertakari on eta txarren iturburutzat hartzen den kausa zehaztugabea. 2. Abagunea, aukera. Hitz egiteko zoria iritsi zaio. 3. MAT. Legerik gabeko fenomenoen gertatzeko modua, probabilitate–legeak erabiliz aztertzen dena. • -T(Z)EKO ZORIAN. Aditzak adierazitakoa ia-ia buruturik, burutzetik oso gertu dagoen egoeran. Hiltzeko zorian dago. 4. izond. Lurreko fruituez mintzatuz, heldua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:
zori iz.
[patua] asturu, ezinbeste, fortuna, halabehar, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub.
zori izond.
[heldua] heldu, nagusi, umo, lirin jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) suerte, azar, ventura, fortuna; hado, destino, sino (2) (Mat.) azar (3) maduro, -a, en sazón
fr sort, fortune, destin, hasard
en (1) chance (2) fate, destiny
Oso zori ona – murmurikatu zuen Josebak, sarkasmoz. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply